Klasera etortzea ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da, ikaslea matrikulatua dagoen hizkuntzetan borondatezko bertaratze sistemak ezartzea guztiz ezinezkoa baita.
Gutxienez % 70eko bertaratzea eskatuko zaie ikasleei, hizkuntza horretan plaza erreserbatzeko eskubidea izateko. Bestela, galdu egingo da.
Klaseak hasten direnetik azaroaren 15a bitartean, 14 orduz edo gehiagoz talde arruntetan (7 orduz erdipresentziazko taldeetan) justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea. Hutsik gelditzen diren ikaspostuak beste matrikula batzuekin beteko dira.
Dena den, zerrenda argitaratu eta 5 laneguneko epean, behar den bezala justifikatu ahal izango dira. Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.
Bertaratze-falten alegazioen eskabidea
Ondorengo frogagiriak onartuko dira, betiere matrikulatu ondoren norberaren egoera aldatu baldin bada.
1. Lan arrazoiak.
2. Lan hobekuntzarako ikastaroak, “post-grado” espezializaziokoak, bekak, irakaskuntza arautuko eskola praktikak, formakuntzarako bekak edo antzekoak (Erasmus).
3. Ikaslearen edo bere senitartekoren baten gaixotasunagatik edo ospitaleratzeagatik.
4. Senitarteko baten heriotza.
5. Beste batzuk: irakas-denboran hartutako oporrak, ezkontzagatiko baimena eta amatasun-baja.
2024ko AZAROKO EPEAK | |
---|---|
Onartzen diren hutsegiteak gainditu dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea | Azaroaren 17an, 14:00etan.KONTSULTATU |
Ziurtagiriak aurkezteko epea | Azaroaren 17tik Azaroaren 21era (14:00ak arte) (posta elektronikoz bidal daitezke: eoip.admin@educacion.navarra.es) |
Onartutako eta ez onartutako alegazioen argitaratzea | Azaroaren 25Ean, 14:00etan. ONARTUAK / EZ ONARTUAK / EPEZ KANPO |
2025ko URTARRILEKO EPEAK (LAUHILEKOAK) | |
Onartzen diren hutsegiak gainditu dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea | Urtarrilaren 12an, 14:00etan.KONTSULTATU |
Ziurtagiriak eta ez onartutako | Urtarrilaren 12tik Urtarrilaren 15Era (14:00ak arte) (posta elektronikoz bidal daitezke: eoip.admin@educacion.navarra.es) |
Onartutako eta ez onartutako alegazioen argitaratzea | Urtarrilaren 16an, 14:00etan. ONARTUAK / EZ ONARTUAK / EPEZ KANPO |
2025ko MAIATZA-EKAINEKO EPEAK | |
---|---|
Onartzen diren hutsegiteak gainditu dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea | Maiatzaren 8an, 14:00etan. KONTSULTATU |
Ziurtagiriak aurkezteko epea | Maiatzaren 8tik 15Era (14:00ak arte) (posta elektronikoz bidal daitezke: eoip.admin@educacion.navarra.es) |
Onartutako eta ez onartutako alegazioen argitaratzea | Maiatzaren 26an, 14:00etan. ONARTUAK / EZ ONARTUAK / EPEZ KANPO |
Edozein kasutan, ikasle batek bere matrikulari uko egin diezaioke, indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera.