Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

(2020-2021) Eskolak IHEOean

Ikasturte hasiera

Ikasleen artean segurtasun tartea (1,5 m) gorde ezin den taldeetan, eskolak modalitate hibridoan emanen dira. 

Zer da modalitate hibridoa?

Segurtasun tartea mantendu ahal izateko, irakaskuntza txandaka antolatuko da, irakaskuntza presentziala eta telematikoa konbinatuz, eta betiere ikasle guztiek saio presentzial kopuru berbera jasoko dutela bermatuko da.

Nola antolatuko da?

Taldearen erdiak klasea ikasgelan bertan jarraituko du eta beste erdiak etxetik, aldi berean, zuzeneko jarduerak eta aurrez grabatutako jarduerak tartekatuz.

Klasera hutsegiteak

Asistentzia derrigorrezkoa da. Zerrenda egunero pasatuko da bai klasea bertatik bertara jarraitzen duten ikasleen artean bai etxetik jarraitzen dutenen artean ere. 

Eta taldea osatzen ez bada?

  • Ikasturtearen hasiera: Taldeak 13 ikasle baino gehiago ez baditu, klasea presentziazkoa izango da.
  • Ikasturtean zehar: Talde bakoitzeko ikasle-kopurua murrizten bada, ohiko saio presentzialetara itzuliko gara, modalitate erdipresentzialean izan ezik. 

Eta lehen eskola-egunean?

Txandak ezarriko dira

Zure irakasleak Arreta Ez-presentzialeko Planaren eta ikasturte osorako Google Classroom edo Moodle erabiliko duen plataforma digitalaren berri emango dizu.

Ikasturte hasiera zoriontsua!