Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Tailerrak, mintzaldeak eta irakurle klubak.

Hikzuntzak ikasi ahala, anitzetan burutik ahora doan bidea izaten da zailena. Batzuetan badakigu zer erran nahi dugun eta badakigu nola erraten den, baina kosta egiten zaigu aise eta natural ahotik ateratzea. Konponbidea, bistan dena, praktikatzea da, eta horretarako ez da tailer edo mintzatalde batean izena ematea baino. Irakurle klub batean apuntatzen bazara, solasean aritzeko ez ezik, literatura onarekin gozatzeko aukera ere izanen duzu. Mintzataldeak interesatzen bazaizkizu, klikatu hemen; tailerrei eta irakurle klubei buruzko informazio nahi izatera, berriz, klikatu hemen. Anima zaitez!

Hizkuntzen eguneko galdetegia

Irailaren 26an Hizkuntzen Europako eguna da, eta hizkuntzak zeinen ederrak diren ospatzeko eta, bidenabar, hizkuntzei buruz zenbat dakizuen ikusteko asmoz, galdetegi ederra prestatu dizuegu. Galdera guziei zuzen erantzunez gero, material didaktikoa erosteko 50 euroko bonoa irabazteko aukera izanen duzu. Galdetegia ongi egiten duten guzien artean bi bono zozketatuko dugu. Dagoeneko hasteko irrikan?: bada, klikatu hemen. Erantzunak urriaren 8a artio bidaltzen ahal dituzu.

Beste hizkuntzak (2023-2024ko 1. Lauhilekoa)

Dagoeneko ikusgai dago arabiera, txinera, espainol, japoniera eta portuges tailerren gaineko informazioa: taldeak, ordutegiak eta matrikula egiteko epea. Eman izena!

Informazio gehiago hemen.