Irakaskuntza Librea

Aurkibidea
Epeak eta ordutegia
Betebeharrak
Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke
Azterketa deialdiak
Ekarri beharrekoa
Azterketa egoitza
Tasak
Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda
Ohar garrantzitsuak

Epeak eta ordutegia

(2016-2017 Ikasturtea)

 2017ko otsailaren 20tik martxoaren 9a arte  

MATRIKULA INTERNETEN BIDEZ (SARTU)

Ikasleak matrikula interneten bidez burutuko du eta 5 EGUNEKO EPEA izango du argibide hauetan zehazten den dokumentazioa Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialera bidaltzeko.
MATRIKULA ORDUTEGIA: otsailaren 20ko 9:00etatik martxoaren 9ko 23:59ak arte.

Betebeharrak

(2016-2017 Ikasturtea)

    • 2017. urtean 16 urte betetzea. 14 urtetik gorakoek matrikula egin ahal izango dute DBHn ikasten ez duten hizkuntzan (HLOren 59. artikulua). DBHn ikasten diren hizkuntzak hauek dira: atzerriko 1. eta 2. hizkuntza eta heziketa hizkuntza.

    • Matrikula egiterakoan, gutxienez, Eskola Graduatu, Eskola Ziurtagiri, Lehen Mailako Ikasketa Ziurtagiria edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa egina edukitzea.
    • Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz, espainiar nazionalitatea ez duenak ezin izango du pasaporteak zehazten dion herrialdeko hizkuntza ofizial horretan oinarrizko eta tarteko mailan matrikularik egin.

Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke

(2016-2017 Ikasturtea)

a) Oinarrizko Maila (A2): euskaran eta ingelesean izan ezik.

b) Tarteko Maila (B1).

c) Maila Aurreratua (B2).

d) C1 Maila (C1)

Ikaslea nahi duen mailan matrikulatuko da. Bakarrik hizkuntza bakoitzeko maila batean matrikulatu ahal izango da. Ez da beharrezkoa aurreko maila gainditua izatea maila altuago batean matrikulatzeko.

Azterketa deialdiak

(2016-2017 Ikasturtea)

(20/2017 EBAZPENA, OTSAILAREN 20KOA)

Ikasle libreak 2 azterketa deialdi izanen ditu dagokion maila gainditzeko. Proben ohiko deialdia maiatza-ekainean izanen da eta ez-ohiko deialdia irailean.

HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu

Ekarri beharrekoa

  • 1. IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):

    • N.A.N. edo A.I.Z.ren fotokopia.
    • Ikasketak:
      • Betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen zinpeko aitorpena “check” baten bidez burutuko da matrikulatzen ari den bitartean.
    • Familia Ugaria, desgaitasuna dutenak  eta Ekintza Terroristen biktimak, begiratu 4 eta 5 puntuak. 

  • 2. LEHENDIK IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO IKASLE IZANDAKOAK:

    • Familia Ugaria, desgaitasuna dutenak eta Ekintza Terroristen biktimak, begiratu 4 eta 5 puntuak.

  • 3. BESTE HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIAL BATETIK DATORREN IKASLEAK:

    • N.A.N. edo A.I.Z.ren fotokopia.
    • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu duela ziurtatzen duen agiria.
    • Familia Ugaria, desgaitasuna dutenak eta Ekintza Terroristen biktimak, begiratu 4 eta 5 puntuak.
  • 4. FAMILIA UGARIAK:

    • Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia.

  • 5. EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK ETA DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENAK:

    • Ziurtagiria ekarri beharko dute.

Azterketa egoitza

(2016-2017 Ikasturtea)

Hizkuntza eta maila bakoitzean matrikulatutako ikasle kopurua eskola bakoitzak duen kapazitatea baino handiagoa balitz, beste egoitza batzuk egoki daitezke proba idatzia zein ahozkoa egiteko, baita bi deialditan banatu ere (goizez eta arratsaldez). Kasu hauetan, eskola bakoitzak garaiz adieraziko du, ikasle bakoitzak proba horiek non eta noiz eginen dituen.

Nafarroako Foru Komunitatean bizilekua duten ikasleei lehentasuna emanen zaie matrikulatu diren eskolan azterketa egiteko.

Hau betetzeko ondorengo kideak izanen dituen hautatze batzorde bat eratuko da: Lehendakaria: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria edo honek  eskuordetza ematen diona. Bokalak: Ingeles eta Atzerriko Beste Hizkuntzen ataleko  hiru aholkulari tekniko.

