Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

2022 – Udako ikastaroak

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA, INGELESA, ITALIERA, ETA ESPAINIERA 2022

DESKRIBAPENA:

Ikastaroak ikuspegi komunikatiboa izanen dute. Ikasleek bitarteko guztiak eskura izanen dituzte zenbait baliabide komunikatibo lortu ahal izateko eta egiazko bizitzan zuzen erabiltzen ikasteko. Lau trebetasun komunikatiboak landuko dira (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena). Ikastaroa ziurtapen probak gainditzeko bideratuta baldin badago, bitartekotza hizkuntza jarduera gisa landuko da.

Ikastaroaren programa ez dator bat ikastaro erregularrekin. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inola ere ezin da izan ikastaro erregular baten baliokidea. Hori dela eta, ez dira sartzen eduki guztiak, eta ezin izanen dira lortu programa orokorraren helburuak.

Ikastaro bakoitzaren ezaugarriak eta bereziki lantzen diren trebetasunak zehatz-mehatz ezagutzeko, haien deskribapena kontsultatzea gomendatzen da.

IRAUPENA:

Abuztuaren 17tik 30era, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte, 9:00etatik 13:30ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne),

MATRIKULA PREZIOA:

201,60€

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 9 eta gehienez 15.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2022an. Ingeleseko B2/C1eko talde batzuetan izan ezik  (2022an 16-18 urte beteak izan edo beteko dituztenentzako bakarrik).
  • Maila: Norberaren maila jakin nahi duenak, Gaztelanian ezik, Eskolako Web orrian dagoen AUTOEBALUAZIO proba egin beharko du.

TALDE ESKAINTZA: HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZA MAILA TALDEA GELA IRAKASLEA OHARRAK

IKASPUSTU LIBREAK
2022-08-10
(13:00h.)

ALEMANA
A1 A   Ilka Seiler Erste Schritte auf Deutsch BERTAN BEHERA
B1 A   Sonja Seeburger Alemaniera B1 BERTAN BEHERA
EUSKARA A1/A2 A   Esleitu gabe   BERTAN BEHERA
FRANTSESA A1/A2 A   Marc Monreal FRANÇAIS BERTAN BEHERA
B1 A   Marc Monreal Freskatu zure frantsesa 6
B2/C1  A   Amaya Goñi Remise à niveau, Communication 6
INGELESA

A2 A   María Chege   8
B1 A   Lindy Logan B1 Examen Ready! Speaking 1
B2 A   John Harold  B2 3
B2 B   Susan Harris Summer Intensive in English B2 level. B2 7
B2/C1 (adolescentes) A   Al Macaulay Nerabeentzako ingeles ikastaroa 8
C1 A   Bob Adamson C1 Speaking Exam Preparation 2
B   Charles Esteve Intensive Speaking C1 7
C2 A   Charles Esteve INTENSIVE SPEAKING C2.1/C2.2 BERTAN BEHERA
ITALIERA
A1/A2
A   Angelo Carra Italiano Sicuramente!!! BERTAN BEHERA
ESPAINIERA

Hasiberriak A1/A2 A   Leire Braco   BERTAN BEHERA
Tarteko A   Jaoine Salvador Este verano..¡Refréscate! BERTAN BEHERA

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 23ko 9:00etatik uztailaren 29ko 23:59ak arte.
  • Salbuespen gisa, matrikula irekita egon daiteke matrikulatutako gutxieneko ikasleetara iristen ez diren talde batzuetan.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: abuztuaren 3ko 9:00etatik abuztuaren 12ko 13:00ak arte
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Eskolak bertan behera utzi ditzake gutxienez 9 matrikulatutako ikasle kopurua ez dituzten ikastaroak.

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da banku txartelaren bidez, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa deuseztatzea edo atzeratzea erabakitzen badu, edo ondorengo kasu hauetan:
    • Norberaren edo lehen mailako ahaideren baten eritasun larria denean.
    • Ordutegi-bateraezintasuna, lan-kontraturen bat sinatu denean.

Kasu guztietan, egoera horiek ofizialki dokumentatu beharko dira, kontratu berria edo frogagiri medikoak aurkeztuz.

Eskolak tasak ez itzultzeko eskubidea izanen du uko egitea justifikatuta ez dagoela uste duenean.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.