Onarpen prozesua ikasle berri guztiei aplikatuko zaie.
Ikasel berriak ondorengo egoeran daudenak dira:
- Aurreko ikasturtean ikasle ofizial izan ez direnak.
- Ikasle librea izan eta ofizial moduan matrikulatu nahi duenak (aurrez aurreko ikastaroak, erdipresentziazkoak, trinkoak).
- Beste hizkuntza batean matrikula egin nahi duen ikasle ofizialak.
- Klasera ez etortzeagatik edo errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenak edo mailarako deialdiaren muga gainditu dutenak.
- Maila gainditua izan eta hizkuntzaren ezaguera gaurkotu nahi duen ikasleak.
Kasu guztietan, matrikulatu nahi duten hizkuntza bakoitzerako aurreinskripzioa egin beharko dute.
Kasu bakoitzean, IHEOk egutegi eta berariazko arauak argitaratuko ditu.
- Hizkuntza ikasketetan sartzeko, nahitaezkoa izanen da hamasei urte beteak izatea ikasketak hasten diren urtean. Hamalau urtetik goitikoak ere sartzen ahalko dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza bateko irakaskuntzak egiteko.
- 2023-2024 ikasturtean irakaskuntza ofizialean zuzenean maila altuagoan matrikulatu nahi eta aurreko maila Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditua ez izan edo baliokidea den titulurik ez duenak zein mailatan aurreinskribatu/matrikulatu atalean begiratu beharko du.
A1 maila egin nahi duten ikasleek zuzenean emango dute izena maila horretan.
A1 baino maila altuagoak egin nahi dituzten ikasleek honako hauek izango dituzte aurrez izena emateko/matrikulatzeko:
- edo gainditua duen hurrengo mailan (*); (Ikus BEHEKO KOADROA)
- edo autoebaluazio-probak egin ondoren lor dezakeen mailan
(*) Gainditutako maila edo maila batean hizkuntza baten ezagutza eguneratu nahi duenak maila horretan bertan aurreinskribitu/matrikula daiteke.
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIAL BATEAN GAINDITUTAKO MAILA | ZEIN MAILAN MATRIKULATU |
---|
Aurreko ikasturteak | 2007-2008tik 2018-2019ra | 2019-2020tik 2023-2024ra | 2024-2025 IKASTURTEA |
---|
1. | Oinarrizko 1. (A1) | A1 | A2 |
2. | Oinarrizko 2. (A2) | A2 | B1 |
3. / Oinarrizko Zikloa | Tartekoa (B1) | B1 | B2.1 |
4. | Aurreratuko 1. (B2.1) | B2.1 | B2.2 |
5. / Gaitasun Maila (Alemana, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera) | Aurreratuko 2.(B2.2) | B2.2 | C1 |
— | C1 (Ingelesa) | C1 (Ingelesa eta Alemana) | C2.1 (Ingelesa eta Alemana) |
— | C2.1 (Ingelesa) | C2.1 (Ingelesa) | C2 .2 (Ingelesa) |
- LOGSE-LOE Batxiler-tituludunak batxilergoan ikasitako lehen atzerriko hizkuntza ikasi nahi badute, zuzenean B1 mailan sar daitezke eta A ereduko ikasleak gainera Euskarako B1 mailan.
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokideak dauzkatenak, ondorengo mailan sar daitezke. (Ikus TITULU BALIOKIDEAK)
- Bere maila jakin nahi eta aurreko maila gainditu gabe izan edo titulu baliokiderik ez duenak, ondorengoa egin beharko du
ALEMANA
A2, B1 edo B1.1era SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
B2.2, C1 edo C2.1 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki.
Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK - Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte.
- B2.2, C1 edo C2.1ean sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus: “Hizkuntzak” – (dagokion hizkuntza) – Azterketak – “Sailkatze proben egutegia” atalean.
