- Irakaskuntza ofiziala
- Informazio orokorra (2020-2021)
- Aurreko ikasturteko ikasle ofizialak (Iruñea eta Lizarrako Unitatea)
- Sailkatze Probak eta Autoebaluazioa (2020-2021)
- Ikasle berriak (Iruñea eta Lizarrako Unitatea)
- NUHEOkoentzako ikaspostuen erreserba (2020-2021)
- JARDUNEAN dauden Irakasleentzako ikaspostuen erreserba (2020-2021)
- Estella-Lizarrako Unitatea (Euskara eta Ingelesa) (2020-2021)
- 2. lauhilekoa (2020-2021)
- Irakaskuntza librea
- Izapide administratiboak
- Irakaskuntza ez ofiziala
- Betegabeko ikaspostuak
- Ziurtagiriak eskatzeko
- Matrikula
- Araudiak
- Sailkatze Probak eta Autoebaluazioa
- Onarpen Prozesua. Ikasle Berriak (2020-2021)
- Betebeharrak (2020-2021)
- Zein mailatan matrikulatu (2020-2021 ikasturtea)
- Matrikula prozedura (2020-2021)
- Matrikulatzeko epeak (2020-2021)
- Ikaspostu libreak betetzeko matrikulatzeko epeak (2020-2021)
- Dokumentazioa (2020-2021)
- Tasak (2020-2021)
- Ohar garrantzitsuak (2020-2021)
Onarpen Prozesua. Ikasle Berriak (2020-2021)
(2020-2021 Ikasturtea)
Onarpen prozesua ikasle berri guztiei aplikatuko zaie. Ez da aurreinskripziorik egin behar. Matrikula programan sartu ahal eginen da horretarako ezarritako egunetan (ikus matriluatzeko epeak)
IKASLE BERRIAK
Ikasle berriak ondorengo egoeran daudenak dira:
- Aurreko ikasturtean ikasle ofizial izan ez direnak.
- Ikasle librea izan eta ofizial moduan matrikulatu nahi duenak (aurrez aurreko ikastaroak, erdipresentziazkoak, trinkoak).
- Beste hizkuntza batean matrikula egin nahi duen ikasle ofizialak.
- Maila gainditua izan eta hizkuntzaren ezaguera gaurkotu nahi duen ikasleak.
Betebeharrak (2020-2021)
- Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.
- 2020-2021 ikasturtean irakaskuntza ofizialean zuzenean maila altuagoan matrikulatu nahi eta aurreko maila Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditua ez izan edo baliokidea den titulurik ez duenak zein mailatan matrikulatu atalean begiratu beharko du.
Zein mailatan matrikulatu (2020-2021 ikasturtea)
Ikaslea ondorengo mailan matrikula daiteke:
- A1 mailan
- Gainditua duen hurrengo mailan. (Ikus ondorengo irudia)
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIAL BATEAN GAINDITUTAKO MAILA |
ZEIN MAILAN MATRIKULATU |
||
---|---|---|---|
Aurreko ikasturteak | 2007-2008tik 2018-2019ra | 2019-2020 IKASTURTEA | 2020-2021 IKASTURTEA |
1. | Oinarrizko 1. (A1) | A1 | A2 |
2. | Oinarrizko 2. (A2) | A2 | B1 |
3. / Oinarrizko Zikloa | Tartekoa (B1) | B1 | B2.1 |
4. | Aurreratuko 1. (B2.1) | B2.1 | B2.2 |
5./Gaitasun Maila (Alemana, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera) | Aurreratuko 2.(B2.2) | B2.2 | C1 |
— | C1 (ingelesa) | C1 | C2.1 (ingelesa) |
C2.1 (ingelesa) | C2.1 | C2.2 (ingelesa) |
- Gaurkotze eta hobetze ikastaroetan (moduluak)
- Hizkuntzaren ezagutza gaurkotu nahi duenak, lehendik gaindituta duen mailan
- LOGSE-LOE Batxiler-tituludunak batxilergoan ikasitako lehen atzerriko hizkuntza ikasi nahi badute, zuzenean B1 mailan sar daitezke eta A ereduko ikasleak gainera Euskarako B1 mailan.
