Araudia 2025-2026

- Ikasleak -

Jarraibide orokorrak

  • NA (nortasun agiria), AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia) edo pasaportea erakutsi beharko dute azterketa idatzia zein ahozko probak egitera etorriko diren guziek.
  • Azterketak puntual hasiko dira. Azterketa egin behar dutenek hura hasi baino 15 minutu lehenago egon behar dute proba egiteko ezarritako tokian, honako kasu hauetan izan ezik:
    • Euskara azterketa idatziak: C1eko azterketa idatzia egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egonen dira ezarritako tokian, eta 25 minutu lehenago B2ko eta B1eko azterketa idatzia egiteko. Ikasle kopurua dela-eta, azterketaren bat IHEOtik kanpo egitekoa balitz, hemen adieraziko genuke ikasleek zenbat minutu lehenago joan beharko luketen dena delako egoitza horretara azterketa egitera.
    • Ingeles azterketa idatziak: Azterketa egin behar dutenek proba hasi baino 30 minutu lehenago egon behar dute ezarritako tokian (Lizarrako unitatean izan ezik - han, 15 minutu lehenago).
  • Azterketa idatzia edo ahozko proba egin izanaren ziurtagiria proba bukatutakoan (eta orduan bakarrik) idatzi eta emanen zaio eskatzen duenari.
  • Abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak araututakoari jarraiki, elkarbizitzari kalte egiten dioten jarrerek azterketan, proban edo ariketan kalifikazio negatiboa paratzea ekarriko dute. Orobat, egoerari dagozkion bertzelako neurri batzuk aplikatzen ahalko dira, indarrean dagoen ikasleen betebeharren gaineko araudiak biltzen duena kontuan hartuta.
  • Sakelako telefonoak eta bertzelako gailu elektronikoak (hala nola tabletak, erloju adimendunak eta abar) itzaliak egonen dira momentu orotan azterketa egin bitartean, eta alarmak, desaktibatuak.
  • Azterketarien ardura da probara idazteko materiala ekartzea.

Azterketen ebaluazioa eta puntuazioa

  • Promozio- eta ziurtagiri-irizpideak ikasturterako proben zehaztapenak arautzen dituen Ebazpenean kontsulta daitezke (XIII. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZEN MAILEI APLIKATU BEHARREKO SUSTAPEN ETA ZIURTAPEN IRIZPIDEAK). Ebazpena eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren webgunean.
  • Ohiko deialdian (ekainean) eskatutako puntuaziora iristen ez direnak, iraileko deialdian gainditu ez dituzten azterketa-zatietara aurkez daitezke. Azterketaren zati bakoitzean, azkenean lortutako puntuaziorik onena aplikatuko da.
  • Deialdi bakoitzerako azterketa errebistatzeko epeak ikusteko, IHEOren web-gunean, HIZKUNTZAK bilatu behar du ikasleak eta, dagokion hizkuntza hautatutakoan, ‘azterketak’ - ‘ikasle libreen / ofizialen egutegi ofiziala’ bideari segitu.
  • Errebisioa eskatzeko prozesua eta araudia web-gunean daude ikusgai.