FRANTSESA
A2, B1 edo B1.1era SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
B2.2 edo C1 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki.
Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK - Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte.
- B2.2an edo C1 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus: “Hizkuntzak” – (dagokion hizkuntza) – Azterketak – “Sailkatze proben egutegia” atalean.
EUSKARA
A2, B1, B2.1 edo B2.2ra SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
C1, C2.1 edo C2.2 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki.
Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK - Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte.
C1, C2.1 edo C2.2an sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, euskarako departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus: “Hizkuntzak” – (dagokion hizkuntza) – Azterketak – “Sailkatze proben egutegia” atalean.
INGLESA
A2, B1, B1.1, B2.2, C1 eta C2.1era SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
C2.2ra SARTZEKO:
- Aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia.
Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte.
- C2.2ra sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, ingeles departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus: “Hizkuntzak” – (dagokion hizkuntza) – Azterketak – “Sailkatze proben egutegia” atalean.
ITALIERA
A2, B1, B2.1 edo B2.2ra SARTZEKO:
- Web orrian dauden autoebaluazio probak egin.
C1 MAILAN SARTZEKO:
- Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokidea eduki.
Ikus ONARTZEN DIREN TITULU BALIOKIDEAK - Onartzen den titulu baliokidea ez duenak, aurretik izena eman eta SAILKATZE PROBA egin beharko du. (Ikus sailkatze proben eta auto-ebaluazio proben araudia)
Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztuaren 31ko 23:59 arte.
- B2.2an edo C1 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko da
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus: “Hizkuntzak” – (dagokion hizkuntza) – Azterketak – “Sailkatze proben egutegia” atalean.
OHARRAK:
- Ez da onartuko Alemaneko B2.2 mailako, C1 mailako edo C2.1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
- Ez da onartuko Frantseseko edo Italierarako B2.2 mailako edo C1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
- Ez da onartuko Euskarako C1eko mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.
- Ez da onartuko Ingeleseko C2.2 mailako matrikula egin eta C2.1 gainditu gabe edo dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.
- Ez da onartuko Italierarako C1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.
AURREINSKRIPZIOA
- Eskolako web orri honetako “Matrikula” botoian klikatu, ondoren, “Aurreinskripzio-zozketa-matrikula prozesua” botoian klikatu.
- Ikaspostua eskatu nahi duenak, aplikazioan alta eman beharko du, bere jaiotze data eta NAN, AIZ edo Pasaportea adieraziz.
- Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
- Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
- Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
- Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak aldatu ditzake.
MATRIKULA
- Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
- Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Tasak 3 eguneko epean ez badira ordaintzen, matrikula automatikoki deuseztatuko da.. TASAK
- EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
- Betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da ikasle izan nahi duen edonorentzat. Epe horretan, ikaspostuak Internet bidez, programan sartu ahala emanen dira. (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak )
AURREINSKRIPZIOA DEMO-A
AURREINSKRIPZIOA EGIN
MATRIKULA DEMO-A
MATRIKULA EGIN
Aurreinskripzioa - Zozketa - Matrikula
MAILAK | AURREINSKRIPZIOA | ZOZKETA |
---|
GUZTIAK | Ekainaren 23ko 9:00etatik Irailaren 17ko 23:59 arte | Irailaren 18an, 10:00etan. Emaitza: 16:00etan |
MATRIKULA (AURREINSKRIPZIOA EGIN ETA ZOZKETAN PLAZA ESLEITU ONDOREN) |
---|
MATRIKULA DATA | HIZKUNTZA | MATRIKULA ORDUTEGIA |
---|
MATRIKULA HASTEKO ORDUA (Irailaren 19a) | MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA (Irailaren 23a) |
---|
Irailaren 19ko 09:00etatik irailaren 23ko 23:59 arte | INGELESA | A1 | 9:00etan | 23:59ak arte |
A2 |
B1 |
B2.1 |
B2.2 | 9:30ean |
C1 |
C2.1 |
C2.2 |
ALEMANA | 10:00etan |
EUSKARA |
FRANTSESA |
ITALIERA |
MODULUAK | 10:00etan |
OHARRA: Hizkuntza eta maila guztietan betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da ikasle izan nahi duen edonorentzako. Epe horretan plazak internet bidez esleituko dira, programan sartzeko hurrenkeraren arabera.
