Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

MODULUAK, ERDIPRESENTZIAZKO IKASTAROAK ETA ABAR

Badakigu gure ikasleek eginahal handiak egiten dituztela gure Eskolara etortzeko, eta gu arras eskertuta gaude horregatik. Eta, hain zuzen ere, eginahal horiek errazteko, ohiko eskolez gain bertzelako formatu batzuk ere eskaintzen ari gara, astean bitan ezin etorri direnendako, batez ere azterketa prestatu nahi dutenendako, edo titulurik nahi edo behar ez eta hizkuntzarekin gozatu bertzerik nahi ez dutenendako. 

Alemanaren A1en, erdipresentziazko talde bat eta erdipresentziazko talde malgu bat prestatu ditugu. Euskararen B2n eta C1en, erdipresentziazko taldeak aukeratzen ahal dituzu Iruñean, eta, Lizarran, B2ko eta C1eko azterketak prestatzeko modulu bana dituzu aukeran. Frantsesaren C1 egiteko ere erdipresentziazko talde bat hartzen ahal duzu. Eta ingelesean hainbat maila egiten ahal dituzu erdipresentziazko taldeetan, eta C1 eta C2 lantzeko eta praktikatzeko modulu ugari ere eskura dituzu.

Aztertu ongi gure eskaintza eta aukeratu hobekien egokitzen dena zure beharretara!