Bidaietarako laguntzak

Aurkibidea
IHEO - Nafarroako Ganbera (16-17)
Iruñeko Hizkuntza Eskolako Bidaietarako laguntzak (16-17)

IHEO - Nafarroako Ganbera (16-17)

BLOG

Blog 1,2,3 Splash!

OINARRI LABURTUAK

  • NORENTZAKO: Laguntza hauek Lanbide Heziketan goi mailako graduatuak edo unibertsitateko tituludun izan eta 2016-2017 ikasturtean Iruñeko HEOko ikasle direnei zuzenduta daude. 1.200 €ko 4 bidaietarako laguntza emanen dira. Elkarren segidako 3 hilabeteko egonaldi-linguistikoa finantzatzeko laguntzak izanen dira.
  • ZENBAT: Laguntzaren erdia egonaldiaren hasieran emanen da eta gaionentzekoa bukaeran, egonaldiaz gozatu dela egiaztatuko duen justifikagiria aurkezten denean.
  • AGIRIAK: Hautagaiak Aprobetxamendu Linguistiko Plan bat aurkeztu beharko du eta honekin batera egonaldi honen bitartez, epe ertain eta luzean zehar lortu nahi dituen Helburu Pertsonalen adierazpena eta http://undostresplash.com/ blogerako Post bat ere.
  • KOMUNIKAZIO KONPROMEZUA. IHEOeko orrian dagoen blog-aren bidez gainontzeko hezkuntza-komunitateak hautagaiaren bizipen horren berri izateko, egonaldiaren zehar eta bi astetik behin, material idatzia eta grafikoa Eskolara bidali beharko du.
  • HAUTAKETA. Hautatze batzordeak ondorengo hau baloratuko du:
    • Ikasketa-espedientea ( gehienez 10 puntu)
    • Hizkuntzen ezagutza (gehienez 10 puntu)
    • Egonaldiaren aprobetxamendu plana (gehienez 25 puntu)
    • Helburu pertsonalak. Hautagaiaren lanbide-karrerako proiektuan egonaldiak izan duen eragina (gehienez 30 puntu)
    • Komunikatze gaitasuna. Post-aren kalitatea (gehienez 25 puntu)
  • EPEAK:
    • Eskaerak aurkezteko: Eskolako Administraritzan, 2017ko maiatzaren 25eko 14:30ak arte.
    • Hautatze batzordearen ebazpena: 2017ko maiatzaren 31n. EBAZPENA
    • Adjudikazio ekitaldia: Ekainaren 2an, 12:00etan,  Nafarroako Ganberako "SALÓN COMITÉ-n" (General Chinchilla k, 4). Laguntza lortu duten ikasleentzat ezinbestekoa izanen da adjudikazio ekitaldira joatea

OINARRI ZEHATZAK


Iruñeko Hizkuntza Eskolako Bidaietarako laguntzak (16-17)

(2016-2017 Ikasturtea)

 1.- Azalpena:

IHEOak, 700€ko 10 Bidaietarako Laguntza  emanen ditu.  Aipatutako laguntzak zozketaren bidez emanen dira.

2.- Ikasleria:

Laguntza hauek aleman, frantses, ingeles eta italierako tarteko edo maila altuagoko ikasle ofizialei eta frantseseko eta italierako oinarrizko mailako 2. kurtsoko ikasle ofizialei zuzenduta daude.

 3.- Xedea:

Laguntza horiek, ikaslea ikasten ari den hizkuntza mintzatzen den herritan ikastaroak egiteko emanen dira. Ikastaroak gutxienez bi asteko iraupena izan behar du eta 2016a bukatu baino lehen egin beharko da.

 4.- Bete beharrak:

  1.- HAUTAGAIAREN PORTFOLIOA: Hautagaiek ondorengoa zehaztuko duen dokumentua ekarri beharko dute:

a)  Profila: (orri 1 gehienez) hautagaiaren heziketa ibilbidearen eta lan esperientziaren laburpena.

b) Helburuak eta Aprobetxamendu plana: (orri 1 gehienez) helburuen zerrenda eta atzerrian izandako egonaldiak hautagaiaren prestakuntzan eta lanbide karreran izanen duen eragina.Egin nahi duen ikastaroaren azalpena, (non, formatua,…) eta egonaldiari onura gehien ateratzeko aktibatuko dituen jarduerak eta estrategiak.

2.- KLASERA ETORTZEA: Klasera ez etortzeagatik kanporatuak izan diren ikasleek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

3.- Norbaitek lehendik laguntzaren bat jaso badu eta beste hizkuntza baterako eskaera egiten badu, eskaera hori kontutan hartuko da aurtengo deialdian aurkeztutako eskaera kopurua nahikoa ez bada.

4.- Nazioko edo nazioarteko Administrazio edo Erakunde publiko edo pribatuen laguntza bekarik jaso ez izana, deialdi honetako urtean.

