Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

153/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa

Ebazpena

153/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zehazten duena zer neurri hartuko den COVID-19agatik Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ikasturtearen bukaerara begira eta ebaluazioari eta ziurtagiriei begira.

Hartutako erabakiak:

  • Nafarroako Foru Komunitateko araubide bereziko ikasketen ziurtapen proben egutegia aldatzea, zeina otsailaren 25eko 57/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen.
  • Araubide bereziko hizkuntza ikasketako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak aldatzea, zeinak urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren.
  • Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
  • Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
  • Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara.

Proba idatzien egutegia

COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, egutegi hau ezartzen da 2019-2020 ikasturterako, ondoriorik gabe uzten duena 57/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zena, betiere osasun agintariek baimentzen badute.

Hizkuntza Maila Arrunta
(2020ko ekaina)
Berezia
(2020ko iraila)
ALEMANA A2 ekainaren 16a (arratsaldean) Irailaren 08a (goizean)
B1 ekainaren 16a (arratsaldean) Irailaren 03a (goizean)
B2 ekainaren 08a (arratsaldean) Irailaren 11a (goizean)
C1 ekainaren 11a (arratsaldean) Irailaren 09a (goizean)
EUSKARA A2 ekainaren 08a (arratsaldean) Irailaren 10a (arratsaldean)
B1 ekainaren 17a (arratsaldean) Irailaren 04a (arratsaldean)
B2 ekainaren 19a (arratsaldean) Irailaren 08a (arratsaldean)
C1 ekainaren 18a (arratsaldean) Irailaren 02a (arratsaldean)
FRANTSESA A2 ekainaren 12a (arratsaldean) Irailaren 08a (goizean)
B1 ekainaren 15a (arratsaldean) Irailaren 04a (goizean)
B2 ekainaren 09a (arratsaldean) Irailaren 09a (arratsaldean)
C1 ekainaren 12a (arratsaldean) Irailaren 10a (goizean)
INGELESA A2 ekainaren 12a (arratsaldean) Irailaren 08a (arratsaldean)
B1 ekainaren 17a (goizean) Irailaren 01a (arratsaldean)
B2 ekainaren 19a (goizean) Irailaren 07a (arratsaldean)
C1 ekainaren 18a (goizean) Irailaren 03a (arratsaldean)
C2* ekainaren 15a (goizean) Irailaren 03a (arratsaldean)
ITALIERA A2 ekainaren 10a (goizean) Irailaren 02a (goizean)
B1 ekainaren 10a (goizean) Irailaren 02a (goizean)
B2 ekainaren 16a (goizean) Irailaren 07a (goizean)
C1 ekainaren 16a (goizean) Irailaren 07a (goizean)

* Ikasle ofizialak soilik

  • Azterketak hasi baino hiru egun lehenago, gutxienez, jakinaraziko zaizkie ikasleei osasun agintariek ziurtapenerako proba idatziak egiteko ezartzen dituzten ordutegiak, tokiak eta baldintzak.
  • Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko probaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

Jarraibideak

Bitartekaritzarako euskarriaren hizkuntza eremu euskaldunean

Nafarroako eremu euskalduneko ikasleen hizkuntza eskubideak bermatzearren, euskaraturik ere eskainiko zaizkie, hautatu dezaten, bitartekaritzaren probetarako euskarriak, gaztelaniazko testuetatik edo infografietatik diseinatuak daudenak, urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpenaren arabera.

Egutegia

  • Eskola aldiaren bukaera: oro har, maiatzaren 21ean, etengabeko ebaluazioa barne, mailaz igotzeko irizpide gisa kontuan hartzen den kasuetan.
  • Ziurtapen proba bateratuen egutegia. Ebazpen honen zehaztutakoan izanen da, betiere nola kudeatzen den COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera.

Mailaz igotzea eta ziurtapena

Ikasle ofizialak mailaz igotzeko irizpideak

  • A1, A2, B2.1 eta C2.1 mailetako ikasleak. Departamentu bakoitzeko programazioetan ezarritakoari jarraikiz igoko dira mailaz edo errepikatuko dute..
  • B1, B2.2 eta C1 mailetako ikasleak. Mailaz igotzen ahalko dira, irizpide hauetako bati jarraituz:
    • Etengabeko ebaluazioa: irakasleek maila-igoera baieztatzeko ebidentzia nahikoa dutenean.
    • Gutxienez ere %50eko batezbestekoa lortuta kasuan kasuko ziurtapen proban.
  • Maila berean beste urte bat gelditzeko erabakia irakasle taldeak proposaturik hartuko da, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, justifikazio txosten bat erantsita.

