Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Kontuz: 1. Eskola-egunerako abisua

Iruñeko HEO

Astelehen / asteazkeneko taldeak

           Irailak 28, astelehena: Abizena A eta M artean duten ikasleak.

           Irailak 30, asteazkena: Abizena N eta Z artean duten ikasleak.

Astearte / osteguneko taldeak

           Irailak 29, asteartea: Abizena A eta M artean duten ikasleak.

           Urriak 1, osteguna: Abizena N eta Z artean duten ikasleak.

Astelehen, astearte, asdteazken eta osteguneko taldeak

           Irailak 28, astelehena: Abizena A eta M arteanduten ikasleak.

           Irailak 29, asteartea: Abizena N eta Z artean duten ikasleak.

Talde erdipresentzialak

           Matrikulatutako ikasle guztiak eskola presentziala esleituta duten egunean.

Lizarrako Unitatea

Ikasturtea irailaren 28an hasiko da astelehena eta asteazkena duten taldeentzat eta Irailaren 29an, asteartea eta osteguna duten taldeentzat.
Ikasle guztiak talde bakoitzak duen ordutegian joan beharko dute.

Ikastaroa presentziazko irakasjarduerarekin hasiko da, baina presentzialtasun baldintzak aldatu egin daitezke osasun testuinguruaren bilakaeraren arabera.

(2020-2021) Eskolak IHEOean

Ikasturte hasiera

Ikasleen artean segurtasun tartea (1,5 m) gorde ezin den taldeetan, eskolak modalitate hibridoan emanen dira. 

Zer da modalitate hibridoa?

Segurtasun tartea mantendu ahal izateko, irakaskuntza txandaka antolatuko da, irakaskuntza presentziala eta telematikoa konbinatuz, eta betiere ikasle guztiek saio presentzial kopuru berbera jasoko dutela bermatuko da.

Nola antolatuko da?

Taldearen erdiak klasea ikasgelan bertan jarraituko du eta beste erdiak etxetik, aldi berean, zuzeneko jarduerak eta aurrez grabatutako jarduerak tartekatuz.

Klasera hutsegiteak

Asistentzia derrigorrezkoa da. Zerrenda egunero pasatuko da bai klasea bertatik bertara jarraitzen duten ikasleen artean bai etxetik jarraitzen dutenen artean ere. 

Eta taldea osatzen ez bada?

  • Ikasturtearen hasiera: Taldeak 13 ikasle baino gehiago ez baditu, klasea presentziazkoa izango da.
  • Ikasturtean zehar: Talde bakoitzeko ikasle-kopurua murrizten bada, ohiko saio presentzialetara itzuliko gara, modalitate erdipresentzialean izan ezik. 

Eta lehen eskola-egunean?

Txandak ezarriko dira

Zure irakasleak Arreta Ez-presentzialeko Planaren eta ikasturte osorako Google Classroom edo Moodle erabiliko duen plataforma digitalaren berri emango dizu.

Ikasturte hasiera zoriontsua!

OFIZIALAK EZ DIREN HIZKUNTZEN, TAILERREN ETA MINTZA TALDEEN ETENALDIA.

Pandemia egoera dela eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako aginduei jarraituz, ezin da eskolaz kanpoko jarduerarik antolatu 2020-2021 ikasturte honetan. Beraz, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ez dauka baimenik orain arte  antolatzen zituen hizkuntza ez ofizialetako  (txinera, atzerritarrentzako espainiera eta Japoniera) ikastaroak antolatzeko. Ez da  antolatuko ez lauhileko Mintza Talderik ezta Tailerrik.

Eskolak kultur jarduerak antolatuko ditu (lehiaketak, irakurketa taldeak, hitzaldiak), betiere gehienezko edukiera eta segurtasun tartea gordez ekitaldi publikoak direnean.

Barkatu eragozpenak, eta hurrengo ikasturteetan gure ohiko jarduerari berriro ekitea espero dugu.