Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

ERASMUS EGUNAK: URRIAREN 11N, ORTZILAREAN

Denbora luzea da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala Erasmus proiektuetan parte hartzen ari dela. Helburua argi dago: ikasle zein irakasleei atzerrira joateko aukera eskaintzea, hezkuntzarekin loturiko bertzenazko esperientziak ezagut ditzaten edo ikasten ari diren hizkuntza praktika dezaten. Berte errealitate batzuk ikus ditzaten, azken batean.

Interesaturik bazaude, baina ez badakizu ongi zer den, heldu den ortzilare honetan aukera paregabea duzu Erasmusek ikasleei zer eskaintzen dien ezagutzeko. Etor zaitez goizeko 11:30ean Baliabide Gelara. Edo ikusi goiz osoko programa. Animatu zaitez eta etorri Eskolara. Ez zaizu-eta damutuko.