Tasak

(2016-2017 Ikasturtea)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

ORDAINDU BEHARREKOARI BURUZKO XEHETASUNAK

ZERBITZU OROKORRAK10,10 €
LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK)23,80 €
OINARRIZKO MAILAKO AZTERKETA ESKUBIDEAK20,70 €
TARTEKO MAILAKO AZTERKETA ESKUBIDEAK20,70 €
MAILA AURRERATUKO AZTERKETA ESKUBIDEAK49,80 €
C1 MAILAKO AZTERKETA ESKUBIDEAK49,80 €
KUOTA OSAGARRIA15,00 €

GUTXIAGO ORDAINDU BEHARKO DUTENAK

  • FAMILIA UGARIA OROKORRA ETA BEREZIA

  • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko), baita ezkontideak eta seme-alabak ere.

  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)

    • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko  exentzioa izanen dute.
    • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko hobaria izanen dute.

IKASLE BERRIAKLEHENDIK IKASLE DIRENAK


IKASLE BERRIAK

Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Zerbitzu orokorrak behin bakarrik (zenbat hizkuntzatan matrikulatu diren kontutan hartu gabe) 
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

  • Lehenengo aldiz izena ematea behin bakarrik. 

  • Azterketa eskubideak hizkuntza bakoitzeko matrikula egin aldioro (kontutan izan Oinarrizko eta Tarteko mailari dagozkionak eta Maila Aurreratuari eta C1 mailari dagozkionak ezberdinak direla).

 

IKASLE BERRIENTZAKO adibideak:

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin behar dute.


ARRUNTA

MAILA OROKORREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA 

MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK
ETA
%65=>DESGAITASUNA 

Edozein Hizkuntza Eskola Ofizialean egiten duen lehenengo matrikula:
Oinarrizko edo Tarteko Maila69,60 €42,30 €15 €
(10,10 + 23,80 + 20,70 + 15) =
Maila Aurreratua edo C1 Maila98,70 €56,85€15 €
(10,10 + 23,80 + 49,80 + 15) =
Ikasturte honetan matrikula gehiago egin behar badituzu, hurrengoetarako lehendik ikasle direnen xehetasunak jarraitu behar dituzu.


LEHENDIK IKASLE DIRENAK

Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Zerbitzu orokorrak behin bakarrik (zenbat hizkuntzatan matrikulatu diren kontutan hartu gabe). 
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

  • Azterketa eskubideak hizkuntza bakoitzeko matrikula egin aldioro (kontutan izan Oinarrizko eta Tarteko Mailari dagozkionak eta Maila Aurreratuari eta C1 mailari dagozkionak ezberdinak direla).

 

LEHENDIK IKASLE DIRENENTZAKO adibideak:

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin behar dute.

 

ARRUNTA

MAILA OROKORREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA 

MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK
ETA
%65=>DESGAITASUNA 

2016-2017 ikasturtean libre moduan egiten duen lehenengo matrikula:
Oinarrizko edo Tarteko Maila45,80 €30,40 €15 €
(10,10 + 20,70 + 15) =
Maila Aurreratua edo C1 Maila74,90 €44,95 €15 €
(10,10 + 49,80 + 15) =
2016-2017 ikasturtean libre moduan egiten duen ondorengo matrikula
Oinarrizko edo Tarteko Maila20,70 €10,35 €0 €
(20,70) =
Maila Aurreratua edo C1 Maila49,80 €24,90 €0 €
(49,80) =

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda

(2016-2017 Ikasturtea)

  • BEHIN-BEHINEKOA: Apirilaren 18an, asteartea, 14:30ean. BEGIRATU: ONARTUTAKOEN eta BAZTERTUTAKOEN zerrendak
    • Alegazioak aurkezteko epea: Apirilaren 19tik 28a arte (Administraritzaren ordutegian).

  • BEHIN BETIKOA: Maiatzaren 4an, osteguna, 14:30ean. BEGIRATU: ONARTUTAKOEN eta BAZTERTUTAKOEN zerrendak

Ohar garrantzitsuak

  • Matrikula burutu eta 5 eguneko epean dokumentazio osoa ekartzen duen ikasleari bakarrik onartuko zaio matrikula.

  • Beste HEO batean matrikulatuta dagoen ikaslea, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola barne, ezin izango da Eskola honetan hizkuntza berean matrikulatu.
    Arau hauek ez betetzeak matrikularen deuseztatzea ekarriko du eta ordaindutako tasa ez da itzuliko. Araudia begiratu

  • Azterketen datak  web orri honetan agertuko dira.

  • Azterketen emaitzak web orri honetan kontsultatu ahal izango dira (Erabiltzaileen gunea). 

  • Matrikula egitean, ikasleak datuak babesteari buruzko baldintzak irakurri eta baieztatu beharko ditu (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa).

  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, ikus-entzunezko gunea, multimedia gela eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.