Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleentzako plazak gordetzea (NUHEO)- 2024-2025 ikasturtea

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak plaza kopuru jakin bat gordeko die Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Bigarren Hezkuntzarekiko eta That Englishekiko Lankidetza Programako ikasleei, 2024ko ekainean gure eskolan jarraitu nahi badute. Zehazki, honako hauek gordetzen dira:

  • Euskarako B2.1: 16 ikaspostu
  • Euskarako C1 : 25 ikaspostu
  • Ingeleseko B2.1: 30 ikaspostu
  • Ingeleseko C1 : 10 ikaspostu

Erreserba honetara sartu nahi duten ikasleek aurreinskripzio bat formalizatu beharko dute:

AURREINSKRIPZIO PROZESUA – ZOZKETA – MATRIKULA

  1. Alta eman, bere jaiotze data eta NAN, AIZ edo Pasaportea adieraziz.
  2. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  3. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  4. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  5. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak alda ditzake.
  6. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
  7. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko du ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen du banku txartelaren bidez edo banku-trasnsferentziaren bidez.. TASAK
  8. EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar du.

AURREZ IZENA EMATEKO EPEAK – ZOZKETA – MATRIKULA

AURREINSKRIPZIOA ZOZKETA MATRIKULA
Ekainak 24, 9:00etatik aurrera
hasta las 23:59 h. del día
Abuztuaren 30eko 23:59 arte
Irailak 2
09:00etan.
Emaitza:
14:00 etan.
Irailak 3 eta4
 9:00etatik a 23:59ra.

OHARRA:

Prozesu honetan plazarik lortzen ez bada, automatikoki sartuko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko  proceso general de matrícula.