Zein da zure herriko tokirik bereziena? Bereziena, ikuspuntu subjektibo batetik alegia. Bereziena zuretako. Toki berezi hori zein den jakin nahi genuke, bai eta zergatik den berezia ere. Beharbada umetan gurasoekin hara joaten zinelako; edo toki horretan aspalditik desagertu den ostatu, zinema, denda bat zegoelako; edo, behin, lagunekin zinela, toki horretan objektu hegalari ezezagun bat ikusi uste izan zenuelako; edo, bertzerik gabe, toki ederra, itsusia, xarma arrarokoa delako; edo han aitatxi-amatxiak bizi izan zirelako… Arrazoi edozein dela, egiozu argazki bat eta kontaguzu –ikasten ari zaren hizkuntzan, jakina– zergatik duzun maite –edo gorroto– zure herriko leku hori. Baina kontuz, idatzi behar didazun testua luzeagoa edo motzagoa izan beharko da zure mailaren arabera. Egia erran, niri aski luzea ateratzen ari zait testu hau; beraz, gehiago jakin nahi baduzu, hobe duzu lehiaketaren oinarriak irakurri. Beti bezala, sariak badira eta.
4 de azaroa de 2024