Azterketa idatzia

  • Proba idatziaren atalak maila bakoitzerako Azterketarako Gidetan (Hezkuntza Departamentuaren web-gunean daude kontsultagai) zehaztua dagoen hurrenkeran eginen dira.
  • Bitartekotza Idatziaren eta Idazmenaren probak ikaslearen datu pertsonalik ezagutu gabe zuzenduko dituzte irakasleek; horretarako, plika sistema erabiliko da. Ondorioz, ez da zuzenduko proba egin duenaren datu pertsonalik duen erantzun-orririk.
  • Behin proba hasita, ikasleak ez dira azterketa egiteko tokitik ateratzen ahalko gutxienez 15 minutu igaro arte.
  • Behin entzungaiak martxan jarrita, ez zaio inori azterketa gelara sartzera utziko.
  • Azterketariek erantzunak azterketa-jarraibideek zehaztutako tokietan idatzi ezean, ez zaie azterketa zuzenduko.
  • Erantzun bakarra eskatzen den tokian bi erantzun edo gehiago markatuz gero, baliogabetzat joko da erantzun hori.
  • Irakurgailu optikoz zuzentzekoak diren orriak, halakorik erabiliko balitz, arkatzez bete behar dira.
  • Azterketa idatzian, Adierazpen Idatzia eta Bitartekotza Idatzia ataletako ariketak boligrafo urdinez edo beltzez idatzi behar dira. Arkatzez edo ezaba daitekeen tintako boligrafoz eginez gero, ez dira zuzenduko atal horiei dagozkien ariketak.
  • Bitartekaritza-trebetasuna ahozko eta idatzizko bitartekotza-alderdien batez besteko aritmetikoarekin kalifikatzen da. Deialdi arruntean (ekainean) trebetasuna gainditzen ez bada, bitartekaritza-proba gainditu nahi dutenek bi aldeak (ahozkoa eta idatzizkoa) errepikatu beharko dituzte iraileko ezohiko deialdian.
  • Proba idatzia egiten dutenek letra argiz eta irakurterrazez idatzi behar dute; behar ez den tokietan ez dute maiuskularik erabiliko, eta ez dute nahasgarri gerta daitekeen tatxoirik eginen.
  • Mahai gainean, idazteko materiala bertzerik ez da onartuko.
  • Gelatik atera aurretik, azterketariak jasotako dokumentu guzi-guziak itzuli behar ditu, baita zirriborroa egiteko orria ere.

Ahozko probak

  • Ahozko proba egitera aurkeztuko diren ikasleek proba hasi baino gutxienez bost minutu lehenago izan beharko dute Eskolako 3. solairuan.
  • Ahozko probak  bikoteka edo hirukoteka eginen dira.
  • Ahozko Bitartekotzarekin hasika da ahozko proba. Ahozko Bitartekotzan lorturiko nota Bitartekotza Idatzian lortutakoarekin batu behar da, Bitartekotza atalean agertuko den nota ateratzeko. Alegia, Bitartekotza atalak nota bakarra du, Ahozko Bitartekotzan eta Bitartekotza Idatzian lortutako noten arteko batezbeteko aritmetikoa kalkulatuz ateratzen dena. Ohiko deialdian (ekainean) Bitartekotza atala gainditu ezean, ikasleek bi parteak (ahozkoa eta idatzia) egin beharko dituzte iraileko deialdi ezohikoan.
  • Ahozko Bitartekotza proba bukatutakoan eginen da Mintzamen Proba (Produkzioa eta Koprodukzioa).
  • Ahozko proba guziak grabatu eginen dira.
  • Ordua aldatzeko araudia ikusgai dago web-gunean. Bilatzeko, hizkuntza bakoitzean bide honi segitu behar zaio: ‘HIZKUNTZAK’ - ‘azterketak’ - ‘ahozko probetako orduen aldaketa eskatzeko araudia’.

Hezkuntza Departamentuak argitara emandako Azterketarako Gidetan aurkituko duzue azterketen gaineko informazio gehiago.

