Prozedura

- Matrikula -

MATRIKULA PROZEDURA

Eskolan jarraitzea honako ikasle hauei bermatzen zaie: aurreko ikasturteko ikasle ofizialei (mailaz igo direnei edo errepikatu behar dutenei); beti ere ofizialtasuna galdu ez badute, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaien ikasleei. Ez da ordutegia bermatzen.

2025-2026 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA

Matrikulazioa INTERNET bidez egingo da.

OSO GARRANTZITSUA:

  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.
  • Aurreko ikasturteko ikasleek, matrikula egin aurretik, onartutako hutsegite kopurua ez dutela gainditu egiaztatu beharko dute. Gainditu badute, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.
  • Aurreko ikasturteko ikasleek izan eta maila errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenek, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.

MATRIKULA PROZEDURA INTERNET BIDEZ

  • Web-gune honetako Erabiltzaileen Gunean sartu, jaiotze-data, NANa edo AIZa (azken hizkirik gabe) edo pasaportea idatziz eta norberaren pasahitza jarriz.
  • Programak ikasleari matrikula daitekeen maila adieraziko dio eta lekua duten talde eta ordutegiak erakutsiko dizkio (hala ez bada “Kudeaketa” eta “Matrikula ofiziala on-line” sakatu). Ikasleak taldea aukeratuko du. GARRANTZITSUA: Ordutegia arreta bereziz aukeratu.
  • Tasa mota aukeratu eta MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, Internet bidez ordaindu, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.
  • TASAK
  • Dagokion gordekina inprimatu.
  • Datu pertsonalak begiratu (“Kudeaketa” menuan), eta behar izanez gero, dagokion aldaketa bidali.
  • EKARRI BEHARREKOA (kasu hauetan bakarrik: familia ugaria, guraso bakarreko familia ugaria, ekintza terroristen biktimak, genero indarkeriaren biktimak eta desgaitasuna aintzatetsia dutenak): dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
 
volver_arriba