Ekaineko deialdian gainerako trebetasunak gainditu dituzten ikasleak, ahozko adierazpeneko proban (ekoizpena eta koprodukzioa) 5eko nota lortuta maila horretako titulazioa lortuko balute, irailaren 1ean, astelehenean, 8:30ean, IKASLEEN ZERRENDA deituko dira proba egitera. Ikasleak ordu horretarako izan beharko du proba eginen den tokian, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.
Gainerako ikasleen ahozko azterketen deialdia (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) irailaren 8an, astelehena, argitaratuko da, 16:00etan. HEMEN. Ekaineko edo iraileko deialdian idatzizko proba gainditu duten ikasleak besterik ez da deituko, eta deialdia izenduna izango da, NAN enkriptatuaren formatuaren bidez.
Iraileko ahozko probak irailaren 9, 10, 11, eta 12an eginen dira, 08:30etik aurrera. Ikasleak ordu horretan joan behar du proba eginen den tokira, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.
Ahozko proba (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean eginen da, Konpainia plazan, 3. solairuan.
Ikasleek proba hasi baino gutxienez 5 minutu lehenago izan beharko dute bertan.
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailak 8, astelehena, 16:00etatik | Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte |
Zure eskaera jasoko dugu eta, ahal bada, data aldatuko dizugu. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira onartuko.
Euskara Departamentua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera onartu den jakinarazteko.
Ikasleek Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren aurrean izan beharko dute (Konpania plaza, 6), proba hasi baino 30 minutu lehenago.
Eguna | Proba | Ordua | Tokia |
---|---|---|---|
Irailak 2, asteartea | Idatzizko bitartekotza (MD) | 16:00 – 16:30 |
IHEO Konpania plaza |
Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 16:35 – 18:20 | ||
Entzunaren ulermena (CO) | 18:40 – 19:30 | ||
Irakurriaren ulermena (CE) | 19:35 – 20:50 |
Ikasleak Eskolako webgunean izanen ditu ikusgai proben emaitzak, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Trebetasunak.
PROBA | EGUNA ETA ORDUA |
---|---|
Entzunaren ulermena (CO) *ADI!: Ikasleak egun horretan ikusiko dituen emaitzak, bai ahozko adierazpen (EO), bai bitartekotza (MD) ataletan, ekainekoak izanen dira. Atal horiek irailaren 15ean, 16:00etan, eguneratuko dira. | Irailaren 8a, astelehena, 16:00etan |
Ahozko adierazpena (EO) |
Irailaren 15a, astelehena, 16:00etan |
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailak 8, astelehena, 16:00etatik | Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
---|---|---|
Irailak 9, asteartea | 12:30 - 13:30 | Iruñeko Hizkuntza Eskola, Konpainia plaza, 3. solairua |
Noiztik | Noiz arte |
---|---|
Irailak 15, astelehena, 16:00etatik | Irailak 16, asteartea, 08:00ak arte |
Eguna | Ordua | Tokia |
---|---|---|
Irailak 17, asteazkena | 12:00 - 13:30 | Iruñeko Hizkuntza Eskola, Konpainia plaza, 3. solairua
|