Denbora edo/eta bitartekoak azterketak baldintza berezietan egiteko eskaera

  • EPEAK: 2026ko ohiko eta ezohiko deialdiko probetarako egokitzapenak eskatzeko epea martxoaren 24ko 12:00etatik apirilaren 7ko 14:00etara izango da.
  • Zure eskaeraren baieztapena edo ukapena apirilaren 20ko 19:00ak baino lehen jasoko duzu.
  • Akatsak zuzentzeko epea irekiko da apirilaren 22ko 9:00etatik 23ko 00:00etara.
  • DEIALDIAK: Egokitzapena behin bakarrik eskatu behar da. Hau da, ohiko deialdirako (ekaina) eman bazaio, ez da beharrezkoa aparteko deialdirako (iraila) eskatzea.
  • ESKABIDEAK: Denboren eta baliabideen egokitzapena eskatzen duten ikasleek galdetegi hau betez eska dezakete. Honela ulertu behar da:
  • % 33tik gorako desgaitasuna adierazten bada, eskaerarekin batera txosten/ziurtagiri bat aurkeztu behar da, eskaera sortzen duen egoeraren eta eskatzen diren neurrien deskribapena jasoko dueña.
  • medikuaren txostena aurkezten bada, txosten horrek gaur egungoa izan behar du (gehienez ere bi urteko antzinatasuna).
  • txostenak profesional kolegiatu batek sinatu behar ditu.
  • araudiak azterketa idatziaren data aldatzea edo azterketa bi egunetan banatzea galarazten du.
  • ez da probaren edukiaren edo zuzenketaren egokitzapenik egiten.
  • epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko.
  • DATUEN BABESA: Egiaztatze-probei buruzko komunikazioak interesdunekin egingo dira, eta, adingabeen edo legez inoren laguntza behar dutenen kasuan, haien aita, ama edo legezko tutorearekin. Datuak babesteko legea dela eta, ez da inola ere eztabaidatuko hautagaien xehetasunik beste alderdi batzuekin.
  • OHAR GARRANTZITSUA: Egokitzapenak egiteko, zentroak dituen giza baliabideak eta baliabide teknikoak hartuko dira kontuan.

 

 

 

Ahozko proben ordua aldatzeko arauak

Ez dago proba idatziaren eguna edo ordua aldatzerik.

1. Ahozko proben ordua/eguna aldatzeko baldintzak

  • Ikasle ofizial zein libreen ahozko proben data ez da aldatzen ahal, justifikaturiko kasuetan izan ezik, betiere aldaketa Departamentuaren antolamenduarekin bateragarria bada.
  • Aldaketa aldez aurretik eskatu behar da, eta, beharrezkoa bada, azterketariak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, zehazteko zergatik ezin duen azterketa egin esleitu zaizkion egunean eta orduan.
  • Ordua aldatzeko epeak eta datak ikusi.

2. Nola eskatu ahozko proben ordua/eguna aldatzeko

  • ALEMANA, FRANTSESA ETA ITALIERA
    • Aldatzeko eskaera WEB-GUNEKO INPRIMAKIAREN bidez eginen da. Inprimakia egoki bete behar da.
    • Ez da epetik kanpo igorritako inprimakirik onartuko.
    • Ezinbestekoa da formularioari azterketaren ordua aldatzea justifikatzen duen dokumentua eranstea.
    • Departamentuburuak erantzunen die jasotako eskaerei, telefono bidez edo email bidez, Departamentu bakoitzak ordu-aldaketak egiteko ezarri duen egunean.
       
  • EUSKARA (IKASLE OFIZIALAK)
    • Azterketariak zuzenean bere taldeko irakasleari eginen dio ordua aldatzeko eskaera.
       
  •  EUSKARA (IKASLE LIBREAK)
    • Aldaketa egiteko eskaera IHEOren weg-guneko “ERABILTZAILEEN GUNEA”-ren bidez eginen da, bide honi jarraiki: KUDEAKETA - azterketa aldatzeko eskaera. Han, ikasleak ikusiko du zein egunetara eskatzen ahal duen aldaketa. Eskaera onartuko balitzaio,  hasieran esleitutako eguna ikusiko luke ikasleak, bai eta orain eman zaion eguna ere. Orobat, onarturiko aldaketaren xehetasunak zehaztuko dizkion email bat ere jasoko du (komenigarria da spam-karpetara joan ote den begiratzea).
       
  •  INGELESA
    • Aldaketa egiteko eskaera IHEOren weg-guneko “ERABILTZAILEEN GUNEA”-ren bidez eginen da, bide honi jarraiki: KUDEAKETA - azterketa aldatzeko eskaera. Han, ikasleak ikusiko du zein egun eta ordutara eskatzen ahal duen aldaketa. Eskaera onartuko balitzaio, hasieran esleitutako eguna ikusiko luke ikasleak, bai eta orain eman zaion eguna ere. Orobat, onarturiko aldaketaren xehetasunak zehaztuko dizkion email bat ere jasoko du (komenigarria da spam-karpetara joan ote den begiratzea)

