Erabiltzaileen gunea

Matrikula libre-egutegia (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

KASU. OHAR GARRANTZITSUA

Euskara eta Ingeleseko azterketa libreak: Matrikula egiteko interesa duenak, aurreinskripzioa egin beharko du, 2022ko otsailaren 14tik martxoaren 1era, azterketak eginen diren egoitza adjudikatzeko. 


ALEMAN, FRANTSES eta ITALIERA

(12/2022 Ebazpena, urtarrilaren 26koa) (1.ERANSKINA) (2.ERANSKINA) (3.ERANSKINA) (4.ERANSKINA) (5.ERANSKINA)

MATRIKULA ORDUTEGIA (INTERNET BIDEZ): 2022ko otsailaren 21eko 9:00etatik otsailaren 28ko 23:59ak arte.


EUSKARA eta INGELESA

(12/2022 Ebazpena, urtarrilaren 26koa) (1.ERANSKINA) (2.ERANSKINA) (3.ERANSKINA) (4.ERANSKINA) (5.ERANSKINA)

b) MATRIKULA: 2022ko martxoaren 10eko 15:00etatik martxoaren 18ko 23:59ak arte

Matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea kontsultatzeko, sartu


Iragarritako probak eta horien ezaugarriak (2021-2022)

2022. urterako, irakaskuntza libreko probetarako deia egiten da, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialen bidez, 2. eranskineko hizkuntzen, mailen eta egutegiaren arabera.

Azterketa proben egitura, indarrean dauden hautagaientzako zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

Maila bakoitzerako proba ziurtatzaileak aldi berean emanen dira, bai ikasle ofizialentzako bai libreentzako deialdian, ahozko adierazpenaren proba izan ezik. Proba horretarako, dagokion garapen-plana ezarriko da.


Betebeharrak (2021-2022)

Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.


Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

a) A2 (euskaran eta ingelesean izan ezik).

b) B1

c) B2

d) C1

Ikaslea nahi duen mailan matrikulatuko da. Bakarrik hizkuntza bakoitzeko maila batean matrikulatu ahal izango da. Ez da beharrezkoa aurreko maila gainditua izatea maila altuago batean matrikulatzeko.


Azterketa deialdiak (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

(12/2022 EBAZPENA, URTARRILAREN 26KOA) (1.ERANSKINA) (2. ERANSKINA) (3.ERANSKINA) (4.ERANSKINA) (5.ERANSKINA)

Ikasle libreak 2 azterketa deialdi izanen ditu dagokion maila gainditzeko. Proben ohiko deialdia maiatza-ekainean izanen da eta ez-ohiko deialdia irailean.

HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu


Azterketa egoitza (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

Hizkuntza eta maila bakoitzean matrikulatutako ikasle kopurua eskola bakoitzak duen kapazitatea baino handiagoa balitz, beste egoitza batzuk egoki daitezke proba idatzia zein ahozkoa egiteko, baita bi deialditan banatu ere (goizez eta arratsaldez). Kasu hauetan, eskola bakoitzak garaiz adieraziko du, ikasle bakoitzak proba horiek non eta noiz eginen dituen.

EUSKARA ETA INGELESA

Probak egiteko hiru ikastetxe izango dira: Iruña, Lizarra eta Tutera. Ikastetxe bakoitzari eragin-eremu bat ezartzen zaio. Aurreinskripzioa egiteko unean zona bat aukeratu beharko da eta adierazi beharko da matrikula beste ikastetxe batean egiteko aukera eduki nahi den, lehen aukerarekin matrikula lortu ezean.

Eragin-eremu bakoitzari dagozkion udalerriak


Alemaneko, Frantseseko eta Italierako matrikula librea (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

Alemán, frantses eta italierako zertifikazio probak egiteko on-line matrikula aukeratutako eskolan egingo da,  aurreinskripziorik gabe, 2022ko otsailaren 21etik 28ra. 


Euskarako eta Ingeleseko matrikula librea (2021-2022)

(2021-2022 ikasturtea)

AURREINSKRIPZIOA

Azken urteotan ingeles eta euskara matrikula librearen kopurua handiegia izan dela eta, eta baliabideak ahalik eta hobekien kudeatzeko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialentzat on-line aurre-inskripzio epe bakar bat irekiko da.

Ingeles eta euskara proba libreetan parte hartu nahi dutenek hizkuntza bakoitzarentzat aurre-inskripzio bana egin beharko dute, aukeratutako maila adieraziz. Soilik maila baterako matrikula onartuko da hizkuntza bakoitzean.

