Erabiltzaileen gunea

IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO BALIABIDE GELA

ZER DA BALIABIDE GELA?

Eskolako lehenengo solairuan kokatua, Baliabide Gelak ondorengo hau eskaintzen du:

  • Kontsulta gela: bost hizkuntza ofizialetan ikasmateriala, baita txinera, japoniera eta atzerritarrentzako espainieran ere, eta 24 pertsonentzako lekua.
  • Multimedia gunea: 6 ordenagailu.
  • Mailegu zerbitzua: Baliabide Gelak materiala maileguz emateko zerbitzua eskaintzen du (liburuak, CDak, DVDak, aldizkariak).
  • Web orria: IHEOeko web orritik sartzen da (http://www.eoip.educacion.navarra.es). Erabilgarri dagoen ikasmateriala kontsultatu eta mailegurako materiala erreserbatu daiteke.
  • Fotokopiagailua: Gelan fotokopiagailua dago, bertan dokumentuak skaneatu eta inprimartu daitezke.

ZER EGIN DAITEKE BALIABIDE GELAN?

  • Hizkuntzen ikasketarekin erlazionaturik dauden edozein motatako lanak, erreferentzia liburuak, hiztegiak, etab. kontsulta ditzakezularik.
  • Ariketa osagarriak egin, gelan dagoen materiala erabiliz (gramatika ariketak, berbategia, ahozko ulermenak, etab.).
  • Filmak ikusi, CDak entzun…
  • Internetekin konektatu, irakasleak proposatutako edo hizkuntzen ikasketarekin erlazionaturiko lanak egiteko.
  • Aldizkari espezializatuak irakurri.
  • Liburuak, aldizkariak, DVDak, audio CDak eta CDa erantsita duten liburuak maileguan eskatu.

EZIN DA EZ KOPIATU EZ GRABATU EGILE-ESKUBIDEA DUEN JATORRIZKO MATERIALA, EZTA ERE BAIMENIK GABEKO PROGRAMAK EDO MATERIALA INTERNETETIK BEHERA KARGATU.

BALDINTZA OROKORRAK

2019-20120 IKASTURTERAKO MATRIKULA

NORK EMAN DEZAKE IZENA ERABILTZAILE BEZALA

  • 2019-2020 ikasturtean IHEOean matrikulatutako ikasle ofizialak ( Moduluak etaTxinera, Japonesa eta Espainiera atzerriko hizkuntzako ikasleentzat): inongo mugarik gabe.
  • 2019-2020 ikasturtean IHEOean matrikulatutako ikasle libreak: inongo mugarik gabe.
  • Gainontzeko erabiltzaileek: gehienez 150 postu
    • UHEOeko ikasleak
    • IHEOetako klub eta tailerretako ikasleak
    • IHEOko ikasle ofizial izandakoak
    • Merkataritza Ganbara ikasleak
    • NAPIko ikasleak
    • AL-KITAB ikasleak

ORDAINDU BEHARREKOA

  • 2019-2020 ikasturtean IHEOean matrikulatuta dauden ikasle ofizialak eta libreak ( moduluak eta hizkuntza ez ofizialak barne):
    • Baliabide Gelako sarbidea eta zerbitzuak DOAKOAK izanen dira.
  • Gainontzeko erabiltzaileek
    • UHEOeko ikasleak
    • IHEOetako klub eta tailerretako ikasleak
    • IHEOko ikasle ofizial izandakoak
    • Merkataritza Ganbara ikasleak
      • Lehendabiziko urtea erabiltzaile bezala: 30 euros
      • Ondorengo urteal: 20 euros
    • NAPIko ikasleak
    • AL-KITAB ikasleak
      • 1 euro

EKARRI BEHARREKOA

  • 2019-2020 ikasturtean IHEOean matrikulatuta dauden ikasle ofizialak eta libreak:
    • NAN.
    • Edukiz gero, Baliabide Gelako karneta.
    • Lehenengo urtea baldin bada argazki bat.
  • Gainontzeko erabiltzaileek:
    • NAN.
    • Edukiz gero, Baliabide Gelako karneta.
    • Lehenengo urtea baldin bada argazki bat.
    • Matrikula justifikagiria eta ordainketaren justifikagiria.
    • Kuotaren zenbatekoa eskudirutan.

NON EMAN IZENA

Baliabide Gelan (1. solairua).

IZENA EMATEKO EGUTEGIA

  • 2019ko Urriaren 1etik aurrera (ordutegia begiratu).

Ikasturte osoan matrikula irekita egonen da.

Kasu guztietan, 2018-2019 ikasturterako izen-emate horrek 2019ko irailaren 27ra arte balioko du.