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokideak dauzkatenak, ondorengo mailan sar daitezke. (Ikus TITULU BALIOKIDEAK)
- Bere maila jakin nahi eta aurreko maila gainditu gabe izan edo titulu baliokiderik ez duenak, ondorengoa egin beharko du
ALEMANA, FRANTSESA eta ITALIERA |
A2, B1 edo B1.1 MAILETARA SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
B2.2ra SARTZEKO:
- Aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
C1 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki. (Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK)
- Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
EUSKARA |
A2, B1, B2.1 edo B2.2ra MAILETARA SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
C1 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki. (Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK)
- Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
INGLESA |
A2, B1 edo B1.1, B2.2, C1 eta C2.1era SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
C2.2ra SARTZEKO:
- Aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
OHARRAK:
- Ez da onartuko Alemaneko, Frantseseko edo Italierarako B2.2 mailako edo C1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
- Ez da onartuko Euskarako C1eko mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.
- Ez da onartuko Ingeleseko C2.2 mailako matrikula egin eta C2.1 gainditu gabe edo dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.
Matrikula prozedura (2020-2021)
MATRIKULA PROZEDURA INTERNET BIDEZ
- OHAR GARRANTZITSUA: Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
- Eskolako web orrian sartu (http://centros.educacion.navarra.es/eoip) eta “Matrikula ” botoian klikatu.
- Sistemak adierazten duen matrikula prozesua jarraitu beharko da. Ikaspostua ez da okupatuta egonen programak ordaintzeko paintailara eraman arte.
- Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. TASAK
- Inprimatu dagokio gordekina.
- EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.
- Betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da. (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak )
Matrikulatzeko epeak (2020-2021)
IKASLE BERRIAK MATRIKULATZEKO DATAK. (ON-LINE MATRIKULA) |
MATRIKULA EGITEKO EGUTEGIA | ||||||
HIZKUNTZA | MAILA | IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA (16:00etan) |
MATRIKULATZEKO EGUNAREN HASIERA |
HASIERA ORDUA |
MATRIKULATZEKO EGUNAREN BUKAERA |
BUKATZE ORDUA |
INGELESA | A1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 9:00etan | Irailaren 25a |
23:59 arte |
A2 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 9:30ean | |||
B1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 10:00etan | |||
B2.1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 9:00etan | |||
B2.2 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 9:30ean | |||
C1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 10:00etan | |||
C2.1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 10:30ean | |||
C2.2 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 11:00etan | |||
Moduluak | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 11:30ean | |||
FRANTSESA |
A1 – A2 – B1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 10:30ean | ||
B2.1 -B2.2 – C1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 12:00etan | |||
EUSKARA |
A1 – A2 – B1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 11:00etan | ||
B2.1 -B2.2 – C1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 12:30ean | |||
ALEMANA |
A1 – A2 – B1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 11:30ean | ||
B2.1 -B2.2 – C1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 13:00etan | |||
ITALIERA |
A1 – A2 – B1 | Irailaren 18a | Irailaren 21a | 12:00etan | ||
B2.1 -B2.2 – C1 | Irailaren 22a | Irailaren 23a | 13:30ean |
Ikaspostu libreak betetzeko matrikulatzeko epeak (2020-2021)
(2020-2021 Ikasturtea)
Matrikula 2021ko martxoaren 31 arte irekita egonen da, ondorengo egutegiaren arabera:
EPEA | NORENTZAKO | MAILAK | IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA |
Lehenengoa | Edozeinentzako | GUZTIAK | Irailaren 30etik urriaren 7ra |
Bigarren | Edozeinentzako | GUZTIAK | Urriaren 13tik azaroaren 18ra |
Hirugarren | Edozeinentzako | GUZTIAK | Abenduaren 10ean |
Laugarren | Edozeinentzako | GUZTIAK | 2020ko abenduaren 16tik 2021ko martxoaren 31ra |
LEHENENGO EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) | |
EDOZEINENTZAKO | |
Bete gabeko ikaspostuak agertzea: Irailaren 30etik urriaren 7ra (8:30ean) |
Matrikula:
|
BIGARREN EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) | |
EDOZEINENTZAKO | |
Bete gabeko ikaspostuak agertzea: Urriaren 14tik azaroaren 18ra (8:30ean) |
Matrikula:
|
HIRUGARREN EPEA. (ON-LINE MATRIKULA) | |||||
EDOZEINENTZAKO (maila gaindituta dutenak barne) | |||||
MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA | |||||
HIZKUNTZA | MAILA | IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA (16:00etan) | MATRIKULATZEKO EGUNA | HASIERA ORDUA | BUKATZE ORDUA |
INGELESA | A1 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 9:00etan | 23:59 arte |
A2 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 9:15ean | ||
B1 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 9:30ean | ||
B2.1 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 10:00etan | ||
B2.2 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 10:30ean | ||
C1 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 11:00etan | ||
C2.1 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 11:30ean | ||
C2.2 | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 12:00etan | ||
Moduluak | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 12:15ean | ||
FRANTSESA | Guztiak | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 12:30ean | |
EUSKARA | Guztiak | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 13:00etan | |
ALEMANA | Guztiak | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 13:30ean | |
ITALIERA | Guztiak | Abenduaren 10ean | Abenduaren 11n | 14:00etan |
LAUGARREN EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) | |
EDOZEINENTZAKO | |
Bete gabeko ikaspostuak agertzea: Abenduaren 16tik aurrera, ASTELEHENERO (8:30ean) |
Matrikula:
|
Dokumentazioa (2020-2021)
1. IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):
- NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
- Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean. 16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
- Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
- Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
- Familiak Ugariek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
2. LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK:
- Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
- IGaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
- Familiak Ugariek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
- Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ere ekarri behar dute:
- NANaren fotokopia.
- Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.
Tasak (2020-2021)
(2020-2021 Ikasturtea)
Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
Tasen murrizketa
- FAMILIA UGARIA OROKORRA ETA BEREZIA Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
- EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko):Baita ezkontideek eta seme-alabek ere (ziurtagiariaren fotokopia ekarri beharko dute).
- GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK: Baita haien seme-alabak. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da. (San Roque k, 4, beheko solairua – Justizia Jauregia – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
- DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
- %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute.
- %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko hobaria izanen dute.
IKASLE BERRIAK |
||||
Matrikula mota |
Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko Familia Ugaria eta %33=>Desgaitasuna |
Maila Bereziko Familia Ugaria eta %65=>Desgaitasuna |
Ekintza terroristen biktimak eta Genero indarkeriaren biktimak |
Ofizalak |
204,42 € |
114,71 € |
25 € |
25 € |
Moduluak |
129,83 € |
77,42 € |
25 € |
25 € |
Ikasturte honetan matrikula gehiago egiten baduzu, gogoratu lehendik ikasle izandakoa zarela |
LEHENDIK IKASLE DIRENAK |
||||
Matrikula mota |
Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko Familia Ugaria eta %33=>Desgaitasuna |
Maila Bereziko Familia Ugaria eta %65=>Desgaitasuna |
Ekintza terroristen biktimak eta Genero indarkeriaren biktimak |
Ofizalak |
174,18€ |
99,59 € |
25 € |
25 € |
Moduluak |
99,59 € |
62,30 € |
25 € |
25 € |
* Tasak, 25 €ko kuota osagarria barne hartzen du, Zuzendaritzak onartua izan dena eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duena. Kuota hau, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Honek, eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioen mantentzea eta hobetzea eta baliabide pedagogikoen eta teknologikoen hobekuntza ahalbidetzen du.
Ohar garrantzitsuak (2020-2021)
(2020-2021 Ikasturtea)
Pandemiaren bilakaera dela eta 2020-2021 ikasturtean aldaketak egon daitezke. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Osasunbideak emandako gomendioak jarraituko ditugu. Osasun gomendioen arabera irakaskuntza jarduera egokitzeko eszenatoki desberdinetan ari gara lanean. Gure asmoa aurrez aurreko irakaskuntzarekin hastea da, eskolak dituen baliabideen arabera (guneak, irakasleak…), osasun testuingurua dela eta baldintza horietan aldaketak egon daitezke. Garrantzitsua da baldintza horiek kontutan hartzea matrikula burutu baino lehen.
1. KLASERA ETORTZEA:
- Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.
- Klaseak hasten direnetik azaroaren 13a bitartean 14 orduz ( erdipresentziazkoetan 6 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.
2. KLASERA ETORTZEA (Gaurkotze eta Hobetze ikastaroak – Moduluak): Bertaratze ziurtagiria eskuratu ahal izateko, gutxienez %80ko etortzea eskatuko da.
3. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.
4. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.
5. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.
6. Ikasturte honetan beste H.E.O. batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko H.E.O.ekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.
7. Ikasle batek matrikula burutu eta 5 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
8. Lauhilabeteko kurtsoak egiteko matrikulatzen diren ikasleek BI MAILA eginen dituzte ikasturte berean. Lehendabizikoa urrian hasi eta otsaila artekoa, eta hurrengoa, aurrekoa gainditu eta berriz matrikulatu ondoren, otsailean hasi eta ekaina artekoa.
9. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.
10. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko.(Ikusi Araudiak)
11. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.
12. MODALIDAD HÍBRIDA: Consultar la información de modalidad híbrida.