Irailaren 26an, joan den ortzegunean alegia, Hizkuntzen Europako Eguna izan zen, eta, iduritzen zaigu urtero bezala aurten ere ospatu behar dugula; azken batean, hizkuntzak irakastea baita gure zeregina. Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu. Han, hainbat galdera aurkituko dituzu, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasten diren bortz hizkuntza ofizialean eginak, gehi baten bat gaztelaniaz. Gaia zein den? Bada, hizkuntzak berak. Bitxikeria linguistikoei buruzko galderak dira. Kodea lortuta, azken-azkeneko galderaraino ailegatu eta erantzun zuzena ematen baduzu, zozketa batean parte hartuko duzu. 50 euroko bi bono jokoan daude. Nik parte hartuko nuke. Eta zuk? Bi aste dituzu gaurtik hasita, urriaren 11n galdetegiaren esteka kenduko baitugu.
30 de iraila de 2024