Ziurtagiria emateko irizpideak

Ziurtagiria eskuratu nahi badute, urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretuari jarraikiz, proba bat gainditu beharko dute A2, B1, B2.2, C1 eta C2.2 mailetako ikasle ofizialek eta ikasle libreek.

Proba hori 2019-2020 ikasturtean eginen da, ebazpen honen ezarritakoan egutegiari jarraikiz.

Urtarrilaren 31ko 21/2020 Ebazpeneko ziurtapen irizpideak aplikatuko dira, baina zehaztapen batzuk kontuan hartuta, ikusirik arreta presentziala bertan behera gelditu dela COVID-19aren eraginez, eta hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen interes orokorra bermatzeko, hala ezarri baita alarma egoera deklaratu zenetik eta COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeari dagokionez. Hona hemen zehaztapen horiek:

  • Proba guztietan aipatzen diren iraupenak “gehienekoak” dira.
  • Aukera ematen da bide telematikoak edo presentzialak erabiltzeko ahozko adierazpenaren eta ahozko bitartekaritzaren probak egitean.

Irizpide teknikoak ahozko proba egiteko

Osasun baldintzek bide ematen dutenean, baliabideak ezarriko dira ahozko azterketak aurrez aurre egiteko. Nolanahi ere, ikasleek, nahi badute, modu telematikoan egin dezakete ahozko proba. Aukera horrek ez du baztertzen ikasleek bi deialdi izatea (orain, ekainean eta irailean) ahozko proba aurrez aurre egiteko, matrikulak horretarako eskubidea ematen baitu.

Ahozko proban, parte hauek daude: ahozko produkzioa (Prod), ahozko koprodukzioa (Kop) eta ahozko bitartekaritza (AB); eskema honen arabera administratuko da proba, maila zein den:

Maila Item Denborak
(gehieneko minutuak dira)
Euskarria
B1 Prod. Prestatzeko: 1
Azalpena: 3
Gaia + argazkiak + galderak 2Hn
Kop. Prestatzeko gabe
Azalpena: 2
Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin – galdera pertsonalak
AB Prestatzeko: 5
Azalpena: 2
Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz*
B2 Prod. Prestatzeko: 1
Azalpena: 3
Gaia + argazkiak + galderak 2Hn
Kop. Prestatzeko gabe
Azalpena: 2
Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin – galdera pertsonalak
AB Prestatzeko: 5
Azalpena: 2
Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz*
C1 Prod. Prestatzeko: 1
Azalpena: 3
Gaia + 3-4 enuntziatu
Kop. Prestatzeko gabe
Azalpena: 2
Gai bera + elkarrizketa irakaslearekin – galdera pertsonalak
AB Prestatzeko: 5
Azalpena: 2
Ahozko edo idatziriko euskarria gaztelaniaz*

* Eremu euskalduneko ikasleek inputa euskaraz eska dezakete.

  • Proban, ikasleak banaka egonen dira, bai aurrez aurreko modalitatean, bai Internetekoan. Bideokonferentziaz eginez gero, epaimahaiak zehaztuko du teknologia.
  • Honako hauek osatuko dute epaimahaia: HEOko bi irakasle eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat, edo, egoera salbuespenekoa izanik, irakasle bakar bat.
  • Probaren audioa grabatuko da, baliagarria izan dadin erreklamaziorik badago.
  • Ahozko proba modu telematikoan egiteko eskatu ondoan, hautagaiak azkenean ez badu egiten ahozko proba Internet bidez, izanen ditu ahozko proba aurrez aurre egiteko bi aukerak, matrikulak horretarako eskubidea ematen baitu.

Matrikulari uko egitea, tasa ordaintzetik salbuetsita egonda 2020-2021 ikasturtean

  • Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskoletako ikasle ofizialek uko egiten badiote 2019-2020 ikasturteko ziurtapen proben bi deialdietan aurkezteari, eska dezakete, 3 egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ikasturte honetako matrikula gordetzeko 2020/2021 ikasturterako, dela maila bererako, dela hurrengo mailarako, matrikulazio tasen ordainketa gehigarririk gabe. Matrikulari uko egitea eta tasa ez ordaintzeko eskubidea: inprimakia.
  • Ikasle libreek, matrikulari uko egiteko tasak itzulita, 3 egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazioaren helbide elektronikoa (eoip.admin@educacion.navarra.es).