Erabiltzaileen gunea

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA, INGELESA, ITALIERA, TXINERA eta JAPONIERA – 2020KO ABUZTUA

DESKRIBAPENA:

Ikastaroak ikuspegi komunikatiboa izanen dute. Ikasleek bitarteko guztiak eskura izanen dituzte zenbait baliabide komunikatibo lortu ahal izateko eta egiazko bizitzan zuzen erabiltzen ikasteko. Lau trebetasun komunikatiboak landuko dira (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena.)

Ikastaroaren programa orokorra ez da guztiz ohiko ikasturtekoaren parekoa. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inoiz ez da izanen 140 ordukoaren parekoa. Hau dela eta, programa orokorreko eduki eta helburu guztiak ez dira ikusiko.

IRAUPENA:

Abuztuaren 17tik 28ra, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte.

ORDUTEGIA:

Talde guztiak 9:00etatik 13:30ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne)

MATRIKULA PREZIOA:

201,60€

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 6 eta gehienez 10.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2020an. Ingelesko B2/C1 izan ezik (ikus “OHARRAK”)
  • Maila: Norberaren maila jakin nahi duenak, Eskolako Web orrian dagoen AUTOEBALUAZIO proba  egin beharko du.

OSATUTAKO TALDEAK : HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZA MAILA TALDEA GELA IRAKASLEA OHARRAK BETE GABEKO (*) PLAZAK
2020-08-05
(10:00etan)
ALEMANA B1 A 12 Sonja Seeburger Alemaneko ikastaro trinkoa 4
EUSKARA A1 A 13 Saioa Otxandorena Hasteko prest? 4
FRANTSESA A1/A2 A 15 Marc Monreal Découvir le français 4
B1 A 22 Karine Semai Azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa 3
B2 A Amaya Goñi Travaillons ensemble les quatre compétences BERTAN BEHERA GELDITU DA
INGELESA A1/A2 A 23 María Chege Starters 1
B1 A 25 Lindy Logan Practical B1 English 0
B2 A 33 John Harold B2 Intensive course 0
B2/C1 (nerabeak) A 26 Al Macaulay B2-C1 *for teenagers (16-18) 0
C1 A 29 Bob Adamson C1 Speaking Exam Preparation Course 0
C1/C2 A 32 Charles Esteve Boosting your spoken English 0
ITALIERA

A1 A Angelo Carra Italiano sicuramente (hasiberriak) BERTAN BEHERA GELDITU DA
B1/B2 A Angelo Carra Italiano sicuramente (Tartekoa) BERTAN BEHERA GELDITU DA
CHINERA
Nivel 0 A Diana Chow Txinatar bidai bat  (hasiberriak) BERTAN BEHERA GELDITU DA
Nivel I-II A Diana Chow Txinatar bidai bat  BERTAN BEHERA GELDITU DA
JAPONIERA Nivel 0-I A Keiko Suzuki Japonierako ikastaro trinkoa  BERTAN BEHERA GELDITU DA

  (*) Bete gabeko plazak aldatzen dira. Beraz, egunero begiratzea gomendatzen da.

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 25eko 9:00etatik uztailaren 29ko 23:59ak arte. Osatutako taldeetan matrikulatzeko epea abuztuaren 11 arte luzatu da.
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Talderen batek 6 matrikula baino gutxiago baldin baditu, Eskolak taldea ixteko eskubidea gordeko du.

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa deuseztatzea edo atzeratzea erabakitzen badu.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.

PROTOKOLOA:

Ikastaro hauetan, COOID-19 pandemia dela eta IHEOak ezarritako segurtasun protokoloa jarraituko da. Matrikulatutako ikasleei argibide zehatzak bidaliko zaizkie ikastaroa hasi aurretik.