- Irakaskuntza ofiziala
- Informazio orokorra (2024-2025)
- Aurreko ikasturteko ikasle ofizialak (Iruñea eta Lizarrako Luzapena) (2024-2025)
- Ikasle berriak (Iruñea eta Lizarrako Luzapena) (2024-2025)
- Sailkatze Probak eta Autoebaluazioa (2024-2025)
- Estella-Lizarrako Luzapena (Euskara eta Ingelesa) (2024-2025)
- JARDUNEAN DAUDEN IRAKASLEEN plazak gordetzea (2024-2025)
- NUHEOkoentzako ikaspostuen erreserba “BIGARREN HEZKUNTZA(2024-2025)
- Irakaskuntza librea
- Izapide administratiboak
- Ziurtagiriak eskatzeko
- Betegabeko ikaspostuak
- Matrikulak
- Araudiak
- Klasera etortzea. Araudia (2024-2025)
- Ordua aldatzeko prozedura eta araudia (2024-2025)
- Uko egitea. Araudia (2024-2025)
- Maila gainditzeko eta ikasle ofizial gisa jarraitzeko araudia (2024-2025)
- Tasen araudia (2024-2025)
- Gaurkotze eta hobetze ikastaroen araudia (2024-2025)
- Datuak babesteari buruzko legea
- Cookie-en erabilpena
Aurreko ikasturteko ikasle ofizialen matrikulazio prozedura (2024-2025)
(2024-2025 Ikasturtea)
Eskolan jarraitzea honako ikasleria honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (mailaz igo edo errepikatzen duenari); beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
2024-2025 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA
Matrikulazioa INTERNET bidez egingo da.
OSO GARRANTZITSUA:
- Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
- Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferencia.
- Aurreko ikasturteko ikasleek, matrikula egin aurretik, onartutako hutsegite kopurua ez dutela gainditu egiaztatu beharko dute. Gainditu badute, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.
- Aurreko ikasturteko ikasleek izan eta maila errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenek, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.
MATRIKULA PROZEDURA INTERNET BIDEZ:
- Web orri honetako Erabiltzaileen Gunean sartu, jaiotze-data, NANa edo AIZa (azken hizkirik gabe) edo pasaportea idatziz eta norberaren pasahitza jarriz.
- Programak ikasleari matrikula daitekeen maila adieraziko dio eta lekua duten talde eta ordutegiak erakutsiko dizkio (hala ez bada “Kudeaketa” eta “Matrikula ofiziala on-line” sakatu). Ikasleak taldea aukeratuko du. GARRANTZITSUA: Ordutegia arreta bereziz aukeratu.
- Tasa aukeratu eta MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, Internet bidez ordaindu, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. TASAK
- Dagokion gordekina inprimatu.
- Datu pertsonalak begiratu (“Kudeaketa” menuan), eta behar izanez gero, dagokion aldaketa bidali.
- EKARRI BEHARREKOA (bakarrik familia ugaria, gurako bakarreko familia, ekintza terroristen biktimek, genero indarkeriaren biktimek eta desgaitasuna aintzatetsia dutenen kasuan): dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.
