Erabiltzaileen gunea

2019-2020ko Ziurtzatze probak


Ikasle Ofizialen azterketa egutegia

IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLAKO IKASLE OFIZIALAK. 2020KO IRAILEKO DEIALDIA

2020/07/17 – C1eko ahozkoa egiteko deialdia (gainerako hizkuntza jardueretan 5 puntu edo gehiago lortu dituzten ikasleak)

2020/09/07 – Ahozko proba egiteko deialdia B1

2020/09/07 – Ahozko proba egiteko deialdia B2.1

2020/09/10 – Ahozko proba egiteko deialdia C1

2020/09/11 – Ahozko proba egiteko deialdia B2.2

LIZARRAKO UNITATEKO IKASLE OFIZIALAK.  2020KO IRAILEKO DEIALDIA

AULAS EXÁMENES UNIDAD DE ESTELLA

2020/09/10 – Ahozko proba egiteko deialdia C1

AZTEKETAK EGITEKO PROTOKOLOA IKASLEAK

AZTERKETA ARAUAK


Ikasle Libreen azterketa egutegia

IKASLE LIBREAK. 2020KO IRAILEKO DEIALDIA 

2020/07/17 – C1eko ahozkoa egiteko deialdia (gainerako hizkuntza jardueretan 5 puntu edo gehiago lortu dituzten ikasleak)

2020/09/07 – Ahozko proba egiteko deialdia B1

2020/09/10 – Ahozko proba egiteko deialdia C1

2020/09/11 – Ahozko proba egiteko deialdia B2.2

LIZARRAKO UNITATEKO IKASLE LIBREAK. 2020KO IRAILEKO DEIALDIA

AULAS EXÁMENES UNIDAD DE ESTELLA

2020/09/10 – Ahozko proba egiteko deialdia B2

2020/09/10 – Ahozko proba egiteko deialdia C1

AZTEKETAK EGITEKO PROTOKOLOA IKASLEAK

AZTERKETA ARAUAK


Sailkatze proben egutegia

2020/09/18 – Sailkatze proben emaitzak


Azterketa arauak

IKASLEENTZAKO AZTERKETEN ARAUDIA:

  • Proba idatzia eta ahozkoa egitera etortzen denak NAN, AIZ edo Pasaportea ekarri beharko du.
  • Azterketak iragarritako orduan hasiko dira. Proba hasita badago, ezin izango da inor sartu. Komeni da 15 minutu lehenago egotea azterketa eginen den lekuan.
  • Azterketa egiteko argibideei behar den bezala kasu ez egiteagatik,  erantzuna behar den tokian markatu  ez bada ez da azterketa zuzenduko. Erantzun bakarra eskatzen den proban bi edo gehiago markatu baldin badira, erantzun hori balio gabe utziko da. Kasu! Zuzenketa optikoa duten orriak izanez gero, arkatzez betetzen dira.
  • Ez da arkatzez egindako idazlanik zuzenduko. Idazkerak argia eta irakurgarria izan beharko du, ez dagozkion hizki larririk gabea, baita nahasmena sortuko duen zirriborrorik gabea ere.
  • Gelatik atera baino lehen, emandako dokumentu guztiak, zirriborro-orria barne, itzuli egin beharko dira.
  • Ikasleak ezin izango du sartu azterketa egingo duen tokira eskuko telefono, ordenagailu pertsonal, tablet edo erloju admimendun gisako komunikazioarako eta datu biltegiratzeko gailu elektronikorik. Behin azterketa hasitakoan ikasleak aipatutako gailu elektroniko hauetako bat eskura badu (piztuta eo itzalita), kopiatzen ari dela joko da.
  • Proba bukatutakoan egiten diren eskaera edota galderei ez zaie erantzunik emanen.
  • Ahozko proba aldatzeko araudia zein azterketa berrikustekoa web orrian jarrita daude, baita epeak ere.
  • Ekainean “gai” izan den azterketaren zatia ez da irailean egin beharko.
  • Ahozko probak grabatuko dira.
  • Azterketa egiteko premia bereziak behar dituenak, egokitze berezia eskatzeko instantzia bete beharko du, eta instantzia horri mediku espezialistak sinatutako txostena erantsi beharko dio. Ekainerako eskaera bidaltzeko epea maiatzaren 1ean bukatzen da eta Irailerako eskatzeko abuztuaren 1ean.
  • Proba idatzia eta ahozko proba egitera etorri dela ziurtatzen duten egiaztagiriak proba bukatutakoan BAKARRIK emango dira.

