Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Solasean aritzeko ordua da!

Gelan, ederki pasatu duzue elkarrizketa hori prestatzen. Irri ajataka aritu zarete galderak eta erantzunak asmatzen. Ezin dibertigarriagoa izan dira baten burutazioak eta bertzearen ateraldiak. Eta hori guzia grabatu eta Eskolaren web-gunean paratuko bazenute, guk ere zuekin batera irri egin eta primeran pasa dezagun? Hizkuntza Eskolako 2. solairuan Raibabel grabazio estudioa dugu: etorri zuen irakaslearekin eta ekarri klasean prestatu dituzuen saio, azalpen, elkarrizketa, antzezlan, gogoeta, irakurketa edota jokoak. Ez zaretela ausartzen? Lasai, gure teknikariak atsegin handiz behar duzuen guzian lagunduko dizue eta. Etorri, sari bat irabazteko ere aukera baituzue. Nola? Bada, hori jakiteko, irakur itzazue arauak hemen.