- Aurkezpena
- Xedea, ikuspegia eta balioak
- Bizikidetza plana
- Bizikidetza arauak
- Eskola kontseilua
- Erabiltzaileen gunea
- Hezkuntza Departamentuko langileei eginiko kanpoko erasoen aurrean jarduteko protokoloa
- Eskola kontseilurako Hautagai aurkezpena
- Ikastetxeko ordutegia
- Eskolako egutegia 2022-2023
- Ikasleen ohiko galderak
- Irakasleen hutsegiteak
- Beste HH.EE.OO.-ekin loturak
- EEM autoebaluaziorako eskalak
- Europa lan eskaintzak
- Iruñeko HEO-ean azterketak egiteko protokoloa: ikasleak 2021-2022
- Lizarrako unitatean azterketak egiteko protokoloa: ikasleak. 2021-2022
Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa
Ikasleriak bere hizkuntza ikasketak edozein HEOetan jarrai ditzake.
HHEEOO guztiek ez dituzte hizkuntza edo maila berberak eskaintzen, ezta ordutegi berberak ere. Horregatik jatorrizko HEOean lekualdaketa eskatu baino lehen, komenigarria da helmugako HEOean epe eta baldintzen berri jasotzea.
Argibide orokorrak
Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (IHEO) helduentzako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko zentroa da.
Gaur egun hizkuntza hauek irakasten dira:
Hizkuntza ofizialak:
Alemana, Euskara, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera.
Beste hizkuntzak:
Arabiera, Txinera, Espainiera atzerritarrentzat, Japoniera eta Portugesa
Matrikulatzeko moduak (2022-2023)
Irakaskuntza arautua
Ofiziala | Presentzialak Erdipresentziazkoak Trinkoak Urtebeteko ikastaro malgutuak | Klasera joateko eskubidea (1) | Azterketa eskubidea | Titulu ofiziala |
Librea | —- | —- | Azterketa eskubidea | Titulu ofiziala |
Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko obligazioa dute. Hutsegiteak kontrolatuko dira.
Ikasturte berean hizkuntza bereko matrikula-modalitate bakarra (ofiziala edo librea) egin daiteke.
Gaurkotze eta hobetze ikastaroak (Moduluak)
Gaurkotze eta hobetze ikastaroak | Klasera joateko eskubidea (1) | Aprobetxamendu ziurtagiria, eragin akademikorik gabe |
IHEOak antolatutako bestelako jarduerak
Beste hizkuntzak | Klasera joateko eskubidea | —- EZ DA INOLAKO ZIURTAGIRIK EMATEN |
Mintza taldeak | Klasera joateko eskubidea | —- |
Tailerrak | Klasera joateko eskubidea | —- |
Udako ikastaroak | Klasera joateko eskubidea | Etortze edo aprobetxamendu ziurtagiria |
2022-2023 ikasturterako Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)
2022-2023 ikasturterako Ikasketa Plan hau hiru mailetan banatuko da:
- Oinarrizko Maila: bi mailaz osatuta (EEMBaren A1 eta A2).
- Tarteko Maila: hiru mailaz osatua (EEMBaren B1, B2.1 eta B2.2)
- Maila Aurreratua: hiru mailaz osatuta (EEMBaren C1, C2.1 eta C2.2)
Maila bakoitza bukatu eta gero, ikasleek dagokion ziurtagiria eskatu ahal izanen dute:
Nivel | Curso | Nota media | Calificación | Nota media | Calificación | Nota media | Calificación | Certificado |
Básico | A1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6 | Apto | NIvel básico A1 |
A2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6 | Apto | NIvel básico A2 | |
Intermedio | B1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel intermedio B1 |
B2.1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | ||||
B2.2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel intermedio B2 | |
Avanzado | C1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel avanzado C1 |
C2.1 | <5 | No apto | >5 | Promociona | ||||
C2.2 | <5 | No apto | >5 | Promociona | >6,5 | Apto | Nivel avanzado C2 |
Tarteko, eta maila aurreratuetan trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake, probak egin eta 30 eguneko epean.
Solo el alumnado que no se haya presentado a ninguna actividad de lengua en ambas convocatorias de un curso académico tendrá la calificación de No presentado
Matrikulatu ahal izateko betebeharrak (2022-2023)
Ikasle ofizialak, libreak eta gaurkotze eta hobetze ikastaroak:
- Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.
Beste hizkuntzetako ikasleak, mintza taldeak eta tailerrak:
- Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.
Ikasleria hartzeko prozedura (2022-2023)
Irakaskuntza arautua:
- Eskolan jarraitzea honako ikasleri honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (mailaz go edo errepikatzen duenari), beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
- Gainontzekoek, web orri honetan argitaratutako aurreinskripio-matrikula prozesua jarraitu beharko dute.
- Kasu bakoitzean, IHEOak egutegi eta araudi bereziak argitaratuko ditu.
Gaurkotze eta hobetze ikastaroak:
- Ikasleriak web orri honetan argitaratutako aurreinskripzio-matrikula prozesua jarraitu beharko du.
IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:
- Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.