 Aurre-inskripzioa hizkuntza eskola ofizialeen web orrian aurkituko den informatika tresnaren bidez soilik egingo da, 2022ko otsailaren 14tik martxoaren 1a arte.

Aurre-inskripzio prozesuan, eskatzaileak datu pertsonalak, hautatutako hizkuntza eta maila, eta probak egiteko lehentasuneko gisa aukeratzen duen eskola adieraziko ditu. Informatika tresnak aurreinskripzio bakoitzari zenbaki bana emango dio.

 Aurreinskripzioan emandako datuak matrikula egiteko unean baieztatuko dira eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

BAREMOA

 Euskara eta Ingeleseko matrikula libreak esleitzeko matrikula egiteko unean egiaztatzeko izanen diren ondorengo irizpideekin (metaezinak) honako baremo hau ezarriko da:

– 2 puntu: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden ikastetxeetan jardun diren irakasleak

– 2 puntu: Aukeratutako eskolako eragin-eremuan bizi direnak.

 – Puntu 1: Nafarroan bizi direnak, lehen aukeran aukeratutako eskolako eragin-eremutik kanpo.

 – 0 puntu: Nafarroan bizi ez direnak.

 Probak egiteko hiru ikastetxe izango dira: Iruña, Lizarra eta Tutera. Ikastetxe bakoitzari eragin-eremu bat ezartzen zaio. Aurreinskripzioaegiteko unean zona bat aukeratu beharko da eta adierazi beharko da matrikula beste ikastetxe batean egiteko aukera eduki nahi den, lehen aukerarekin matrikula lortu ezean.

Eragin-eremu bakoitzari dagozkion udalerriak

ZOZKETA ETA ESLEITUTAKO IKASTETXEA

  Behin aurreinskripzio epea bukatuta, eskatzaile bakoitzari ikastetxe bat esleituko zaio. Horretarako ikastetxeek dituzten giza eta leku baliabidearen erabilgarritasuna kontuan hartuko da.

 Ikastetxe bat esleitzeko, aurreinskripzioak bildu dituen informatiko tresnak hizkuntza bakoitzari ausazko zenbaki bat aterako du, zeinetik eskatzaileei frogak egiteko matrikularako ikastetxeak esleituko diren. Prozesu honetan baremoan izandako puntuaketa kontuan izango da. Zenbaki hori lortzeko martxoaren 2an goizeko 10etan jendaurrean egingo da, Iruñeko Santo Domingo Kalean 8, Atzerriko Hizkuntzen Atalak duen egoitzan.

Martxoaren 2ko 14:30etik aurrera, aurreinskripzioa egin duen informatiko tresnaren bidez, eskatzaileak  kontsultatu ahal izanen du matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea.  

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuan behin behineko zerrendei helegiteak egiteko epea 2022ko martxoaren 9ko 14:30ak arte izanen da. Ez da onartuko esleitutako zentroarekiko desadostasun pertsonal hutsean oinarritutako alegaziorik. 

Behin betiko adjudikazioak aurreinskripzioa egin den informatiko tresnan kontsultatu ahal izanen dira 2022ko martxoaren 10eko 14:30etik aurrera.

MATRIKULA

Hizkuntza bakoietzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

Ingeles eta euskarako zertifikazio probat egiteko aurreinskripzioa egin dutenek bakarrik izango dute matrikula librea egiteko aukera.

Ingeles eta euskara aurreinskripzioa egin dutenentzat matrikula librea egiteko epe bat irekiko da 2022ko martxoaren 10etik martxoaren 18ra (biak barne).

Eskatzaile bakoitzak  azaldutako prozesuan esleitutako ikastetxean egingo du matrikula.


Ekarri beharrekoa (2021-2022)

Matrikula egiterakoan eskaneatuak, posta arruntaren bidez edo bertara eramanez,  honako dokumentu hauek helaraziko dira.

a)  NAN/AIZaren fotokopia. Eskatzailea adjudikatutako eskolako ikasle edo ikasle ohia izaten bada ez da beharrezkoa.

b)  Ingeles eta euskara matrikula libreen kasuan, bizitokia ikastetxeko eragin-eremuan egiaztatzeko udal-erroldaren ziurtagiria. NAN/AIZean helbide bera bada, ez da beharrezkoa izango.

c)  Ingeles eta euskara matrikula libreen kasuan, Nafarroako ikastetxe itundu batean irakasle izana egiaztatzeko ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria. Nafarroako sare publikoen irakasleak ofizioz egiaztatuko dira.

 d)  Hala balegokio, prezio publikoak ordaintzetik erabat edo zati batez salbuetsita izatearen frogagiria, indarrean dagoen arauaren araberakoa.

 e)  Desgaitasuna aintzatetsia dutenek kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non gradua eta dagozkion egokitzapena agertu behar diren.

 f)  Beste hizkuntza eskola ofizial batetik datorren ikasleak espedientearen lekualdaketa eskatu edo lortu duela ziurtatzen duen agiri eguneratua. 


