Ekaineko deialdian gainerako trebetasunak gainditu dituzten ikasleak, iraileko ahozko adierazpeneko proban (ekoizpena eta koprodukzioa) 5eko nota lortuta maila horretako titulazioa lortuko balute, irailaren 1ean, astelehenean, 8:30ean deituko dira proba egitera. Ikasleak ordu horretarako izan beharko du proba egin behar den tokian, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.
Gainerako ikasleen ahozko azterketen deialdia (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) irailaren 8an, astelehena argitaratuko da, 16:00etan, HEMEN. Ekaineko edo iraileko deialdian idatzizko proba gainditu duten ikasleak besterik ez da deituko, eta deialdia izenduna izango da, NAN enkriptatuaren formatuaren bidez.
Iraileko ahozko probak irailaren 9, 10, 11, eta 12an, 08:30etatik aurrera eginen dira . Ikasleak ordu horretarako izan behar du proba egin behar den tokian, eta une horretan bertan emango zaio proba egiteko ordua eta adieraziko zaio zein epaimahaitan egin behar duen.
Proba egiteko lekua abuztuaren 25ean argitaratuko da
Ahozko proba egin baino 5 minutu lehenago, gutxienez, joan behar dute ikasleek.
Irailaren 1ean ahozko proba egin behar duten ikasleek abuztuaren 29an egin ahalko dute probaren data aldatzeko eskaria. Aldaketa telefonoz eskatu beharko dute, Euskara Departamentura deituta, goizeko 11:00etatik 12:00etara.
Ahozko azterketara deitutako gainerako ikasleek data aldatzeko eskaera egingo dute, inprimaki honetan eskatutako datuak betez, eta epe honetan bidali:
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailaren 8a, astelehena, 16.00etatik | Irailaren 9a, asteartea, 08:00ak arte |
Zure eskaera jasoko dugu eta, ahal bada, data aldatuko dizugu. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira onartuko.
Euskara Departamentua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera onartu den jakinarazteko.
Ikasleek proba idatzia hasi baino 30 minutu lehenago izan beharko dute proba egin behar den tokian.
Eguna | Proba | Ordua | Tokia |
---|---|---|---|
Irailak 2, asteartea | Idatzizko bitartekotza (MD) | 16:00 – 16:30 | Proba egiteko lekua abuztuaren 25ean argitaratuko da |
Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 16:35 – 18:20 | ||
Entzunaren ulermena (CO) | 18:40 – 19:30 | ||
Irakurriaren ulermena (CE) | 19:35 – 20:50 |
Ikasleak Eskolako webgunean izanen ditu ikusgai proben emaitzak, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Trebetasunak.
PROBA | EGUNA ETA ORDUA |
---|---|
Entzunaren ulermena (CO) *ADI!: Iklaseak egun horretan ikusiko dituen emaitzak, bai ahozko adierazpen (EO), bai bitartekotza (MD) ataletan, ekainekoak izanen dira. Atal horiek irailaren 15ean, 16:00etan, eguneratuko dira. | Irailaren 8a, astelehena, 16:00etan |
Ahozko adierazpena (EO) |
Irailaren 15a, astelehena, 16:00etan |
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailak 8, astelehena, 16:00etatik | Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
---|---|---|
Irailak 9, asteartea | 12:30 - 13:30 | IHEO, plaza Compañía, 3. solairua |
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailak 15, astelehena, 16:00etatik | Irailak 16, asteartea, 08:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
---|---|---|
Irailak 16, asteartea | 12:30 - 13:30 | IHEO, plaza Compañía, 3. solairua |