Ekaineko deialdian gainerako trebetasunak gainditu dituzten ikasleak, iraileko ahozko adierazpeneko proban (ekoizpena eta koprodukzioa) 5eko nota lortuta maila horretako titulazioa lortuko balute, irailaren 1ean, asteartean, 8:30ean, IKASLEEN ZERRENDA deituko dira proba egitera. Ikasleak ordu horretarako izan beharko du proba egin behar den tokian, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.
Gainerako ikasleen ahozko azterketen deialdia (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) irailaren 8an, asteartea argitaratuko da, 16:00etan, HEMEN. Ekaineko edo iraileko deialdian idatzizko proba gainditu duten ikasleak besterik ez da deituko, eta deialdia izenduna izango da, NAN enkriptatuaren formatuaren bidez.
Iraileko ahozko probak irailaren 14 eta 15ean, 08:30etatik aurrera eginen dira . Ikasleak ordu horretarako izan behar du proba egin behar den tokian, eta une horretan bertan emango zaio proba egiteko ordua eta adieraziko zaio zein epaimahaitan egin behar duen.
Ahozko proba (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean eginen da, Konpainia plazan, 3. solairuan.
Ahozko proba egin baino 5 minutu lehenago, gutxienez, joan behar dute ikasleek.
Irailaren 1ean ahozko proba egin behar duten ikasleek abuztuaren 31n egin ahalko dute probaren data aldatzeko eskaria. Aldaketa telefonoz eskatu beharko dute, Euskara Departamentura deituta, goizeko 11:00etatik 12:00etara.
Ahozko azterketara deitutako gainerako ikasleek data aldatzeko eskaera egingo dute, inprimaki honetan eskatutako datuak betez, eta epe honetan bidali:
| Noiztik | Noiz arte |
|---|---|
Irailaren 8a, asteartea, 16.00etatik | Irailaren 10era, osteguna, 08:00ak arte |
Zure eskaera jasoko dugu eta, ahal bada, data aldatuko dizugu. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira onartuko.
Euskara Departamentua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera onartu den jakinarazteko.
Ikasleek proba idatzia hasi baino 15 minutu lehenago izan beharko dute Iruñeko HEOren aurrean (Konpainia plazan).
Eguna | Proba | Ordua | Tokia |
|---|---|---|---|
Irailak 8, asteartea | Idatzizko bitartekotza (MD) | 09:00 - 09:40 |
IHEO 34. gela |
Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 09:45 - 11:30 | ||
Entzunaren ulermena (CO) | 11:45 - 12:40 | ||
Irakurriaren ulermena (CE) | 12:40 - 13.55 |
Ikasleak Eskolako webgunean izanen ditu ikusgai proben emaitzak, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Trebetasunak.
PROBA | EGUNA ETA ORDUA |
|---|---|
Entzunaren ulermena (CO) *ADI!: Iklaseak egun horretan ikusiko dituen emaitzak, bai ahozko adierazpen (EO), bai bitartekotza (MD) ataletan, ekainekoak izanen dira. Atal horiek irailaren 15ean, 14:00etan, eguneratuko dira. | Irailaren 8a, asteartea, 16:00etan |
Ahozko adierazpena (EO) |
Irailaren 15a, asteartea, 14:00etan |
Noiztik | Noiz arte |
|---|---|
Irailak 8, asteartea, 16:00etatik | Irailak 10, osteguna, 08:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
|---|---|---|
Irailak 11, ostirala | 13:00 - 13:30 | Iruñeko Hizkuntza Eskola, Konpainia plaza, 3. solairua |
Noiztik | Noiz arte |
|---|---|
Irailak 15, asteartea, 14:00etatik | Irailak 16, asteazkena, 12:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
|---|---|---|
Irailak 17, osteguna | 12:30 - 13:30 | Iruñeko Hizkuntza Eskola, Konpainia plaza, 3. solairua |