Tasak (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

ORDAINDU BEHARREKOARI BURUZKO XEHETASUNAK

LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK)30,24 €
AZTERKETA ESKUBIDEAK52,41 €
KUOTA OSAGARRIA15,00 €

GUTXIAGO ORDAINDU BEHARREKOA

  • FAMILIA UGARIAK:
    Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.
    • % 50eko exentzioa, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
  • GURASKO BAKARREKO FAMILIAK:
    Karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    • % 100eko exentzioa, kategoria bereziko guraso bakarreko familikoentzat.
    • % 50eko exentzioa, kategoria orokorreko guraso bakarreko familikoentzat.
  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA HAIEN EZKONTIDE ETA SEME ALABAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude. (dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
  • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK BAITA HAIEN SEME ALABAK . Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da. (San Roque k, 4, beheko solairua – Justizia Jauregia – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute.
    • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko exentzioa izanen dute.
IKASLE BERRIAKLEHENDIK IKASLE DIRENAK

IKASLE BERRIAK

Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Lehenengo aldiz izena ematea behin bakarrik. 
  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.
Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da(matrikula bat baino gehiago egiten bada, hurrengoan lehendik ikaslea izandakoa izanen da)
ARRUNTA MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA
MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA%65=>DESGAITASUNA
97,65 € 56,33 € 15 €

IKASLE BERRIENTZAKO adibideak:

LEHENDIK IKASLE DIRENAK

Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da
ARRUNTA MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA
MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA%65=>DESGAITASUNA
67,41 € 41,21 € 15 €

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda (2021-2022)

(2021-2022 Ikasturtea)

BEHIN-BEHINEKOA: Apirilaren 11n, astelehena, 10:00etan agertuko da.  

Alegazioak aurkezteko epea: Apirilaren 11tik 19ra.

BEHIN BETIKOA: Apirilaren 20an, asteazkena, 14:30ean agertuko da.


Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena (2021-2022)

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.


Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena (2021-2022)

Minusbaliotasuna edo ezgaitasuna frogatzen duten pertsonek, dagokion ziurtagiriarekin, egiaztapen-probak baliabide arruntekin egitea ezinezkoa dela frogatzen badute, denbora eta baliabideen egokitzapena eskatu ahal izango dute 2022ko apirilaren 25a baino lehen.

Hezkuntza Departamentuak, % 33ko edo hortik gorako elbarritasuna izanez gero, ezgaitasun motaren eta graduaren arabera hartu beharreko neurriei buruzko aholkuak emanen ditu, dituen zerbitzu pedagogikoen bidez. Ezgaitasun hori matrikula egiten denean dokumentatu beharko da.


Ohar garrantzitsuak (2021-2022)

  • Dokumentazio guztia ekarri duten ikasleak bakarrik onartuko dira.
  • Hizkuntza bakoitzeko maila batean bakarrik matrikulatu ahal izanen da.
  • Beste HEO batean matrikulatuta dagoen ikaslea, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola barne, ezin izango da Eskola honetan hizkuntza berean matrikulatu.
    Arau hauek ez betetzeak matrikularen deuseztatzea ekarriko du eta ordaindutako tasa ez da itzuliko. Araudia begiratu
  • Probetara aurkezten ez den ikasleak ez du eskubiderik izanen ordaindutako dirua berreskuratzeko.
  • Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik (apirilaren 20a) egindako eskabideen kasuan bakarrik itzuliko da matrikularen zenbatekoa.
  • Matrikula egiaztatzeko epean aurreinskripzio prozesuan emandako datuen eta matrikularen ondoren aurkeztutako dokumentazioaren artean desadostasunik antzematen bada, matrikula hori baliogabetu egingo da.
  • Azterketen datak  web orri honetan agertuko dira. HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu
  • Azterketen emaitzak web orri honetan kontsultatu ahal izango dira (Erabiltzaileen gunea). 
  • Matrikula egitean, ikasleak datuak babesteari buruzko baldintzak irakurri eta baieztatu beharko ditu (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa).
  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, ikus-entzunezko gunea eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.