5.- Adin txikikoek guraso edo tutore direnen baimena ekarri beharko dute.

5.- Bidaia laguntzaren ordainketa:

Lehenego zatia

Laguntzaren %50a, hizkuntza ikastaroan matrikulatzean, ordainduko zaio ikasleari. Horretarako jatorrizko faktura (bueltatuko zaio) edo izena ematean ordaindu duela egiaztatzen duen agiri bat aurkeztu beharko du.

Ikasleak matrikulatutako ikastaroa edo beste antzekoren  bat ezin badu egin, aurreratutako dirua bueltatu beharko du.

 Bigarren zatia

Laguntzaren bigarren zatia eskuratu ahal izateko, hautagaiak 2017 urtea bukatu baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

a)      Ikastaroa egin duela ziurtatzen duen agiria eta ikastaroa ordaindu duela ziurtatzen duen faktura.

b)     Egindako jarduerari buruzko txosten labur bat (gaztelaniaz).

c)     Gaztelaniaz edo Ikasten ari den hizkuntzan  artikulu bat, ikasleak egonaldian egin dituen argazkiak eta hauekin batera esperientziaren balorazio pertsonala. Testu hau Vox Populi aldizkarian argitara daiteke. 

Txostena eta gainontzeko dokumentuak Eskolako Administraritzan entrega daitezke edo helbidera bidali. Testuak  Word 2003 formatuan eta argazkiak banaka eta ahal den kalitate hoberenean  jpg fitxategietan bidali beharko dira. 

 6.- Adjudikazio ekitaldia:

IHEOko laguntza lortu duten ikasleentzat ezinbestekoa izanen da adjudikazio ekitaldira joatea, laguntza hori eraginkorra izan dadin.

 7.- Uko egiteak:

Abuztuaren 1a baino lehen egonaldia egiteko planarik ez egin eta 1. zatia ordaindu ahal izateko dokumentazioa ekarri ez duen ikasleak, bidaia laguntza edukitzeko eskubidea galduko du eta zerrendako hurrengoari emango zaio.

Data hori baino lehen bidaia laguntzari uko egiten dionak hurrengo ikasturtean eskatu ahal izanen du. Uko egiten ez dionak berriz ez.

 8.- Epeak:

  • Proiektua aurkezteko: 2016ko abenduaren 15eko 8:30etik 2017ko martxoaren 1eko 14:00ak arte, Eskolako Administraritzan.
  • Zozketa: 2017ko martxoaren 9an, osteguna, 12:30ean. BEGIRATU
  • Adjudikatarien zerrenda: 2017ko martxoaren 13an, astelehena, 14:00etan. BEGIRATU
  • Adjudikazio ekitaldia: 2017ko martxoaren 16an, osteguna, 12:30ean. 

 9.- Bidaia laguntzen kopurua:

Laguntza kopurua Departamentu bakoitzak dituen taldeen araberakoa izanen da:

 Alemanean: 2 bidaietarako laguntza

Frantsesean: 2 bidaietarako laguntza

Ingelesean: 5 bidaietarako laguntza

Italieran: 1 bidaietarako laguntza

Departamenturen batean partehartzerik ez balego, laguntza horiek proiektu kopuru handiena duen departamentuari emango litzaizkioke. 

 10.- Prozedura:

Eskola Kontseilu barruan sortutako batzordeak, IHEOko eskola-kontseiluko estamentu bakoitzaren ordezkari batez osatuta dagoenak, ondorengoa  eginen du:

a)      Eskaeren koherentzia epaituko du.

b)      Betebeharrak kunplitzen direla ziurtatuko du.

c)      Zozketa eginen du.

d)    Adjudikatarien zerrenda aterako du.

e)      Adjudikazio ekitaldian bidaietarako laguntzak emanen ditu.

 11.- Dokumentuak:

Ikasle bakoitzak ondorengo hau aurkeztu beharko du:

-     Eskabide orria.

-     HAUTAGAIAREN PORTFOLIOA: lan esperientziaren eta heziketa ibilbidearen azalpenarekin (orri 1 gehienez). Egin behar duen ikastaroaren azalpena eta helburuak, ikastaro honek bere heziketa planean eta karreran izanen duen eragina eta azkenik aprobetxamendu plana non egonaldiari onura gehien ateratzeko aktibatuko dituen estrategien berri emanen du (orri 1 gehienez).

-     ZINPEKO AITORPENA, non publikoak zein pribatuak diren nazioko edo nazioarteko Administrazio edo Erakundeen laguntza edo bekarik jaso duen ala ez adieraziko duen, baita hizkuntza berean ez duela IHEOko beste laguntzarik jaso ere.

OHARRA: eskaera orriak eta araudia Ikastetxeko atezaintzan (beheko solairuan) har daitezke edo hemendik bertatik inprimatu: