Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Erreklamantzeko prozedura administratiboa (2022-2023 Ikasturtea)

Behin azterketaren BERRIKUSTEA eginez gero, ikasleek, azterketa behar adinako objektibotasunez ez dela neurtu uste badute, azterketak erraklamatzeko prozedura administratiboa hasi ahal izango dute, Zuzendariariari zuzendutako idatziaren bidez, azterketak berrikusteko ezarritako datatik hiru egun balioduneko epean. Erreklamaziorako oinarriak honako hauek izan daitezke:

  • Proposatutako azterketa desegokitzat jotzea ebaluagaiaren helburu eta edukietarako eta dagokion irakaskuntza-organoaren programazioan ezarritako mailako.
  • Ezarritako ebaluazio irizpideak gaizki erabili izana.

Azterketak erreklamantzeko eskaera: Erabiltzaileen gunea ( Guztiona atalean- Formularioa)

Zuzendariak erreklamazioa dagokion Departamentuari helaraziko dio, eta han aztertu eta erabakiko dute erreklamazio horri buruzkoa hiru egun balioduneko epean gehienez ere.

Zuzendariak, erreklamazioa dagokion departamentuari aztertzeko eman ondoren, bere erantzuna eman behar du hiru egun balioduneko epean gehienez.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza Departamentuko Zuzendariaren aurrean, Hizkuntza Eskolak emandako erantzuna jaso eta  hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Ikasleei ahozko proba grabatzeko aukera emanen zaie. B1 Mailako, B2 Mailako, C1 Mailako eta Ingeleseko C2 Mailako eta Departamentuen arabera beste mailetako ahozko proba guztiak grabatuko dira.

Araudia:

61/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren VI. kapitulua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.

491/2022 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen ziurtapen-proben zehaztapenak onartzen dituena eta 2022-23 ikasturterako sustapen- eta ziurtapen-baldintzak ezartzen dituena.