Euskara eta Ingeleseko azterketa libreak: Matrikula egiteko interesa duenak, aurreinskripzioa egin beharko du, 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 4ra, (biak barne).
675/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa · 1.ERANSKINA · 2.ERANSKINA· 3.ERANSKINA
MATRIKULA ORDUTEGIA (INTERNET BIDEZ): 2026ko otsailaren 24ko 9:00etatik martxoaren 3ko 23:59ra arte.
MATRIKULATZEKO SARBIDEA
675/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa · 1.ERANSKINA · 2.ERANSKINA· 3.ERANSKINA
AURREINSKRIPZIORAKO EPEA EUSKARA ETA INGELES HIZKUNTZETAN |
|
| ZOZKETA: |
|
| ONARTUTAKO ESKAEREN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA |
|
| BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENAREN AURKAKO ALEGAZIOAK |
|
| ONARTUTAKO ESKAEREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA |
|
| MATRIKULA: EUSKARA ETA INGELESA |
|
| ITXAROTE-ZERRENDA: EUSKARA |
|
| ITXAROTE-ZERRENDAKO MATRIKULA: EUSKARA |
|
| HONDARREKO PLAZA HUTSAK ARGITARATZEA: EUSKARA |
|
| HONDARREKOEN MATRIKULA: EUSKARA |
|
Matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea kontsultatzeko, izangaiak hemen sartu behar du.
2026. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.
Azterketa proben egitura izangaientzat indarrean dauden zehaztapenetan ezarritakoa izanen da. Hezkuntzako Atarian argitaratzen da, esteka honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/idiomas-plurilinguismo/escuelas-oficiales.
Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.
Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.
Matrikula librea formalizatzeko, ezinbesteko baldintza da hamasei urte izatea edo 2026an betetzea.
Halaber, hamalau urtetik gorako pertsonak sartu ahalko dira proba Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza batean egiteko.
Ikaslea nahi duen mailan matrikulatuko da. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu. Ez da beharrezkoa aurreko maila gainditua izatea maila altuago batean matrikulatzeko.
675/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa · 1.ERANSKINA · 2.ERANSKINA 3.ERANSKINA
Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, ohiko deialdian eta ez-ohiko deialdia irailean, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
2025-2026 ikasturterako araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetarako ziurtapen proba bateratuen egutegia (2.Eranskina)
Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.
HIZKUNTZAK >> dagokion hizkuntza >> Azterketak >> Egutegi Libreak >> Begiratu
Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, azterketarako hainbat egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek behar besteko aurrerapenaz argitaratuko dituzte azterketarako egoitza eta hautagai bakoitzak proba egin behar duen eguna eta ordua.
Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu.
Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izanen du, inskribatutako pertsona bakoitzari eskola bat esleitu ahal izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira eskolek dituzten giza baliabideak, espazioak eta plaza kopurua (euskararen kasuan).
Aurreinskripzioan emandako datuak matrikula egitean egiaztatuko dira, zinpeko aitorpentzat hartuko dira eta bat etorri beharko dute matrikula formalizatzeko unean eskatutako dokumentazioarekin. Ez badatoz bat, matrikula baliogabetu eginen da.
Alemana, frantsesa eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea online eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, 2026ko otsailaren 24tik martxoaren 3ra, bi egun horiek barne.
ON-LINE MATRIKULA MATRIKULAKO DEMOa
Aurreko urteetan euskara eta ingeles hizkuntzetan matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, epe bakar bat irekiko da Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko.
Euskara era ingeleseko ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituztenek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko. Halere, 2024-2025eko ziurtapen ikastaroetako ikasle ofizialek, ziurtagiririk gabe igo badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute, aurreinskripziorik gabe, aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe. Mailaz igo eta hurrengo ikasturtean bakarrik egin ahal izanen da, eta eskolek matrikulatzeko epe bat gordeko dute ikasle horientzat.
Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez eginen da bakarrik, 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte, biak barne.
Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izanen du, inskribatutako pertsona bakoitzari eskola bat esleitu ahal izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira eskolek dituzten giza baliabideak, espazioak eta plaza kopurua (euskararen kasuan
GARRANTZISUA: Euskararen kasuan, gainera, matrikula librean erabil daitezkeen plazen zerrenda bat ezartzen da, eskolaren eta mailaren arabera.
| EUSKARA | B1 | B2 | C1 |
|---|---|---|---|
| Iruñeko HEO | 30 | 100 | 200 |
| Tuterako HEO | 5 | 15 | 25 |
AURRE-INSKRIPZIOA AURREINSKRIPZIOA EGITEKO DEMOa
Euskara eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:
| IRIZPIDEA | PUNTUAK |
| Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak. | 2 puntu: |
| Nafarroan bizi direnak. | Puntu 1: |
Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira Dokumentazioan.
Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta zentroek erabilgarri dituzten giza baliabideak eta espazioak.
Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, 2026ko martxoaren 5ean, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.
Martxoaren 5eko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.
Izangaiek 2026ko martxoaren 9ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.
Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2026ko martxoaren 10eko 14:30etik aurrera
Euskararen kasuan, plaza hutsak esleitu ondoren, itxarote-zerrenda bat sortuko da maila bakoitzeko. Zerrenda horretan, lehenengo aukeran hautatutako eskola bakarrik hartuko da kontuan, eta plazarik lortu ez duen lehenengo eskatzailearekin hasiko da, eskaeraren erreferentzia-zenbakiaren arabera.
Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.
Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.
Ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2026ko martxoaren 10etik 18ra arte (biak barne).
Onartutakoek online matrikula bat eginen dute esleitu den zentroan, zentro horren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.
OHAR GARRANTZITSUA: Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.
Aurreinskripzioa egitean plazarik lortu ez duten ikasleak itxarote-zerrendan geratuko dira, zozketan lortutako ordenaren arabera, probak lehen aukeran egitea eskatu zuen eskolan.
Itxarote-zerrenda martxoaren 25eko 14:30ean argitaratuko da, asteazkenarekin. Plaza hutsen bat lortuz gero, ikasleak aplikazio informatikoaren bidez matrikulatu beharko dira martxoaren 26ko 9:00etatik (osteguna) martxoaren 27ko 14:00etara (ostirala) zerrenda horretan esleitu zaien eskolan. Plazen esleipena ordu tarteen arabera eginen da, lehenengo aukeran eskatutako eskolarako zozketan lortutako zenbakia errespetatuz.
Hondarreko plaza hutsen bat badago, hizkuntza eskola ofizial bakoitzak zerrenda orokorra argitaratuko du, martxoaren 30ean, asteartearekin, 14:00etan, eskolen web-orrietan. Edozein eskolatako plaza hutsetarako aurreinskripzioa egin duen edozein eskatzailek formalizatu ahal izanen du matrikula, aplikazio informatikoaren bidez martxoaren 31n, asteazkarekin, 9:00etatik aurrera, dauden plaza hutsak agortu arte.
ON-LINE MATRIKULA MATRIKULAKO DEMOa
Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez.
2024-2025 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 17ko 43/2024 Foru Aginduan ezarrita dago (2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren20koa.)
Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako dirua berreskuratzeko eskubiderik izango.
Matrikulazio-epea amaitu ondoren, matrikularen zenbatekoa ez da inolaz ere itzuliko.
Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.
| LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK) | 30,24 € |
|---|---|
| AZTERKETA ESKUBIDEAK | 52,41 € |
| KUOTA OSAGARRIA | 15,00 € |
Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.
Ikasle guziek ordaindu behar dutena:
| ARRUNTA | MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA ETA %33=>DESGAITASUNA | MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA, EKINTZA TERRORISTEN ETA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA %65=>DESGAITASUNA |
|---|---|---|
| 97,65 € | 56,33 € | 15 € |
Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.
Ikasle guziek ordaindu behar dutena:
| ARRUNTA | MAILA OROKORREKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA ETA %33=>DESGAITASUNA | MAILA BEREZIKO ETA GURASO BAKARREKO FAMILIA UGARIA, EKINTZA TERRORISTEN ETA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK ETA %65=>DESGAITASUNA |
|---|---|---|
| 67,41 € | 41,21 € | 15 € |
Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.
ONARTUTAKO ESKAEREN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA: Martxoaren 5eko 14:30ean
Alegazioak aurkezteko epea: Martxoaren 5eko 14:30tik martxoaren 9ko 14:30ra posta elektronikoaren bidez edo aurrez aurre kasuan eskolako Administrazioan
BEHIN BETIKOA: Martxoaren 10eko 14:30ean
Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
Behar den desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, matrikula egiten dutenean..
Desgaitasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.