B2

- Ikasleak -

 

Ahozko proba

  • DATAK

Ekaineko deialdian gainerako trebetasunak gainditu dituzten ikasleak, ahozko adierazpeneko proban (ekoizpena eta koprodukzioa) 5eko nota lortuta maila horretako titulazioa lortuko balute, irailaren 1ean,  astelehenean, 8:30ean deituko dira proba egitera. Ikasleak ordu horretarako izan beharko du proba eginen den tokira, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.

 

Gainerako ikasleen ahozko azterketen deialdia (ahozko bitartekotza eta ahozko adierazpena) irailaren 8an, astelehena,  argitaratuko da, 16:00etan. HEMEN. Ekaineko edo iraileko deialdian idatzizko proba gainditu duten ikasleak besterik ez da deituko, eta deialdia izenduna izango da, NAN enkriptatuaren formatuaren bidez.

 

Iraileko ahozko probak irailaren 11an eta 12an eginen dira, 08:30etik aurreraIkasleak ordu horretarako izan beharko du proba eginen den tokian, eta une horretan esleituko zaizkio proba egiteko ordua eta epaimahaia.

  • TOKIA

Proba non egingo den abuztuaren 25ean argitaratuko da.

Ikasleek proba hasi baino gutxienez 5 minutu lehenago izan beharko dute bertan.

  • AHOZKO PROBAREN DATA ALDATZEA: ESKARIA EGITEKO EPEA

Irailaren 1ean ahozko proba egin behar duten ikasleek abuztuaren 29an egin ahalko dute probaren data aldatzeko eskaria.  Aldaketa telefonoz eskatu beharko dute, Euskara Departamentura deituta, goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Ahozko azterketara deitutako gainerako ikasleek data aldatzeko eskaera egingo dute, inprimaki honetan eskatutako datuak betez, eta epe honetan bidali:

 

 

Noiztik

Noiz arte

Irailak 8, astelehena, 16:00etatik

Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte

 

Zure eskaera jasoko dugu eta, ahal bada, data aldatuko dizugu. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira onartuko.

 

  • DATA ALDATZEKO ESKARIAREN ERANTZUNA:

           Euskara Departamentua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera onartu den jakinarazteko.

 

Proba idatzia

Ikasleek proba eginen den tokian  izan beharko dute, proba hasi baino  25 minutu lehenago.

Eguna

Proba

Ordua

Tokia

Irailak 4, osteguna

Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa (EE)

16.00 -17:15

Proba egiteko lekua abuztuaren 25ean argitaratuko da

Idatzizko bitartekotza (MD)

17:20 - 17:50

 

Entzunaren ulermena (CO)

18:05 - 18:45

Irakurriaren ulermena (CE)

18:50 – 19:50

 

Proben emaitzak

Ikasleak Eskolako webgunean izanen ditu ikusgai proben emaitzak, ibilbide honi jarraiki: Erabiltzaileen gunea - Kudeaketa - Trebetasunak.   

 

PROBA

EGUNA ETA ORDUA

Entzunaren ulermena (CO)
Irakurriaren ulermena (CE)
Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE)

*ADI!: Iklaseak egun horretan ikusiko dituen emaitzak, bai ahozko adierazpen (EO), bai bitartekotza (MD) ataletan, ekainekoak izanen dira. Atal horiek irailaren 15ean, 16:00etan, eguneratuko dira.

Irailaren 8a, astelehena, 16:00etan

Ahozko adierazpena  (EO)
Bitartekotza (MD)

 

  Irailaren 15a, astelehena, 16:00etan

 

Probak berrikustea

  • Ikasleak 6.5 baino gutxiago atera duen trebetasunetarako bakarrik eskatu ahal izango du berrikuspena.  
  • Probak berrikusteko eskaria Eskolako webgunearen bidez eginen du, ibilbide honi jarraiki: erabiltzaileen gunea - kudeaketa - azterketen berrikustea. 
  • Ez da onartuko epez kanpo igorritako eskaririk.
  • Proba berrikusteko eskaririk egin ezean, ezin izanen da proba berrikusi.
  • Proba idatzia (CO, CE eta EE) berrikustea: eskaria egiteko epea

 

Noiztik

Noiz arte

Irailak 8, astelehena, 16:00etatik

Irailak 9, asteartea, 08:00ak arte

 

  • Proba idatzia (CO, CE eta EE) berrikusteko data eta tokia:

 

Eguna

Ordua

Tokia

Irailak 9, asteartea

11:30 - 12:30

IHEO, Compañía plaza, 3. solairua

 

  • Ahozko proba (EO eta MD) berrikustea: eskaria egiteko epea

Noiztik

Noiz arte

Irailak 15,astelehena,  16:00etatik

Irailak 16, asteartea,  08:00ak arte

 

  • Ahozko proba (EO eta MD) berrikusteko eguna eta lekua:

Eguna

Ordua

Tokia

Irailak 17, asteazkena

09:30 - 11:00

IHEO, Compañía plaza, 3. solairua

 

 

volver_arriba