Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

(2023-2024 ikasturtea)

2023-2024 IKASTURTEKO IRAKASLEAK:

2022-2023 ikasturtean Ingeleseko C1ean plaza erreserba izan duen irakasleak errepikatu nahi badu, irailaren 20an (9:00etatik 23:59 arte) matrikulatuko da, bere Erabiltzaileen gunetik.

IKASLE BERRIAK:

Ohiko ikastaroetako ikaspostuen erreserba ezarri da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxeetan jardunean dauden Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleentzako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko irakasleentzako.

2023-2024 ikasturterako irakasleentzako plaza-erreserba:

HIZKUNTZAK MAILA IKASPOSTUAK
INGELESA B2.1 25
B2.2 25
C1 50
FRANTSESA B2.1 12
B2.2 13
C1 25
ALEMANA B2.1 12
B2.2 13
C1 25

Hezkuntza Departamentuak egiaztatuko du ikastetxe publikoetan jardunean dagoen irakasle izaera. Ikunpeko ikastetxeko irakasleek eta unibertsitateko irakasleek, matrikula egin ondoren, ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Irakasle hauek ikastetxe ikasle ofizialtzat hartuko dira.

Jardunean dagoen irakasle izan, baldintzak bete eta erreserba honetaz baliatu nahi duenak, aurreinskripzioa egin beharko du.

AURREINSKRIPZIO – ZOZKETA- MATRIKULA PROZESUA

  1. Alta eman, bere jaiotze data eta NAN edo AIZ adieraziz.
  2. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  3. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  4. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3).
    GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  5. 3 laukitxo aterako zaizkio zein motatako irakaslea den markatzeko (arretaz begiratu dagokiona  ongi aukeratzeko)
       *Ikastetxe publikoan jardunean dagoen irakaslea
       *Itunpeko ikastetxean jardunean dagoen irakaslea
       * NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakaslea
  6. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak alda ditzake.
  7. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
  8. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko du ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen du banku txartelaren bidez.
  9. TASAK: 77,41 €.

EKARRI BEHARREKOA: 5 eguneko epea izanen da ondoren eskatzen den dokumentazioa bidaltzeko:

  •  IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):
      * NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
      * Ikastetxe publikoan jardunean dagoen irakasleak: bere egoera Hezkuntza Departamentuak baieztatuko du.
      * Itunpeko ikastetxean jardunean dagoen irakasleak: norberaren ikastetxeko zudendaritzak izenpetutako ziurtagiria.
      * NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakasleak: Dagokion departamentuburuak izenpetutako ziurtagiria.

  • LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK
      * Ikastetxe publikoan jardunean dagoen irakasleak: Bere egoera Hezkuntza Departamentuak baieztatuko du.
      * Itunpeko ikastetxean jardunean dagoen irakasleak: Norberaren ikastetxeko Zudendaritzak izenpetutako ziurtagiria. 
    * NUPean eta UHUNean jardunean dagoen irakasleak: dagokion departamentuburuak izenpetutako ziurtagiria.
    * Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ekarri beharko dute:
    • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
    • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.

AURREINSKRIPZIO – ZOZKETA – MATRIKULA EPEAK

AURREINSKRIPZIOA ZOZKETA MATRIKULA

Ekainaren 28ko 9:00etatik Irailaren 7ko 23:59 arte
Irailaren 8ko 9:00etan
Emaitza:16:00etan

Irailaren 11ko 9:00etatik irailaren 12ko 23:59 arte

OHARRA:

Prozedura honetan ikasposturik lortzen ez dutenek, zuzenean  Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulatzeko prozedura orokorrean) sartuko dira.