Webgune honek zure nabigazioari buruzko datuak jasotzeko, webgunearen funtzionamendurako, web-orrialdea kudeatzeko eta gure zerbitzuak hobetzeko berezko cookiak zein beste batzurenak erabiltzen ditu. Edozein kasutan, zilegia da zure erabakia aldatzea eta trataerarekin ados ez egotea. Kontsulta itzazu zure eskubideak eta politika honi buruzko informazio guztia hemen.

ONARTU GUZTIAK KONFIGURATU

Uko egitea. Araudia 2024-2025

- Administrazioa -

Edozein ikaslek eska diezaioke, 2025ko martxoaren 31ra arte (14:30 ordu arte), bere espediente akademikoan agertzen den hizkuntza eskola ofizialeko zuzendaritzari kasuan kasuko matrikulari uko egitea.

Ukoa tramitatu ondoren, matrikulari egindako ukoa ikaslearen espediente akademikoan jasota geratuko da eginbide baten bidez, eta ulertuko da ikasturte hori ez dela zenbatuko ikasturtea errepikatzearen ondorioetarako.

Irakaskuntza hauek dituzten kurtsoetako bakoitzean behin baizik ez zaio uko egiten ahalko matrikulari.

Orobat, dokumentu bidez justifikatzen ahal bada, hutsegite justifikatuei dagokienez bertaratzeari buruzko araudiak ezartzen dituen irizpideak betez, ukoak bide ematen du ikaspostu bat erreserbatzeko hurrengo ikasturtean; hala, zer matrikulari egin zaion uko, horren mailan eta hizkuntzan matrikulatzen ahalko da ikaslea, ekainean gainditu duten ikasleentzat irekitzen den epe berean.

Edozein kasutan, matrikula deuseztatzeak ez du berekin ekarriko ordaindutako tasak itzultzea baldin eta eskaera egiten bada eskolak hasita daudela.

volver_arriba