Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

OHARRA: UDA HONETAN EZ DA IKASTARORIK IZANEN IHEO-N

Uda honetan, obra batzuk egin behar ditugu Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, gure egoitza egokitzeko eta hobetzeko. Ezinbertzean, egin beharreko lanak zarata eta bertzelako trabak sortuko ditu, eta, horregatik, ez da komenigarria Eskolan egitea urtero udan eskaintzen ditugun ikastaroak. Maiatzean eta ekainean, udako ikastaroak egiteko bertze gune bat bilatzen aritu gara; zoritxarrez, gure eginahalek ez dute arrakastarik izan.
Hori dela eta, aurten udako ikastarorik ez eskaintzea erabaki dugu.

Sentitzen dugu benetan, eta espero dugu eragozpenak barkatuko dituzuela.