Azterketa-errebisioa eskatzeko araudia

  1. Hizkuntza bakoitzeko azterketen egutegian kontsultatu ahal izango da berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea, eta desberdina izan daiteke hizkuntza eta mailen arabera. Azterketa Egutegiak IHEOren webgunean kontsulta daitezke, hasierako orriko ‘HIZKUNTZAK’ menuan sartuz, dagokion hizkuntza aukeratuz - azterketak - 2025-2026 azterketen egutegi libre/ofiziala. 
  2. Epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko, eta ezingo da azterketara joan aldez aurretik eskatu gabe.
  3. Azterketaren berrikuspena presentziala izango da, azterketen egutegietan adierazitako datetan. 
  4. Azterketa berrikusteko, 6.5 puntu baino gutxiago lortu duten azterketa-zatietan nola jokatu duten azaldu behar zaie ikasleei.
  5. Ziurtapen-proben emaitzei buruz ikasleei emango zaien informazioak probetako zati bakoitzaren puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala jasoko ditu, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.
  6. Azterketa berrikusi nahi dutenek IHEO-ren web orriaren bidez eskatu behar dute, ERABILTZAILEEN GUNEA > Kudeaketa > Azterketa berrikustea. Urrats hauek egin beharko dituzte:
    1. Berrazterketa eskatzeko, EZ GAI kalifikazioa (6.5 baino gutxiago) duten trebetasunei dagozkien laukiak markatu beharko dituzte, alegia, berrikusi beharreko deialdiko azterketari dagozkionak.
    2. Baten bat markatu gabe uzten badute, edozein unetan markatu ahal izango dute, epea itxita ez badago.
    3. Dagokion laukia markatzen eta eskaera gordetzen dutenean, behin betikoa izango da, eta ezin izango dute marka kendu.

Erreklamazioa eskatzeko araudia

  • Errebisioaren ondoren lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badago, dagokion formularioaren bidez Erreklamazio bat eskatu ahal izango da Araudi honen arabera. Formularioa ERABILTZAILEEN GUNEA > Orokorra > Inprimakiak eremuan aurkitu daiteke.
  • Eskaera horiek aurkezteko epea hiru egun baliodunekoa izango da, azterketa berrikusten den egunetik kontatzen hasita.
  • Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak dagokion espedientea irekiko du, baloratu eta dagokion txostena egin ondoren, Ikasketaburutzak erreklamatzaileari idatziz jakinaraziko dio eta erreklamazio-prozesua ikastetxean amaituko da
  • Ikastetxearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

 

 

Igoera:

  • Ikasle libreek lortutako nota erabiltzen ahalko lukete maila gainditu dutela frogatzeko, Nafarroako Eskola Ofizialetan ikasle ofizial gisa izena eman nahiko balute.
  • Ikasle ofizialek hurrengo mailan matrikula egiten ahalko dute.

A1 eta A2 mailak

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6 puntukoa edo 6 puntu baino gehiagokoa da.
  • IGOERA - nota globala 5 eta 5,9 punturen artekoa da.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

B1 eta B2.2 mailak

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • IGOERA - nota globala 5 eta 6,4 punturen artekoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

C1 maila

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • IGOERA (Alemana, Euskara eta Ingelesa) - nota globala 5 eta 6,4 punturen artekoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

C2.2 maila

  • GAI - ZIURTAPENA - nota globala 6,5 puntukoa edo 6,5 puntu baino gehiagokoa.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

B2.1 maila, eta Alemanean, Euskaran eta Ingelesean, C2.1 maila

  • IGOERA - nota globala 5 puntukoa edo 5 puntu baino gehiagokoa da.
  • EZ GAI - nota globala 5 puntu baino gutxiagokoa da.

Azterketaren nota globala:

  • 5 puntuko edo 5 puntu baino gehiagoko nota globala lortu ahal izateko, nahitaezkoa da azterketaren atal bakoitzean gutxienez 5 puntuko nota erdiestea.
  • Nota globala kalkulatzeko, azterketaren atal bakoitzean lortutako noten arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IKASKETEN MAILEI APLIKATU BEHARREKO SUSTAPEN ETA ZIURTAPEN IRIZPIDEEI buruzko araudia Hezkuntza Departamentuaren webgunean kontsulta daiteke.

 

 

 

volver_arriba