Edozein kontsulta, Web orria (eoip.educacion.navarra.es) eta Baliabide Gelan (1. solairuan) (ordutegia begiratu) e-posta: eoip.biblio@educacion.navarra.es

MAILEGURAKO BALDINTZAK:

A. MAILEGUA

  1. Maileguz kanpo izanen dira:
    • Kontsulta material guztiak.
    • Aldizkarien eta aldian behingo argitalpenen azken zenbakiak.
  2. Gehienez 5 baliabide hartzen ahal dira maileguan, aldi berean mota eta hizkuntza bereko baliabide bat bakarrik har daitekeelarik.
  3. Liburuak eta packak (liburua + zinta edo CDa) gehienez 15 eguneko utziko dira. Erabiltzaileak mailegu hori luzatzen ahal du, telefonoz edo bertara etorrita, bertze 15 egunez, baina behin bakarrik.
  4. Gainerako materialak (zintak, CDak, DVDak, bideoak, aldizkariak eta aldian behingo argitalpenak) gehienez bertze 7 eguneko utziko dira. Erabiltzaileak mailegu hori luzatzen ahal du, telefonoz edo bertara etorrita, bertze 7 egunez, baina behin bakarrik.
  5. Materialaren erreserba IHEOeko web orriaren bitartez egiten ahal da. Aski da aitzineko 24 orduetan egitea.

B. ATZERAPENAK ETA ZIGORRAK

  1. Materiala epez kanpo itzultzen duenak, ezin izango du hurrengo materiala jaso atzeratu den bezainbertze denbora pasatu arte.
  2. Hilabete bat baino gehiago atzeratzen denari, gutun ziurtatu baten bidez, materiala itzultzeko eskatuko zaio. Gutun hori hartuta aste bateko epean itzultzen ez duenari, txartela ikasturte osorako kenduko zaio.
  3. Baliabide Gelako erabiltzaile batek ikastetxea uzten badu (matrikula baliogabetu duelako), itzuli beharko ditu bai hartutako materiala bai erabiltzaile txartela, eta ez zaio ordaindutako kuota itzuliko.
  4. Hautsi edo hondatu (idatzi, azpimarratu…) den materiala moldatu egin behar da, eta galdu baldin bada berria erosi. Erabiltzaileak ez badu material hori eskuratzerik, ikastetxea arduratuko da berria erosteko kudeaketaz, baina gastu guztiak erabiltzailearen kontura izanen dira. Erabiltzaileari dagokio hartzen duen baliabidea egoera onean dagoela egiaztatzea.
  5. Dena delako arrazoiren batengatik, jasotako materiala ikasturtearen amaierarako itzultzen ez duen erabiltzaileari, gutun ziurtatu baten bidez, itzultzeko eskatuko zaio. Gutun hori hartuta bertze aste bat ematen badu itzuli gabe, erabiltzaile txartela behin betiko kenduko zaio.
  6. Arau hauek betetzen ez dituenari IHEOeko Barne Arautegian horretarako indarrean dauden zigorrak aplikatuko zaizkio.

BALIABIDE GELA ERABILTZEKO ARAUDIA

Baliabide Gelako erabiltzaile txartelak honako zerbitzu hauetarako ematen du eskubidea:

BALIABIDE GELAKO WEB ORRIA:

Erabiltzaileari Baliabide Gelako karnetarekin batera erabiltzaile-izena eta pasahitza emanen zaizkio, Baliabide Gelako web orrira sartu ahal izateko, IHEOeko web orriaren bitartez.

Baliabide gelako web orrialdean sartzeko, sartu:

  • Erabiltzailea: Zure espediente zenbakia, gelako karnetan agertzen dena.
  • Pasa-hitza:.Espediente zenbakiaren azkenengo 5 digituak edo NAN-ren zenbakia azken hizkirik gabe.

Web orritik ondorengo hau egin dezakezu:

  • Baliabideren bat bilatu (liburu, CD, DVD…), eskuragai dagoen jakin eta erreserba egin.
  • Berrikuntzak kontsultatu.
  • Ordutegia, araudia

Erreserbak 24 ordu lehenago egiten dira.

MULTIMEDIA GUNEA:

  • Erabilgarri izanen dira bai kontsulta materialak bai mailegukoak ere.
  • Interneta eskola honetan ikasten diren hizkuntzekin zerikusi zuzena duten gaietarako soilik erabiltzen ahal da.
  • Erabiltzaileak sortzen ahal du bere karpeta pertsonala eta nahi duen informazioa gorde, baina kontuan izan behar du karpeta horiek aldizka hustu eginen direla.
  • Erabat debekatua dago informatika sisteman esku-sartzea.
  • Ezin da programaren kopiarik egin. Software-aren kopia egiten duenari zigor zibila edo penala aplikatzen ahal zaio.
  • Akatsen bat aurkitzen duenak berehala gaztigatu behar dio Baliabide Gelako arduradunari.
  • Gela txukun eduki behar da. Irtetean ordenagailua itzali behar da, sagutxoa eta teklatua behar bezala kolokatuak utzi eta erabili den bertako material guztia arduradunari itzuli.

KONTSULTA GELA:

  • Gela hau ezin da hizkuntzak ikasteko zerikusi duten gaietarako bertzerik erabili.
  • Erabiltzaile batek ezin du geroago etortzen ahal diren ikasleentzat erreserbarik egin.
  • Eserleku baino eskari gehiago eginen balitz, muga liteke gelan egoteko denbora.
  • Gelatik atera baino lehen, erabilitako material guztia bere tokian utzi behar da.
  • Erabat debekatua dago liburuetan idaztea edo azpimarratzea.