MATRIKULA PROZEDURA
Eskolan jarraitzea honako ikasle hauei bermatzen zaie: aurreko ikasturteko ikasle ofizialei (mailaz igo direnei edo errepikatu behar dutenei); beti ere ofizialtasuna galdu ez badute, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaien ikasleei. Ez da ordutegia bermatzen.
Matrikulazioa INTERNET bidez egingo da.
OSO GARRANTZITSUA:
AURREKO IKASTURTEKO IKASLE OFIZIALEN MATRIKULA EPEAK (2025-2026) GAURKOTUA | ||||
---|---|---|---|---|
EPEA | NOR MATRIKULATUKO DA? | MAILA | MATRIKULATZEKO DATA | ORDUTEGIA |
EKAINA | Kalifikazio hau maiatza -ekainean duten ikasleak: –“GAI” –“MAILAZ IGO" B2.1 edo C2.1 mailetan bakarrik sustatzen da | GUZTIAK | Ekainaren 23tik Ekainaren 30era | Ekainaren 23ko 9.00etatik Ekainaren 30eko 23.59ra |
EPEA | NOR MATRIKULATUKO DA? | MATRIKULATZEKO DATA | HIZKUNTZA | MATRIKULA HASTEKO ORDUA | MATRIKULA BUKATZEKO ORDUA | |
---|---|---|---|---|---|---|
IRAILA | Irailean “GAI” edo “MAILAZ IGO“(*) kalifikazioa izan dutenak (*) Hurrengo mailan matrikulatzeko edo maila errepikatzeko | Irailak 16 | INGELESA | A1 | 9:00etan | 23:59ak arte |
A2 | ||||||
B1 | ||||||
B2.1 | ||||||
B2.2 | 9:30ean | |||||
C1 | ||||||
C2.1 | ||||||
C2.2 | ||||||
ALEMANA | 10:00etan | |||||
EUSKARA | ||||||
FRANTSESA | ||||||
ITALIERA | ||||||
Irailean “EZ GAI” edo “EZ AGERTUA“ kalifikazioa izan dutenak | Irailak 17 | INGELESA | A1 | 9:00etan | 23:59ak arte | |
A2 | ||||||
B1 | ||||||
B2.1 | ||||||
B2.2 | 9:30ean | |||||
C1 | ||||||
C2.1 | ||||||
C2.2 | ||||||
ALEMANA | 10:00etan | |||||
EUSKARA | ||||||
FRANTSESA | ||||||
ITALIERA |
OFIZIALTASUNA GALDU DUTEN IKASLEEK:
Aurreinskripzioa egin behako dute
Familiak Ugariek eta guraso bakarreko familia ugariek, ekintza terroristen biktimek, genero-indarkeriaren biktimek eta desgaitasuna aintzatetsia dutenek, Tasen murrizketak atala begiratu.
Dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Hiru eguneko epean ordainketa ez bada egin, matrikula automatikoki baliogabetuko da.
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
2025-2026 ikasturtean jarduneko irakaslea izango bazara eta Alemaneko, Frantseseko edo Ingeleseko B2.1, B2.2 edo C1 matrikulatuko bazara, tasa ordaindu aurretik, jar zaitez harremanetan Administrazioarekin. (848430040; eoip.admin@educacion.navarra.es).
Matrikula-tasa | 80,64€ |
Kuota osagarria (*) | 25,00€ |
(*) Eskola Kontseiluak onetsi eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duen kuota. Kuota hori, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze-lanetarako eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Kuota horrek honako gauza hauetarako balio du: eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioak mantentzeko eta hobetzeko, bai eta baliabide pedagogiko eta teknologikoak hobetzeko ere.
LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*) | ||||
---|---|---|---|---|
Matrikula Mota | Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko Familia Ugari zein Guraso Bakarreko Familiak, eta % 33koa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak | Maila Orokorreko Familia Ugari zein Guraso Bakarreko Familiak, eta % 65ekoa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak | Ekintza Terroristen Biktimak eta Genero Indarkeriaren Biktimak |
Ofizalak | 105,64€ | 65,32 € | 25 € | 25 € |
1. KLASERA ETORTZEA:
Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.
2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.
3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.
4. ORDU-ALDAKETAK: Ez da talde aldaketarik onartuko lauhileko modalitatetik ohiko modalitatera (urtekoa). Kontsulta ezazue ordua aldatzeko prozedura.
5. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.
6. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.
7. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko. Soilik maila igo eta hurrengo ikasturtean.
8. Ikasle batek matrikula burutu eta 3 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa matrikula formalizatu eta 15 eguneko epean aurkezten ez badu, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
9. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.
10. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)
11. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.