ESCUELA OFICIAL
DE IDIOMAS
DE PAMPLONA
EOIP IHEO
IRUÑEKO
HIZKUNTZA ESKOLA
OFIZIALA
PLAZA HUTSAK,  MATRIKULA EGIN
2025ko urriaren 1a

PLAZA HUTSAK, MATRIKULA EGIN

Urriaren 1etik 6ra plaza hutsetan matrikulatu zaitezke. Hemen kontsulta dezakezu ordutegia. Gogoratu kurtsoa irailaren 24a hasi zela, beraz, izena eman bezain pronto zure taldearekin bat egin dezakezula.

Formalizatu zure matrikula esteka honen bidez, bai urteko taldeetan, bai lauhilekoetan eta moduluetan. Matrikula formalizatu

Jarraitu irakurtzen

Mundu oso bat eskura. IHEOko hizkuntza ez ofizialak
2025ko irailaren 30a

Mundu oso bat eskura. IHEOko hizkuntza ez ofizialak

Ate anitz irekiko dizkizute Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasten ditugun
hizkuntza ofizialek. Baina hori aski ez balitz, mundu oso bat eskura duzu hizkuntza ez
ofizialetan: txinera, gaztelania, japoniera eta portugesa ere ikasten ahal dituzu gurekin.
Matrikula berehala zabalduko da, urriaren 6an hain zuzen ere, eta aste osoa duzu izena
emateko. Bila ezazu informazio guzia gure web-gunean. Informazioa hemen

Jarraitu irakurtzen

Tailerrak, mintzataldeak eta irakurle taldeak
2025ko irailaren 26a

Tailerrak, mintzataldeak eta irakurle taldeak

Hizkuntza bat ikasten ari garelarik, arras inportantea da non eta norekin praktikatu izatea. Ikasgela da segur aski horretarako toki aproposena, baina batzuetan hortik kanpo ere pixka bat gehiago praktikatu nahi genuke, edo gure ahoskera findu nahian gabiltza, edo, maila jakin batera ailegatuta, eskertuko genuke gustuko liburu bat ikasten ari garen hizkuntzan irakurtzeko eta komentatzeko aukera izatea.

Jarraitu irakurtzen

Lehiaketa bat prestatu dugu Hizkuntzen eguna dela-eta!
2025ko irailaren 23a

Lehiaketa bat prestatu dugu Hizkuntzen eguna dela-eta!

Hizkuntzen Europako Eguna dugu irailaren 26a, eta, iduritzen zaigu urtero bezala aurten ere ospatu behar dugula; azken batean, hizkuntzak irakastea baita gure zeregina. Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu. Hainbat galdera aurkituko dituzu, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasten diren bortz hizkuntza ofizialean eginak, gehi baten bat gaztelaniaz.

Jarraitu irakurtzen

Eman izena ingeles FLEXI ikastaroan! – Ikasi komeni zaizun martxan!
2025ko uztailaren 1a

Eman izena ingeles FLEXI ikastaroan! – Ikasi komeni zaizun martxan!

Zure ingelesa hobetu nahi duzu, baina malgutasuna behar duzu denbora aldetik? Gure FLEXI ikastaroa da zuk behar duzuna, bereziki prestatua baita denbora guti izan arren kalitatezko formakuntza jaso nahi duten horiendako.

Jarraitu irakurtzen

Albiste guztiak ikusi

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala

Matrikula eta Aurreinskripzioa

Matrikula edo aurreinskripzioa egin
ONLINE

Gela Birtuala

Gela birtualerako sarbidea
MOODLE

Erabiltzaile-gunea

Sartu zure
ERABILTZAILE-GUNEra

3. zk
3. zk

Konpainianaldizkaria

Eskuragarri dago jada gure KONPAINIAN aldizkariaren azken alea deskargatzeko.

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle eta irakasleek idatzitako artikulu eta aipamenak, kanpoko ekarpenez gain. Ezagutu gure eskolako jarduerak. Aldizkarian parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan eskolarekin, itxaron dezagun!

Aldizkaria ikusi

Aurreko zenbakiak ikusi

volver_arriba