COVID 19 – NEURRI INDIBIDUALAK:

  • Azterketa egitera joan aurretik, ikasle guztiek beren burua aztertu beharko dute etxean ea sintoma hauetakoren bat duten jakiteko:sukarra (>37ºC), eztul lehorra, eztarriko mina, arnasteko zailtasuna, usaimen- eta dastamen-galera.Halakoren bat baduzu, ez etorri proba egitera. Norberari dagokion Osasun etxean eman beharko du egoera horren berri.
  • Ikasle guztiek maskara eraman beharko dute.
  • Ikasleek higiene pertsonalerako neurriak sendotu beharko dituzte:
    • Eskuak ur eta xaboiz edo soluzio hidroalkoholikoz garbitu. 
    • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoa tolestuta duzula. 
    • Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen.
    • Ile luzea baduzu, behar bezala bilduta eraman beharko duzu (mototsa, moñoa eta abar).
    • Azazkalak moztuta eraman.Eraztun, eskumuturreko edo erlojurik ez eraman. 
    • Erabili behin erabiltzeko zapiak.Erabili ondoren, bota itzazu edukiontzi edo paperontzi espezifikoetan.
    • Ez egin heziketa edo afektuzko adierazpenik, kontaktu fisikoa eskatzen badute.
  • Ikasle batek koronabirusa duela argudiatzen badu, jakinarazi beharko du. Ez da inolaz ere azterketara aurkeztuko.
  • Covid-19a  dela eta populazio kaltebera izan eta ziurtatze proba idatziak egitera agertu behar den ikasleak norberaren osasun-profesionalak emandako prebentzio neurri egokienei jarriatu beharko die.

Azterketen ordua aldatzeko araudia

AZTERKETEN ORDU EDO EGUNAK ALDATU AHAL IZATEKO ARAUAK (IKASLE OFIZIALAK ETA LIBREAK):

Proba idatziaren eguna eta ordua ez dago aldatzerik.

Ikasle ofizialen eta libreen ahozko azken azterketak egiteko ezarritako data ez dago aldatzerik kasu justifikatuetan izan ezik eta beti ere Departamentuaren antolamenduaren arabera egiten ahal denean. Aldaketa aldez aurretik eskatu eta ezarritako egun-orduetan azterketara agertu ezina zehazten duten arrazoiak argitzen dituen ziurtagiria ertantsi beharko da.

ALEMAN, EUSKARA, FRANTSES ETA ITALIERA

Aldaketa eskaera, era egokian betetako Web INPRIMAKIAREN bidez egin beharko da.

  • Inprimakia bidaltzeko epea, departamentu bakoitzak ordu aldaketak egiteko ezarri duen eguneko goizeko 8:00ak arte izanen da.

EUSKARA: Eskaria egiteko epea ekainaren 5ean, 14:00etan bukatzen da.

  • Epez kanpo bidalitako inprimakirik ez da onartuko.
  • Eskaera hauen erantzuna, ikastetxeak emango du, ordu aldaketak egiteko ezarri duen egunean bertan.

EUSKARA: Erantzuna telematikoki emanen da ekainaren 10ean.

INPRIMAKIA (aleman, euskara, frantses eta italiera)

INGELESA

  • Aldaketa eskaera, web orriko “ERABILTZAILEEN GUNETIK” egin beharko da (ikusi epeak azterketen egutegietan).

ERABILTZAILEEN GUNEA (ingelesa)


Araudia eta berrikusteko epeak

  1. AZTERKETEN BERRIKUSTEA
  2. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO ARAUDIA
  3. AZTERKETAK BERRIKUSTERO EPEAK

1. AZTERKETEN BERRIKUSTEA

  • Azterketa berrikusi nahi duten ikasleek, web orritik eskatu beharko dute “ERABILTZAILEEN GUNEA>kudeaketa>azterketaren errebisioa” ataletik. EZ GAI den trebetasunaren  errebisioa bakarrik eskatu  ahal izanen da. Dagokion laukitxoa markatu eta gordetzen denean, hau behin betikoa izanen da eta ezin izanen da ezabatu.Trebetasun bat baino gehiagotan EZ GAI denean, nahi den trebetasunaren errebisioa eskatzen ahal da epea irekita dagoen bitartean.
  • Eskaerak bidaltzeko epea departamentu bakoitzak AZTERKETEN EGUTEGIAN, EMAITZAK JAKITEKO jarri duen hurrengo eguneko goizeko 8:00ak arte izanen da.
  • Epez kanpo bidalitako eskaerarik ez da onartuko.
  • Azterketen errebisioa aurrez aurre izanen da azterketen egutegietan adierazitako datetan.

2. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO ARAUDIA

  • Azterketa berrikusterakoan, gainditu ez duen probaren gaineko buruzko azalpenak emango zaizkio ikasleari.
  • Azterketen errebisioa aurrez aurre izanen da azterketen egutegietan adierazitako datetan.

3. AZTERKETAK BERRIKUSTEKO EPEAK

  • Azterketa berrikusi nahi duten ikasleek, web orritik eskatu beharko dute “ERABILTZAILEEN GUNEA>kudeaketa>azterketaren errebisioa” ataletik departamentu bakoitzak EMAITZAK JAKITEKO jarri duen hurrengo eguneko goizeko 8:00ak baino lehen.
  • Epez kanpo bidalitako inprimakirik ez da onartuko.
  • EMAITZAK JAKITEKO data hori, departamentu bakoitzeko Azterketen egutegian jarrita dago.
  • AZTERKETEN EGUTEGIA:

Azterketa ereduak

AZTERKETA EREDUAK


Proben gaineko oharrak

PROBEN GAINEKO OHARRAK