Kafka irakurtzea beti da ideia ona, edozein urtetan eta, itzulpena txukuna bada, edozein hizkuntzatan. Baina, hil zenetik ehun urte pasatu direla aprobetxatuta, Iruñeko Hizkuntza Eskolan gogora ekarri nahi izan dugu zeinen idazle zoragarria izan zen den Franz Kafka, eta zer-nolako maisulanak utzi zizkigun.
Eta alemanez idatzi zuenez, normala da Aleman Departamentua bigarren solairuan ikusgai duzuen erakusketa prestatzeaz arduratu izana. Ez dakizula alemanez? Lasai, testu guziak alemanez ez ezik, euskaraz eta gaztelaniaz ere prestatu baititugu.
Kafkiarra zer den azalden duen panelaren ondoan, aleman ikasleek egiazko egoera kafkiar batzuk kontatu dituzte; zuk ere bat idazten baduzu ikasten ari zaren hizkuntzan, zozketatuko ditugun Kafkaren irudia daramaten hiru oihalezko poltsa bat irabazteko aukera izanen duzu. Paneletan dauden QRak eskaneatuz gero, informazio gehigarria eta quiz batzuk egiteko aukera izanen duzu (quizeko parte hartzaileen artean ere oihalezko poltsa batzuk zozketatuko ditugu).
Bertzalde, Eskolako baliabide gelan Kafkaren eta Kafkari buruzko liburu sorta ederra duzu ikusgai: Kafkak berak idatzi zituenak, Kafkaren biografia nagusiak, Kafkari buruzko saiakerak, bai eta komikiren bat ere. Baina guk kontatzea baino hobe da zu zerorri liburutegira joatea eta zure begiekin ikustea.
Lan handia egin dugu erakusketa hau prestatzeko, eta gustuko izatea espero dugu.