Ikaspostu libreak betetzeko matrikula
Matrikula 2026ko martxoaren 31 arte irekita egonen da, ondorengo egutegiaren arabera:
EPEA | NORENTZAKO | MAILAK | IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA |
---|
Lehenengoa (on line) | Edozeinentzako | GUZTIAK | Irailaren 25etik irailaren 29ra |
---|
Bigarrena (on line) | Edozeinentzako | GUZTIAK | Urriaren 1etik urriaren 6ra |
---|
Hirugarrena (on line) | Edozeinentzako | GUZTIAK | Urriaren 9tik azaroaren 13ra |
---|
Laugarrena (on line) | Edozeinentzako | GUZTIAK | Abenduaren 10a |
---|
Bostgarrena (on line) | Edozeinentzako | GUZTIAK | 2025eko abenduaren 15etik 2026ko martxoaren 31ra |
---|
GARRANTZITSUA: Aplikazioak ez badizu talde batean matrikulatzeko aukerarik ematen, plaza librerik ez dagoelako da. Hala ere, matrikulazioa prozesu bizia da, eta, beraz, gerta daiteke hemen adierazitako aldi guztietan hutsik dauden postuak aldatzea.
LEHENENGO EPEA (ON-LINE MATRIKULA) |
---|
EDOZEINENTZAKO |
---|
MATRIKULA EGITEKO EGUTEGIA |
---|
IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA | MATRIKULA - DATA | HIZKUNTZA | MAILA | MATRIKULA HASTEKO ORDUA | MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA |
---|
Irailaren 24an (14:00etan) | Irailaren 25etik 29ra | Ingelesa | A1 | 9:00etan | 23:59 arte |
A2 | 9:15etan |
B1 | 9:30etan |
B2.1 | 9:45tan |
B2.2 | 10:00etan |
C1 | 10:15etan |
C2.1 | 10:30etan |
C2.2 | 10:30etan |
Frantsesa | 11:00etan |
Euskara | 11:10etan |
Alemana | 11:20etan |
Italiera | 11:30etan |
Moduluak | 11:30etan |
BIGARREN EPEA (ON-LINE MATRIKULA) |
---|
EDOZEINENTZAKO |
---|
Matrikula: Urriaren 1eko 09:00etatik, urriaren 6ko 23:59 arte. |
HIRUGARREN EPEA (ON-LINE MATRIKULA) |
---|
EDOZEINENTZAKO |
---|
Matrikula: Urriaren 9ko 09:00etatik, azaroaren 13ko 23:59 arte. |
LAUGARREN EPEA (ON-LINE MATRIKULA) |
---|
EDOZEINENTZAKO |
---|
MATRIKULA EGITEKO EGUTEGIA |
---|
IKASPOSTU LIBREAK AGERTZEA | MATRIKULA - DATA | HIZKUNTZA | MAILA | MATRIKULA HASTEKO ORDUA | MATRIKULAREN AMAIERA-ORDUA |
---|
Abenduaren 9an (14:00etan) | Abenduaren 10ean | Ingelesa | A1 | 9:00etan | 23:59 arte |
A2 | 9:15etan |
B1 | 9:30tan |
B2.1 | 9:45tan |
B2.2 | 10:00etan |
C1 | 10:15etan |
C2.1 | 10:30tan |
C2.2 | 10:30tan |
Frantsesa | 11:00etan |
Euskara | 11:10etan |
Alemana | 11:20etan |
Italiera | 11:30tan |
Módulos | 11:30tan |
BOSTGARREN EPEA (ON-LINE MATRIKULA) |
---|
EDOZEINENTZAKO |
---|
Matrikula: 2025eko abenduaren 15eko 09:00etatik, 2026ko martxoaren 31ko 23:59 arte |
- NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
- Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean. 16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
- Alemaneko B2.2, C1 edo C2.1; Euskarako C1, C2.1 edo C2.2; Frantseseko B2.2 edo C1; Italierako C1; edo Ingelerako C2.2 atzituz gero, aurreko maila HEO batean gainditu gabe, eta maila-proba gainditu gabe, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
- Gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
- Familiak Ugariek, guraso bakarreko familiek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
- Dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da. GARRANTZITSUA: Matrikula formalizatu denetik eta 15 eguneko epean ez bada jaso, matrikula automatikoki baiogabetuko da.
Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez edo banku-transferentziaren bidez. GARRANTZITSUA: Hiru eguneko epean ordaintzen ez bada, matrikula automatikoki baliogabetuko da. ARAUDIA.
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
BANAKAPENA
| OFIZIALA | GAURKOTZE ETA HOBETZE IKSATAROAK |
---|
Lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) | 30,24 € | 30,24 € |
Urteko matrikula tasa | 80,64 € | 149,18 € |
Lauhileko matrikula tasa | |
Kuota osagarria (*) | 25,00 € | 25,00 € |
(*) Eskola Kontseiluak onetsi eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duen kuota. Kuota hau, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Honek, eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioen mantentzea eta hobetzea eta baliabide pedagogikoen eta teknologikoen hobekuntza ahalbidetzen du.
TASEN MURRIZKETA
- FAMILIA UGARIAK : Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
- % 100eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.
- % 50eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.
- GURASO BAKARREKO FAMILIAK: Guraso bakarreko familia-karnetaren fotokopia eguneratua aurkeztuko dute..
- % 100eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa, kategoria bereziko guraso bakarreko familiako kideentzat
- % 50eko exentzioa, lehendabiziko aldiz izena ematea (ikasle berriak) eta matrikula-tasa,kategoria orokorreko guraso bakarreko familiako kideentzat.
- EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK BAITA HAIEN EZKONTIDE ETA SEME ALABAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko): Matrikulazio-tasaren nahitaezko ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude (ziurtagiariaren fotokopia karri beharko dute).
- GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK BAITA HAIEN SEME ALABAK . Matrikulazio-tasaren nahitaezko ez diren irakaskuntzen tarifetatik salbuetsiak daude. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da. (Epalie Plaza 1,, beheko solairua – Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren aurrean – 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, ofidel@navarra.es).
- DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
- Matrikulazio-tasaren %100eko salbuespena %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenentzako.
- Matrikulazio-tasaren %50eko salbuespena %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenentzako.
IKASLE BERRIAK (*) |
---|
Matrikula mota | Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko eta guraso bakarreko Familia Ugaria eta %33=>Desgaitasuna | Maila Bereziko eta guraso bakarreko Familia Ugaria eta %65=>Desgaitasuna | Ekintza terroristen biktimak eta Genero indarkeriaren biktimak |
---|
Ofizalak | 135,88 € | 80,44 € | 25,00 € | 25,00 € |
Moduluak 130 ordu | 204,42 € | 114,71 € | 25,00 € | 25,00 € |
Moduluak 65 ordu (Ingelesa: C mailla, Music to your ears) | 114,71 € | 69,85 € | 25,00 € | 25,00 € |
Moduluak 43,5 ordu (Ingelesa: C maila, Online bidezko solasaldia) | 84,81 € | 54,91 € | 25,00 € | 25,00 € |
LEHENDIK IKASLE DIRENAK (*) |
---|
Matrikula mota | Matrikula Arrunta | Maila Orokorreko eta guraso bakarreko Familia Ugaria eta %33=>Desgaitasuna | Maila Bereziko eta guraso bakarreko Familia Ugaria eta %65=>Desgaitasuna | Ekintza terroristen biktimak eta Genero indarkeriaren biktimak |
---|
Ofizalak | 105,64 € | 65,32 € | 25,00€ | 25,00€ |
Moduluak | 174,18 € | 99,59 € | 25,00 € | 25,00 € |
Moduluak 65 ordu (Ingelesa: C mailla, Music to your ears) | 99,59 € | 62,30 € | 25,00 € | 25,00 € |
Moduluak 43,5 ordu (Ingelesa: C maila, Online bidezko solasaldia) | 74,73 € | 49,87 € | 25,00 € | 25,00 € |
2025-2026 ikasturtean irakaskuntza ofizialean zuzenean maila altuagoan matrikulatu nahi eta aurreko maila Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditua ez izan edo baliokidea den titulurik ez duenak zein mailatan matrikulatu atalean begiratu beharko du.
