Erabiltzaileen gunea

Ikasleen ohiko galderak (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

Klasera etortzea

  • Zenbat hutsegite izaten ahal ditut?
    • Hutsegiteek ezin dute eskola orduen %30etik pasa, justifikatuak izan ezik (ikus ezazu arautegian zein hutsegite diren justifikagarriak)
    • Kontuak egiterakoan: orduak zenbatzen ditugu, ez egunak.
    • Lehenengo hiruhilekoan, ikasturtea hasi eta azaroaren 15a bitartean 14orduko hutsegite baino gehiago (erdipresentziazko taldeetan 6 ordu) izan dituztenen ikaspostuak berreskuratu ahal izateko, klasera etortze kontrol bat eginen da (ikus ezazu araudia)
  • Onartutako hutsegite kopurua gainditu badut, nola jakinen dut?
    • Web orriko Erabiltzaileen Gunean begira ditzakezu.
    • Eskolako APPa jaitsiz: Centrosnet. Hor edukiko duzu informazioa.
  • Onartutako hutsegiteen kopurua gainditu badut zer egin behar dut?
    • Justifikatutako hutsegiteak badira, Administraritzan ziurtagiriak aurkeztu Eskolak ezarritako eta web orrian jarrita dauden epeetan (ikus ezazu araudia)
  • Hutsegite kopurua gainditzen badut, klasera joan naiteke?
    • Ikasturte honetan etorri zaitezke eta azterketa egitera agertu, azaroan kanporatua izan bazara izan ezik.
  • Hutsegiteak justifikatzerik ez banu?
    • Ofizialtasuna galtzen duzu eta berriz matrikulatu nahi baduzu, aurreinskripzioa egin beharko duzu.
  • ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA

Ordu aldaketak

  • MATRIKULATUTA NAGOEN ORDUAN EZ DUT KLASERA JOATERIK. ZER EGITEN AHAL DUT?
    • A.- Ordua aldatzen saiatu 
      ERABILTZAILEEN GUNEAren bitartez eskatu (ikus ordua aldatzeko prozedura eta epeak)
      B.- Ikasposturai uko egin (ikus uko egiteari buruzko araudia).
  • Txandaka lan eginez gero, zer egiten ahal dut?
    • Esaiozu zure irakasleari, berak beste ordutegian ikaspostua lortzen lagunduko dizu.
    • Beste taldean lekurik balego, bi taldetara joateko aukera izanen duzu. Ez duzu ordu aldaketarik egin behar.

ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA

Ebaluazioa eta mailaz igotzea

  • Nola ebaluatuko zait?
    • Azken ziurtatze proba dagoen mailetan, ebaluazio hezigarria izanen da, baina ziurtagiria lortzeko azken azterketa gainditu beharko da.
      • A1 eta A2 mailetan etengabeko ebaluaketaren bidez.
      • B1 Mailan: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
      • B2 Mailan:
        • B2.1. mailan: etengabeko ebaluaketaren bidez.
        • B2.2. mailan: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
      • C1 maila: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
      • Ingeleseko C2.1ean: etengabeko ebaluaketaren bidez.
      • Ingeleseko C2.2ean: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
  • Nola burutzen da etengabeko ebaluazioa?
    • Zure bilakaera neurtzeko eta aztertzeko irakasleak etxean zein ikasgelan egindako lantxoak, probak, zure esku hartzeak, hiruhileko azterketak, eta abar erabiliko ditu ikasturtean zehar idatzian eta ahozkoan izan duzun aurrerapena ebaluatzeko
    • Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu nola ezarriko duen etengabeko ebaluazioa.
  • Zer egin behar dut etengabeko ebaluazioa gainditzen ez badut?
    • Irakasleak behar adina datu ez badu (lantxoak, tarteka egindako probak, klasera gutxi xamar etorri bazara…) edo etengabeko ebaluazioa aplikatu ondoren zure irakasleak mailarik eman ez duzula uste badu, errekuperatze azterketa egin beharko duzu.
  • Nolakoa izanen da azterketa? (zatiak, puntuazioa)
    • Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu (hizkuntza eta mailaren arabera ezberdina izaten ahal da).
  • Web orrian begira dezakezu, azterketa ereduak hor dauzkazu eta.
  • Nola igotzen da hurrengo mailara?
    • KONTSULTATU HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO WEBGUNEA https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/idiomas-plurilinguismo/escuelas-oficiales
  • Eta mailaren helburuez eta edukiez nola jasotzen ahal dut informazioa?
  • Eta ikasturtean zehar zer argibide jasoko dut nire aurrerapausoei buruz?
    • Zure irakasleak, aldian-aldian, azalpenak emanen dizkizu egin dituzun aurrerapausoei buruz.

ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ZURE IRAKASLEENGANA EDO DEPARTAMENTU-BURUARENGANA

Beste jarduera batzuk

  • Klaseetara joateaz gain, zer egiten ahal dut hizkuntza praktikatzeko?
    • Baliabide gela erabili dezakezu
    • Mintza praktika taldeak, tailerrak, sukaldaritza, musika, hitzaldiak, lehiaketak, jatorrizko bertsioan dauden filmak. Informa zaitez!
    • Raibabel: IHEOeko irratian parte hartu.
    • Informazio osoa erraz edukitzeko Facebook , Youtube, Instagram eta Twitter-en jarrai gaitzakezu.

Baliabide Gela

  • Zer da Baliabide Gela?
    • Bertan material didaktikoa eta ikus-entzunezkoa kontsulta dezakezu eta mailegu zerbitzuaz baliatu. Interneterako sarbidea ere baduzu.
  • Zer egin dezaket Baliabide Gelara sarbidea izateko?
    • Gelan bertan (behe solairuan) informazioa eskatu.

Norengana jo behar dut

  • …. klaseko martxarekin edota irakaslearekin arazorik izanez gero?
    • Hitz egin zure irakaslearekin
    • Zure gelako ordezkariak ere laguntzen ahal dizu
    • Arazoa ez bada konpontzen, jo Ikasketa-buruarengana.
  • … ikastetxea hobetzeko iradokizunik egin nahi izanez gero?
    • Atezaintzan iradokizun-kutxa duzu.
    • Zuzendaritza taldearengana jo (Ikusi jendea hartzeko ordutegia).

 FACEBOOK , YOUTUBE, INSTAGRAM ETA TWITTER-en JARRAI GAITZAZU ETA JAITSI IHEOko APP-a CENTROSNET-en