Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleentzako plazak gordetzea (NUHEO)- 2023-2024 ikasturtea

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak plaza kopuru jakin bat gordeko die Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bigarren Hezkuntzarekiko eta That Englishekiko Lankidetza Programako ikasleei, 2023ko ekainean gure eskolan jarraitu nahi badute. Zehazki, honako hauek gordetzen dira:

  • Euskarako B2.1: 16 ikaspostu
  • Euskarako C1 : 25 ikaspostu
  • Ingeleseko B2.1: 30 ikaspostu
  • Ingeleseko C1 : 10 ikaspostu

Erreserba honetara sartu nahi duten ikasleek aurreinskripzio bat formalizatu beharko dute:

AURREINSKRIPZIO PROZESUA – ZOZKETA – MATRIKULA

  1. Alta ematea, jaiotze-data eta NAN edo AIZ adierazita.
  2. Datu pertsonalak atzitzeko lehen pantaila batera sartzeko aukera izango duzu. Eremu batzuk nahitaez bete beharko dira prozedurarekin jarraitu ahal izateko.
  3. Era berean, pasahitz bat sartu beharko duzu, ondoren aurreinskripzio-prozesuan sartu eta matrikula egin ahal izateko. Horregatik, gorde ondo pasahitz hori.
  4. Eskatutako datuak sartu ondoren, plaza eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan, hizkuntza, maila eta, ondoren, ordu-taldea aukeratuko ditu, lehentasun-ordenaren arabera. Guztira, 3 izango dira. GARRANTZITSUA: joan daitezkeen ordutegiak soilik aukeratzea. Ordutegi bakar batera joan badaiteke, ordutegi hori bakarrik aukeratu.
  5. Aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin eta zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu aurrez izena emateko epea irekita dagoen bitartean.
  6. Zozketa egin ondoren, ikaslea berriro sartu beharko da aurrez izena emateko gunera, eskatutako ordutegiren batean onartua izan den egiaztatzeko.
  7. Esleitutako ordutegi-taldean interesa baduzu, sistemak adierazten dizun matrikula-prozesuarekin jarraitu beharko duzu. Plaza ez da okupatuta egongo dagokion ordainketa egin arte. Ordainketa Internet bidez egingo da, MATRIKULA EGUNEAN bertan, bankuko txartelaren bidez. Salbuespenezko kasuetan, hurrengo egunean ordaindu ahal izango da, Zentroko Administrazioan banku-txartel bidez.TASAK
  8. DOCUMENTAZIOA: Dokumentazioa gehienez ere 5 eguneko epean bidali beharko diote Eskolari. 

AURREZ IZENA EMATEKO EPEAK – ZOZKETA – MATRIKULA

AURREINSKRIPZIOA ZOZKETA MATRIKULA
Ekainak 30, 9:00etatik aurrera
hasta las 23:59 h. del día
Abuztuaren 30eko 23:59 arte
Irailak 4
09:00etan.
Emaitza:
16:00 etan.
Irailak 5 eta 6
 9:00etatik a 23:59ra.

OHARRA:

Prozesu honetan plazarik lortzen ez bada, automatikoki sartuko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko  proceso general de matrícula.