Alemana
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztaren 31ko 23:59 arte. B2.2an, C1 edo C2.1 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus “hizkuntza-dagokion hizkuntza-azterketak-sailkatze proben egutegia” atalean.
Frantsesa
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztaren 31ko 23:59 arte. B2.2an edo C1 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus “hizkuntza-dagokion hizkuntza-azterketak-sailkatze proben egutegia” atalean
Euskara
- A2, B1 , B2.1 eta B2.2: Autoebaluazio proba
- C1, C2.1 eta C2.2: “sailkatze proba” egiteko izena eman.
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztaren 31ko 23:59 arte. C1, C2.1 edo C2.2 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus “hizkuntza-dagokion hizkuntza-azterketak-sailkatze proben egutegia” atalean
Ingelesa
- A2, B1, B2.1, B2.2, C1 eta C2.1: Autoebaluazio proba
- C2.2: “sailkatze proba” egiteko izena eman.
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztaren 31ko 23:59 arte. C2.2 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus “hizkuntza-dagokion hizkuntza-azterketak-sailkatze proben egutegia” atalean
Italiera
- Sailkatze proba egiteko IZEN EMATEA on-line eginen da.
- Ekainaren 23ko 9:00etatik abuztaren 31ko 23:59 arte. C1 sartzeko sailkatze proba egin nahi eta proba egiteko izena emateko epea pasa zaionak, dagokion departamentuan kontsultatu beharko du.
- Sailkatze probak irailean eginen dira, web horri honetan garaiz agertuko diren egunetan. Ikus “hizkuntza-dagokion hizkuntza-azterketak-sailkatze proben egutegia” atalean
OHARRAK:
- Sailkatze probaren emaitza jakin edo autoebaluazioa egin ondoren, AURREINSKRIPZIOA INTERNET bidez egin beharko da, dagokion mailan (Ikus aurreinskripzioa egiteko epea-zozketa-matrikula) atalean.
- Klasifikazio-proben emaitzak ez du ondorio akademikorik sortzen, eta dagokion eskola-urterako baino ez da aplikatuko. Ikasle horiek sailkatutako maila gainditzen ez badute, behin bakarrik errepikatu ahal izango dute ikasturtea.
1. KLASERA ETORTZEA:
- Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.
- Klaseak hasten direnetik azaroaren 14ean bitartean 14 orduz (erdipresentziazkoetan 7 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
- Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.
2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.
3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.
4. ORDU-ALDAKETAK: Ez da talde aldaketarik onartuko lauhileko modalitatetik ohiko modalitatera (urtekoa). Kontsulta ezazue ordua aldatzeko prozedura.
5. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.
6. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.
7. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko. Soilik maila igo eta hurrengo ikasturtean. 8. Ikasle batek matrikula burutu eta 3 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa matrikula formalizatu eta 15 eguneko epean aurkezten ez badu, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
9. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.
10. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)
10. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.