Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Onarpen Prozesua. Ikasle Berriak (2024-2025)

(2024-2025 Ikasturtea)

Onarpen prozesua ikasle berri guztiei aplikatuko zaie

IKASLE BERRIAK

Ikasel berriak ondorengo egoeran daudenak dira:

  1. Aurreko ikasturtean ikasle ofizial izan ez direnak.
  2. Ikasle librea izan eta ofizial moduan matrikulatu nahi duenak (aurrez aurreko ikastaroak, erdipresentziazkoak, trinkoak).
  3. Beste hizkuntza batean matrikula egin nahi duen ikasle ofizialak.
  4. Klasera ez etortzeagatik edo errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenak edo mailarako deialdien muga gainditu dutenak.
  5. Maila gainditua izan eta hizkuntzaren ezaguera gaurkotu nahi duen ikasleak.

Kasu guztietan, matrikulatu nahi duten hizkuntza bakoitzerako  aurreinskripzioa egin beharko dute.

Kasu bakoitzean, IHEOk egutegi eta berariazko arauak argitaratuko ditu.


Betebeharrak (2024-2025)

  • Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.

1041/2017 Errege Dekretua 2. artikulua. Hizkuntzen irakaskuntzetarako sarbidea. 1. Hizkuntzen irakaskuntzetara sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da ikasketak hasten diren urtean hamasei urte beteta izatea. Hamalau urtetik gorakoak ere sartu ahal izango dira atzerriko lehen hizkuntza gisa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak jarraitzeko.


Zein mailatan inskribitu/matrikulatu (2024-2025 ikasturtea)

A1 maila egin nahi duten ikasleek zuzenean emango dute izena maila horretan. 

A1 baino maila altuagoak egin nahi dituzten ikasleek honako hauek izango dituzte aurrez izena emateko/matrikulatzeko:

  • edo gainditua duen hurrengo mailan (*); (Ikus BEHEKO KOADROA)
  • edo autoebaluazio-probak egin ondoren lor dezakeen mailan

(*) Gainditutako maila edo maila batean hizkuntza baten ezagutza eguneratu nahi duenak maila horretan bertan aurreinskribitu/matrikula daiteke.

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIAL BATEAN
GAINDITUTAKO MAILA
 
ZEIN MAILAN
MATRIKULATU
Aurreko ikasturteak 2007-2008tik 2018-2019ra 2019-2020tik
2023-2024era
2024-2025 IKASTURTEA
1. Oinarrizko 1. (A1) A1 A2
2. Oinarrizko 2. (A2) A2 B1
3. / Oinarrizko Zikloa Tartekoa (B1) B1 B2.1
4. Aurreratuko 1. (B2.1) B2.1 B2.2
5. / Gaitasun Maila
(Alemana, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera)
Aurreratuko 2.(B2.2) B2.2 C1
C1 (Ingelesa)

C1 (Ingelesa eta Alemana)

C2.1 (Ingelesa eta Alemana)
C2.1 (Ingelesa) C2.1 (Ingelesa) C2 .2 (Ingelesa)
  • Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokideak dauzkatenak, ondorengo mailan sar daitezke. (Ikus TITULU BALIOKIDEAK)
  • Bere maila jakin nahi eta aurreko maila gainditu gabe izan edo titulu baliokiderik ez duenak, ondorengoa egin beharko du
ALEMANA

A2, B1 edo B1.1era SARTZEKO:

 B2.2, C1 edo C2.1 MAILAN SARTZEKO:

FRANTSESA eta ITALIERA

A2, B1 edo B1.1era SARTZEKO:

 B2.2 edo C1 MAILAN SARTZEKO:

EUSKARA

A2, B1, B2.1 edo B2.2ra SARTZEKO:

 C1 edo C2.1 MAILAN SARTZEKO:

INGLESA

A2, B1, B1.1, B2.2, C1 eta C2.1era SARTZEKO:

C2.2ra SARTZEKO:

OHARRAK:

  • Ez da onartuko Alemaneko B2.2 mailako, C1 mailako edo C2.1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
  • Ez da onartuko Frantseseko edo Italierarako  B2.2 mailako edo C1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
  • Ez da onartuko Euskarako C1 mailako edo C2.1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.
  • Ez da onartuko Ingeleseko C2.2 mailako matrikula egin eta  C2.1 gainditu gabe edo dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.

Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula prozedura (2024-2025)

AURREINSKRIPZIOA

  1. Eskolako web orri honetako “Matrikula” botoian klikatu, ondoren, “Aurreinskripzio-zozketa-matrikula prozesua” botoian klikatu.
  2. Ikaspostua eskatu nahi duenak, aplikazioan alta eman beharko du, bere jaiotze data eta NAN, AIZ adieraziz edo pasaportea.
  3. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  4. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  5. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  6. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak aldatu ditzake.

MATRIKULA

  1. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
  2. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez. TASAK
  3. EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.
  4. Betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da ikasle izan nahi duen edonorentzat. Epe horretan, ikaspostuak Internet bidez, programan sartu ahala emanen dira. (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak )

Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula epeak (2024-2025)

(2023-2024 Ikasturtea)

MAILAK AURREINSKRIPZIOA ZOZKETA
GUZTIAK Ekainaren 24ko 9:00etatik
Irailaren 20ko 23:59 arte
Irailaren 23an,
9:00etan.
Emaitza:
16:00etan
MATRIKULA
(AURREINSKRIPZIOA EGIN ETA ZOZKETAN PLAZA ESLEITU ONDOREN)

MATRIKULA DATA
HIZKUNTZA MATRIKULA ORDUTEGIA
MATRIKULA HASTEKO ORDUA
(Irailaren 24a)
MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA
(Irailaren 25ean)

Irailaren 24 eta 25ean
INGELESA A1 9:00etan
.
23:59ak arte
 A2
 B1
 B2.1
B2.2 9:30ean
C1
C2.1
 C2.2
ALEMANA 10:00etan
EUSKARA
FRANTSESA
ITALIERA

OHARRA: Hizkuntza eta maila guztietan betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da ikasle izan nahi duen edonorentzako (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak).


Ikaspostu libreak betetzeko matrikulatzeko epeak (2024-2025)

(2024-2025 Ikasturtea)

Matrikula 2025ko martxoaren 31 arte irekita egonen da, ondorengo egutegiaren arabera:

EPEA NORENTZAKO MAILAK IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA
Lehenengoa (on line) Edozeinentzako GUZTIAK Irailaren 26an
Bigarren (presentziazkoa) Edozeinentzako GUZTIAK Urriaren 2tik urriaren 4ra
Hirugarren (presentziazkoa Edozeinentzako GUZTIAK Urriaren 9tik azaroaren 15era
Laugarren (on line) Edozeinentzako GUZTIAK Abenduaren 11n
Bosgarren (presentziazkoa) Edozeinentzako GUZTIAK 2024ko abenduaren 16tik
2025ko martxoaren 31ra*
LEHENENGO EPEA. ( ON-LINE MATRIKULA)  
EDOZEINENTZAKO
MATRIKULA EGITEKO EGUTEGIA
IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA (16:00etan) MATRIKULA – DATA HIZKUNTZA MAILA MATRIKULA HASTEKO ORDUA MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA
Irailaren 26an
(16:00etan)
Irailaren 27an
 Ingelesa A1 9:00etan 23:59ak arte
 
A2 9:15etan
B1 9:30ean
B2.1 9:45ean
B2.2 10:00ean
C1 10:15ean
C2.1 10:30ean
C2.2 10:30ean
Frantsesa 11:00etan
Euskara 11:10ean
Alemana 11:20ean
Italiera 11:30ean

 

BIGARREN EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)
EDOZEINENTZAKO
Bete gabeko ikaspostuak agertzea:
Urriaren 2tik urriaren 4ra (8:30ean)

Matrikula:
urriaren 2tik urriaren 4ra

  • Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta 16etatik 19ak arte.
  • Ostirala:  9etatik 14ak arte.
HIRUGARREN EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)
EDOZEINENTZAKO
Bete gabeko ikaspostuak agertzea:
Urriaren 9tik azaroaren 15era (8:30etan)

Matrikula:
Urriaren 9tik azaroaren  15era

  • Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta 16etatik 19ak arte.
  • Ostirala:  9etatik 14ak arte.
LAUGARREN EPEA. ( ON-LINE MATRIKULA)  
EDOZEINENTZAKO
MATRIKULA EGITEKO EGUTEGIA
IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA (16:00etan) MATRIKULA – DATA HIZKUNTZA MAILA MATRIKULA HASTEKO ORDUA MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA
Abenduaren 11ean
(16:00etan)
Abenduaren 12an
 Ingelesa A1 9:00etan 23:59ak arte
 
A2 9:15etan
B1 9:30ean
B2.1 9:45ean
B2.2 10:00etan
C1 10:15ean
C2.1 10:30ean
C2.2 10:30ean
Frantsesa 11:00etan
Euskara 11:10ean
Alemana 11:20ean
Italiera 11:30ean

 

 

BOSGARREN EPEA. (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)
EDOZEINENTZAKO

Bete gabeko ikaspostuak agertzea:
2024ko abenduaren 16tik 2025ko martxoaren 31ra 

Abenduaren 16tik aurrera, ASTELEHENERO (8:30etan)

Matrikula:
2024ko abenduaren 16tik 2025ko martxoaren 31ra

  • Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta  16etatik 19ak arte.
  • Ostirala:  9etatik 14ak arte


Dokumentazioa (2023-2024)

1. IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean. 16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
  • Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
  • Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
  • Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.

2. LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK:

  • Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
  • Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
  • Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ere ekarri behar dute:
    • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
    • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.


Dokumentazioa (2024-2025)

1. IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean. 16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
  • Alemanezko B2.2, C1 edo C2.1, Euskarako C1 edo C2.1, Frantsesezko edo Italierazko B2.2 edo C1 atzituz gero, eta ingelesezko C2.2 atzituz gero, aurreko maila HEO batean gainditu gabe, eta maila-proba gainditu gabe,  ziurtagiri baliokidea.
  • Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
  • Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.

2. LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK:

  • Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
  • Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
  • Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ere ekarri behar dute:
    • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
    • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.


Tasak (2024-2025)

(2024-2025 Ikasturtea)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez. ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

Banakapena

OicialaModoluak, Gaurkotze eta Hobetze iksataroak
Lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) 30,24 30,24
Matrikula-tasa80,64149,18
Kuota osagarria (*)25,00 25,00

(*) Tasak barne hartzen du, Zuzendaritzak onartua izan dena eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duena. Kuota hau, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Honek, eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioen mantentzea eta hobetzea eta baliabide pedagogikoen eta teknologikoen hobekuntza ahalbidetzen du.

Tasen murrizketa

  • FAMILIA UGARIAK : Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
  • % 100eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.
  • % 50eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
  • GURASKO BAKARREKO FAMILIAK:
  • % 100eko exentzioa,lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa. kategoria bereziko guraso bakarreko familikoentzat.
  • % 50eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria orokorreko guraso bakarreko familikoentzat.
  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA HAIEN EZKONTIDE ETA SEME ALABAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa. (dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute).
  • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK BAITA HAIEN SEME ALABAK . Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da. (San Roque k, 4, beheko solairua – Justizia Jauregia – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko exentzioa izanen dute, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa .
    • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko exentzioa izanen dute, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa.

IKASLE BERRIAK (*)

Matrikula mota

Matrikula Arrunta Maila Orokorreko  eta guraso bakarreko
Familia Ugaria
eta 
%33=>Desgaitasuna
Maila Bereziko eta guraso bakarreko Familia Ugaria
eta 
%65=>Desgaitasuna
 
Ekintza terroristen biktimak
eta
Genero indarkeriaren biktimak

Ofizalak

135,88 €

95,56 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (130 ordu)

204,42 €

114,71 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (65 ordu)

114,71 €

69,86 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (43,50 ordu)

84,81 €

54,91 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (32,50 ordu)

69,85 €

47,43 €

25 €

25 €

Ikasturte honetan  matrikula gehiago egiten baduzu, gogoratu lehendik ikasle izandakoa zarela

 

LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*)

Matrikula mota

Matrikula Arrunta Maila Orokorreko eta guraso bakarreko
Familia Ugaria
eta 
%33=>Desgaitasuna
Maila Bereziko  eta guraso bakarreko Familia Ugaria
eta 
%65=>Desgaitasuna 
Ekintza terroristen biktimak
eta
Genero indarkeriaren biktimak
Ofizalak

105,64 €

65,32 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (130 ordu)

174,18 €

99,59 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (65 ordu)

99,59 €

62,30 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (43,50 ordu)

74,73 €

49,87 €

25 €

25 €

Moduluak Hizkuntza maila gaurkotzeko eta hobetzeko (32,50 ordu)

62,29 €

43,65 €

25 € 

25 €


Ohar garrantzitsuak (2024-2025)

(2024-2025 Ikasturtea)

 1. KLASERA ETORTZEA:

  • Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.
  • Klaseak hasten direnetik azaroaren 15ean bitartean 14 orduz (erdipresentziazkoetan 6 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
  • Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.

Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.

 2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.

 3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.

 4. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.

 5. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.

6. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko.

 7. Pertsona batek matrikula burutu eta 5 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.

8. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.

 9. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)

 10. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.