Klasera etortzea ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da, ikaslea matrikulatua dagoen hizkuntzetan borondatezko bertaratze sistemak ezartzea guztiz ezinezkoa baita.
Gutxienez % 70eko bertaratzea eskatuko zaie ikasleei, hizkuntza horretan plaza erreserbatzeko eskubidea izateko. Bestela, galdu egingo da.
Klaseak hasten direnetik azaroaren 15a bitartean, 14 orduz edo gehiagoz talde arruntetan (eta kopuru proportzionala beste ordutegietarako) justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea. Hutsik gelditzen diren ikaspostuak beste matrikula batzuekin beteko dira.
Dena den, zerrenda argitaratu eta 5 laneguneko epean, behar den bezala justifikatu ahal izango dira. Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
Bertaratze-falten alegazioen eskabidea
Ondorengo frogagiriak onartuko dira, betiere matrikulatu ondoren norberaren egoera aldatu baldin bada.
1. Lan arrazoiak.
2. Lan hobekuntzarako ikastaroak, “post-grado” espezializaziokoak, bekak, irakaskuntza arautuko eskola praktikak, formakuntzarako bekak edo antzekoak (Erasmus).
3. Ikaslearen edo bere senitartekoren baten gaixotasunagatik edo ospitaleratzeagatik.
4. Senitarteko baten heriotza.
5. Beste batzuk: irakas-denboran hartutako oporrak, ezkontzagatiko baimena eta amatasun-baja.
| 2026ko AZAROKO EPEAK | |
|---|---|
| Onartzen diren hutsegiteak gainditu dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea | Azaroaren 16an, 14:00etan.KONTSULTATU |
| Ziurtagiriak aurkezteko epea | Azaroaren 16tik Azaroaren 23era (14:00ak arte) (posta elektronikoz bidal daitezke: eoip.admin@educacion.navarra.es) |
| Onartutako eta ez onartutako alegazioen argitaratzea | Azaroaren 24ean, 14:00etan. |
| 2027ko MAIATZA-EKAINEKO EPEAK | |
|---|---|
| Onartzen diren hutsegiteak gainditu dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea | Maiatzaren 10an, 14:00etan. KONTSULTATU |
| Ziurtagiriak aurkezteko epea | Maiatzaren 10tik 14Era (14:00ak arte) (posta elektronikoz bidal daitezke: eoip.admin@educacion.navarra.es) |
| Onartutako eta ez onartutako alegazioen argitaratzea | Maiatzaren 17an, 14:00etan. ONARTUAK / EZ ONARTUAK / EPEZ KANPO |
Edozein kasutan, ikasle batek bere matrikulari uko egin diezaioke, indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera.