Aurreko ikasturteko ikasle ofizialak

- Matrikula -

MATRIKULA PROZEDURA

Eskolan jarraitzea honako ikasle hauei bermatzen zaie: aurreko ikasturteko ikasle ofizialei (mailaz igo direnei edo errepikatu behar dutenei); beti ere ofizialtasuna galdu ez badute, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaien ikasleei. Ez da ordutegia bermatzen.

2025-2026 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA

Matrikulazioa INTERNET bidez egingo da.

OSO GARRANTZITSUA:

  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.
  • Aurreko ikasturteko ikasleek, matrikula egin aurretik, onartutako hutsegite kopurua ez dutela gainditu egiaztatu beharko dute. Gainditu badute, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.
  • Aurreko ikasturteko ikasleek izan eta maila errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenek, aurreinskripzioa egin beharko dute eta zozketatuak izan.

MATRIKULA PROZEDURA INTERNET BIDEZ

  • Web-gune honetako Erabiltzaileen Gunean sartu, jaiotze-data, NANa edo AIZa (azken hizkirik gabe) edo pasaportea idatziz eta norberaren pasahitza jarriz.
  • Programak ikasleari matrikula daitekeen maila adieraziko dio eta lekua duten talde eta ordutegiak erakutsiko dizkio (hala ez bada “Kudeaketa” eta “Matrikula ofiziala on-line” sakatu). Ikasleak taldea aukeratuko du. GARRANTZITSUA: Ordutegia arreta bereziz aukeratu.
  • Tasa mota aukeratu eta MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, Internet bidez ordaindu, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.
  • TASAK
  • Dagokion gordekina inprimatu.
  • Datu pertsonalak begiratu (“Kudeaketa” menuan), eta behar izanez gero, dagokion aldaketa bidali.
  • EKARRI BEHARREKOA (kasu hauetan bakarrik: familia ugaria, guraso bakarreko familia ugaria, ekintza terroristen biktimak, genero indarkeriaren biktimak eta desgaitasuna aintzatetsia dutenak): dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
 
AURREKO IKASTURTEKO IKASLE OFIZIALEN MATRIKULA EPEAK (2025-2026) GAURKOTUA
EPEANOR MATRIKULATUKO DA?MAILAMATRIKULATZEKO DATAORDUTEGIA
EKAINAKalifikazio hau maiatza -ekainean duten ikasleak:
  –“GAI”
  –“MAILAZ IGO" B2.1 edo C2.1 mailetan bakarrik sustatzen da
GUZTIAKEkainaren 23tik
Ekainaren 30era
Ekainaren 23ko 9.00etatik
Ekainaren 30eko 23.59ra
EPEANOR MATRIKULATUKO DA?MATRIKULATZEKO DATAHIZKUNTZAMATRIKULA HASTEKO ORDUAMATRIKULA BUKATZEKO ORDUA
IRAILA
 
Irailean “GAI” edo “MAILAZ IGO“(*)
kalifikazioa izan dutenak 
(*) Hurrengo mailan matrikulatzeko edo maila errepikatzeko
Irailak 16INGELESAA19:00etan23:59ak arte
A2
B1
B2.1
B2.29:30ean
C1
C2.1
C2.2
ALEMANA10:00etan
EUSKARA
FRANTSESA
ITALIERA
 
Irailean “EZ GAI” edo “EZ AGERTUA
kalifikazioa izan dutenak
Irailak 17INGELESAA19:00etan23:59ak arte
A2
B1
B2.1
B2.29:30ean
C1
C2.1
C2.2
ALEMANA10:00etan
EUSKARA
FRANTSESA
ITALIERA

OFIZIALTASUNA GALDU DUTEN IKASLEEK:

  • Maila errepikatzeagatik
  • Klasera ez etortzeagatik

Aurreinskripzioa egin behako dute

Familiak Ugariek eta guraso bakarreko familia ugariek, ekintza terroristen biktimek, genero-indarkeriaren biktimek eta desgaitasuna aintzatetsia dutenek, Tasen murrizketak atala begiratu.

Dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Hiru eguneko epean ordainketa ez bada egin, matrikula automatikoki baliogabetuko da. 

ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

2025-2026 ikasturtean jarduneko irakaslea izango bazara eta Alemaneko, Frantseseko edo Ingeleseko B2.1, B2.2 edo C1 matrikulatuko bazara, tasa ordaindu aurretik, jar zaitez harremanetan Administrazioarekin. (848430040; eoip.admin@educacion.navarra.es).

Banakapena

Matrikula-tasa80,64€
Kuota osagarria (*)25,00€

(*) Eskola Kontseiluak onetsi eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duen kuota. Kuota hori, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze-lanetarako eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Kuota horrek honako gauza hauetarako balio du: eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioak mantentzeko eta hobetzeko, bai eta baliabide pedagogiko eta teknologikoak hobetzeko ere. 

Tasen murrizketa

  • FAMILIA UGARIAK: Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
    •  % 100eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.
    • % 50eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
       
  • GURASO BAKARREKO FAMILIAK EDO GURASO BAKARREKO EGOERAN DAUDENAK:
    •  % 100eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria bereziko guraso bakarreko familientzat.
    • % 50eko exentzioa, matrikula-tasa, kategoria orokorreko guraso bakarreko familientzat.
       
  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK, BAITA HAIEN EZKONTIDEEK ETA SEME-ALABAK ERE (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Matrikulazio-tasaren nahitaezko ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude (ziurtagiriaren fotokopia ekarri beharko dute).
     
  • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK, BAITA HAIEN SEME-ALABAK ERE:  Nahitaezkoak ez diren irakaskuntzen tarifarik ez dute ordaindu beharko. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskaintzeko Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da, matrikula-tasa. (San Roque k, 4, beheko solairua – Justizia Jauregia – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
     
  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENAK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
    • Matrikulazio-tasaren % 100eko salbuespena  % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenentzako.
    • Matrikulazio-tasaren % 50eko salbuespena  % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenentzako.
LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*)
Matrikula MotaMatrikula ArruntaMaila Orokorreko Familia Ugari zein  Guraso Bakarreko Familiak, eta 
% 33koa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak
Maila Orokorreko Familia Ugari zein  Guraso Bakarreko Familiak, eta 
% 65ekoa baino Desgaitasun haundiagoa dutenak
Ekintza Terroristen Biktimak eta Genero Indarkeriaren Biktimak
Ofizalak105,64€65,32 €25 €25 €

 

1. KLASERA ETORTZEA:

  • Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.
  • Klaseak hasten direnetik azaroaren 14ean bitartean 14 orduz (erdipresentziazkoetan 7 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
  • Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.

Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.

 2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.

 3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.

 4. ORDU-ALDAKETAK: Ez da talde aldaketarik onartuko lauhileko modalitatetik ohiko modalitatera (urtekoa). Kontsulta ezazue ordua aldatzeko prozedura.

 5. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.

 6. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.

 7. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko. Soilik maila igo eta hurrengo ikasturtean.

 8. Ikasle batek matrikula burutu eta 3 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa matrikula formalizatu eta 15 eguneko epean aurkezten ez badu, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.

 9. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.

10. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)

 11. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.

volver_arriba