B2.2

- Ikasleak -

Ahozko proba

  • DATAK

Ekaineko deialdian gainerako trebetasunak gainditu dituzten ikasleak, iraileko ahozko adierazpeneko proban (ekoizpena eta koprodukzioa) 5eko nota lortuta maila horretako titulazioa lortuko balute, irailaren 1ean,  astelehenean, 8:30ean deituko dira proba egitera, proba egin behar den tokian Ikasleak ordu horretarako izan beharko du eskolan, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.

 

Gainerako ikasleen ahozko azterketen deialdia (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) irailaren 8an argitaratuko da, 16:00etan, HEMEN. Ekaineko edo iraileko deialdian idatzizko proba gainditu duten ikasleak besterik ez da deituko, (ekaineko deialdian edo iraileko proba egin ondoren), eta deialdia izenduna izango da, NAN enkriptatuaren formatuaren bidez.

 

Iraileko ahozko probak irailaren 11 eta 12an,  08:30etik aurrera eginen dira. Ikasleak ordu horretarako proba egin behar den tokian izan beharko du, eta une horretan bertan emango zaio proba egiteko ordua eta adieraziko zaio zein epaimahaitan egin behar duen.

  • TOKIA

           Proba egiteko lekua abuztuaren 25ean argitaratuko da

Ikasleek ahozko proba  hasi baino 5 minutu lehenago izan beharko dute.

  • AHOZKO PROBAREN DATA ALDATZEA: ESKARIA EGITEKO EPEA

Irailaren 1ean ahozko proba egin behar duten ikasleek abuztuaren 29an egin ahalko dute probaren data aldatzeko eskaria.  Aldaketa telefonoz eskatu beharko dute, Euskara Departamentura deituta, goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Ahozko azterketara deitutako gainerako ikasleek epe honetan eginen dute data aldatzeko eskaera, inprimaki honetan eskatutako datuak betez,  eta bidaliz:

Noiztik

Noiz arte

Irailak 8, astelehena, 16:00etatik

Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte

Zure eskaera jasoko dugu eta, ahal bada, data aldatuko dizugu. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira onartuko.

  • DATA ALDATZEKO ESKAERAREN ERANTZUNA:

           Euskara Departamentua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera onartu den jakinarazteko.

 

Proba idatzia

Ikasleek proba idatzia hasi baino 25 minutu lehenago izan beharko dute proba egin behar den tokian. 

Eguna

Proba

Ordua

Tokia

Irailak 4, osteguna

Idatzizko bitartekotza (MD)

16:00 -16:30

Proba egiteko lekua abuztuaren 25ean argitaratuko da

Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa (EE)

16:35 - 17:55

 

Entzunaren ulermena (CO)

18:05 - 18:45

Irakurriaren ulermena (CE)

18:50 – 19:50

 

Proben emaitzak

Ikasleak Eskolako webgunean izanen ditu ikusgai proben emaitzak, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Trebetasunak.

 

PROBA

EGUNA ETA ORDUA

Entzunaren ulermena (CO)
Irakurriaren ulermena (CE)
Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE)

*ADI!: Ikasleak egun horretan ikusiko dituen emaitzak, bai ahozko adierazpen (EO), bai bitartekotza (MD) ataletan, ekainekoak izanen dira. Atal horiek irailaren 15ean, 16:00etan, eguneratuko dira.

Irailaren 8a, astelehena, 16:00etan

Ahozko adierazpena  (EO)
Bitartekotza (MD)

 

  Irailaren 15a, astelehena, 16:00etan

 

Probak berrikustea

  • Ikasleak 6.5 baino gutxiago atera duen trebetasunetarako bakarrik eskatu ahal izango du berrikuspena.  
  • Probak berrikusteko eskaria Eskolako webgunearen bidez eginen du, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Azterketen berrikustea.
  • Ez da onartuko epez kanpo igorritako eskaririk.
  • Proba berrikusteko eskaririk egin ezean, ezin izanen da proba berrikusi.
  • Idatzizko proba (CO, CE eta EE) berrikustea: eskaria egiteko epea

Noiztik

Noiz arte

Irailak 8, astelehena, 16:00etatik

Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte

 

  • Idatzizko proba (CO, CE eta EE) berrikusteko data eta tokia:

Eguna

Ordua

Tokia

Irailak 9, asteartea

11:30 - 12:30

IHEO, plaza Compañía, 3. solairua

 

  • Ahozko proba (EO eta MD) berrikustea:  eskaria egiteko epea

Noiztik

Noiz arte

Irailak 15, astelehena, 16:00etatik

Irailak 16, asteartea, 08:00ak arte

 

  • Ahozko probak (EO eta MD) berrikusteko data eta tokia

Eguna

Ordua

Tokia

Irailak 16, asteartea

12:30 - 13:30

IHEO, plaza Compañía, 3. solairua

volver_arriba