Bi alde ditu hizkuntza bat ikasteak: alde teorikoa eta alde praktikoa. Lehendabizikoa aise ikasten dugu, azkar-azkar ulertzen dugu zer non kokatu behar dugun, zer noiz erran behar dugun, zer nola ahoskatu behar dugun. Alde praktikoak, berriz, denbora luzexeagoa behar izaten du normalean; alde praktikoak, bada, horixe, praktika eskatzen du: praktika, teorikoki ikasi dugun hori pentsatu gabe –edo ia pentsatu gabe– ahotik atera ahal izateko; prakitka, hizkuntza arrotz batean mintzatzeak beti sortzen duen deserosotasuna gainditu eta gustura sentitzeko honetaz eta hartaz solasean. Praktikatuz ikasten da. Zenbat eta gehiago, orduan eta hobe. Horregatik, gure tailerrek, mintzataldeek eta irakurle klubek aukera ezin ederragoa eskaintzen dizute ikasgelan ikasi duzun hori oraindik gehiago praktikatzeko. Anitz ikasiko duzu eta, gainera, xarmanki pasatuko duzu!
25 de iraila de 2024