Aurreko ikasturteko ikasle ofizialen matrikula epeak (2024-2025)
OHARRA: TALDEAK ETA ORDUTEGIAK JUNON ARGITARATUKO DIRA
EPEA | NOR MATRIKULATUKO DA? | MAILA | MATRIKULATZEKO DATA | ORDUTEGIA |
---|---|---|---|---|
EKAINA | Kalifikazio hau maiatza -ekainean duten ikasleak: –“GAI” –“B2.1 edo C2.1 mailetan bakarrik sustatzen da |
GUZTIAK | Ekainaren 24tik Ekainaren 28era |
Ekainaren 24ko 9.00etatik
Ekainaren 28eko 23.59ra |
EPEA | NOR MATRIKULATUKO DA? | MATRIKULATZEKO DATA | HIZKUNTZA | MATRIKULA HASTEKO ORDUA | MATRIKULA BUKATZEKO ORDUA | |
IRAILA |
Irailean “GAI” edo “MAILAZ IGO“(*) kalifikazioa izan dutenak (*) Hurrengo mailan matrikulatzeko edo maila errepikatzeko |
Irailaren 19an | INGELESA | A1 | 9:00etan | 23:59ak arte |
A2 | ||||||
B1 | ||||||
B2.1 | ||||||
B2.2 | 9:30ean | |||||
C1 | ||||||
C2.1 | ||||||
C2.2 | ||||||
ALEMANA | 10:00etan | |||||
EUSKARA | ||||||
FRANTSESA | ||||||
ITALIERA | ||||||
Irailean “EZ GAI” edo “EZ AGERTUA“ kalifikazioa izan dutenak |
Irailaren 20an | INGELESA | A1 | 9:00etan | 23:59ak arte | |
A2 | ||||||
B1 | ||||||
B2.1 | ||||||
B2.2 | 9:30ean | |||||
C1 | ||||||
C2.1 | ||||||
C2.2 | ||||||
ALEMANA | 10:00etan | |||||
EUSKARA | ||||||
FRANTSESA | ||||||
ITALIERA |
OFIZIALTASUNA GALDU DUTEN IKASLEEK: · Maila errepikatzeagatik · Klasera ez etortzeagatik |
Aurreinskripzioa egin behako dute |
Dokumentazioa (2024-2025)
- Familiak Ugariek eta guraso bakarreko familia ugariek, ekintza terroristen biktimek, genero-indarkeriaren biktimek eta desgaitasuna aintzatetsia dutenek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
Tasak (2024-2025)
(2024-2025 Ikasturtea)
Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentzia. ARAUDIA
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
2024-2025 ikasturtean jarduneko irakaslea izango bazara eta Alemaneko, Frantseseko edo Ingelesako B2.1, B2.2 edo C1 matrikulatuko bazara, tasa ordaindu aurretik, jar zaitez harremanetan Administrazioarekin. (848430040; eoip.admin@educa.navarra.es).
Banakapena
Matrikula-tasa | 80,64 |
Kuota osagarria | 25,00 |
(*) Tasak, 25 €ko kuota osagarria barne hartzen du, Zuzendaritzak onartua izan dena eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duena. Kuota hau, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Honek, eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioen mantentzea eta hobetzea eta baliabide pedagogikoen eta teknologikoen hobekuntza ahalbidetzen du.
Tasen murrizketa
- FAMILIA UGARIAK: Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
- %100eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.
- %50eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
- GURAKO BAKARREKO FAMILIAK:
- %100eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria bereziko guraso bakarreko familientzat.
- %50eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria orokorreko guraso bakarreko familientzat.
- EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA EZKONTIDEEK ETA SEME-ALABAK(Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Nahitaezkoak ez diren irakaskuntzen tarifarik ez dute ordaindu beharko, matrikula-tasa. (ziurtagiariaren fotokopia ekarri beharko dute).
- GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK, BAITA HAIEN SEME-ALABAK: Nahitaezkoak ez diren irakaskuntzen tarifarik ez dute ordaindu beharko. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da, matrikula-tasa. (San Roque k, 4, beheko solairua – Justizia Jauregia – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
- DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
- %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute, matrikula-tasa
- %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko hobaria izanen dute, matrikula-tasa.
LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*) |
||||
Matrikula Mota |
Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko eta Guraso Bakarreko Familia Ugaria eta %33=>Desgaitasuna |
Maila Bereziko eta Guraso Bakarreko Familia Ugaria eta %65=>Desgaitasuna |
Ekintza Terroristen Biktimak eta Genero Indarkeriaren Biktimak |
Ofizalak |
105,64€ |
65,32 € |
25 € |
25 € |
Ohar garrantzitsuak (2024-2025)
(2024-2025 Ikasturtea)
1. KLASERA ETORTZEA:
- Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.
- Klaseak hasten direnetik azaroaren 15ean bitartean 14 orduz (erdipresentziazkoetan 6 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
- Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.
2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.
3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.
4. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.
5. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.
6. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko.
7. Pertsona batek matrikula burutu eta 5 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
8. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.
9. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)
10. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.