1. KLASERA ETORTZEA:
Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.
2. IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.
3. MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.
4. ORDU-ALDAKETAK: Ez da talde aldaketarik onartuko lauhileko modalitatetik ohiko modalitatera (urtekoa). Kontsulta ezazue ordua aldatzeko prozedura.
5. Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira. Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.
6. Ikasturte honetan beste HEO batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko HEOekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.
7. Ezin izanen dira hizkuntza berean irakaskuntza arautuetako bi matrikula aldi berean egin. Hala ere, ziurtatze probarik gabe mailaz igotzen diren ziurtatzaile-ikastaroetako ikasleek aurreko ikasturteko ziurtatze-proba egiteko matrikula librea egin dezakete, baina ez dute ikasle ofizialaren izaera galduko. Soilik maila igo eta hurrengo ikasturtean.
8. Ikasle batek matrikula burutu eta 3 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa matrikula formalizatu eta 15 eguneko epean aurkezten ez badu, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
9. Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.
10. Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko. (Ikusi Araudiak)
11. Matrikulatutako ikasleen kopurua 10 pertsonara iristen ez den taldeak bertan behera geldi daitezke.