Bertze hizkuntza bat ikasteak bertze pertsona bat izateko aukera ematen dizu. Eta, bertze hizkuntza bat ikasten ari zarelarik, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko grabazio estudiora etortzen bazara, nahi duzun pertsona zarela antzezten ahalko duzu: italieraz zientzialari famatu bati elkarrizketa egiten dion kazetaria; alemanez ipuinak ozenki irakurtzen dituen literaturzalea; euskaraz amodiori buruzko aholkuak ematen dituen irrati-errataria; frantsesez bere azken bidaia kontatzen duen abenturazalea; ingelesez bart arratsean zer amestu duen kontatzen duen narratzaile trebea. Edo zuri bururatzen zaizun bertze edozer.
Raibabelen ikasten ari zaren hizkuntza praktikatu bidenabar, primeran pasatuko duzu. Eta, gainera, zure eginahalak saria izaten ahal du, urriaren 20tik aurrera hasiko baita Raibabel lehiaketa. Anima zaitez, eta etorri zure irakaslearekin Raibabelera, ez zaizu-eta damutuko.