Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA, INGELESA, ITALIERA, ETA ESPAINIERA 2022

DESKRIBAPENA:

Eskainitako ikastaroek ezaugarri desberdinak dituzte. Arren, matrikulatu aurretik, ikasleei gomendatzen zaie horien deskribapen espezifikoa kontsultatzea, batez ere ikasturtearen hasieratik egiaztatu beharreko mailari eta helburu espezifikoei dagokienez.

Ikastaroak hizkuntza praktikatzekoak dira, ikasleak bere baliabideak hobetu eta benetako egoeretan erabiltzeko gai izan dadin, edo azterketarako prestatzeko, bai ahozko proba zehazki, hala badagokio, bai gainerako trebetasun guztietan, bitartekotza barne. Beraz, funtsezkoa da ikasleek behin betiko matrikulatzen duten ikastaroeren ezaugarriak ezagutzea

Ikastaroaren programa ez dator bat ikastaro erregularrekin. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inola ere ezin da izan ikastaro erregular baten baliokidea. Hori dela eta, ez dira sartzen eduki guztiak, eta ezin izanen dira lortu programa orokorraren helburuak.

Ikastaro bakoitzaren ezaugarriak eta bereziki lantzen diren trebetasunak zehatz-mehatz ezagutzeko, haien deskribapena kontsultatzea gomendatzen da.

IRAUPENA:

Abuztuaren 17tik 30era, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte, 9:00etatik 13:30ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne),

MATRIKULA PREZIOA:

201,60€, matrikularen egun berean ordaindu beharko dena

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 9 eta gehienez 15.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2023an. Ingeleseko B2/C1eko talde batzuetan izan ezik  (2023an 16-18 urte beteak izan edo beteko dituztenentzako bakarrik)..

TALDE ESKAINTZA: HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZA MAILA  EGIAZTATZEKO MAILA TALDEA GELA IRAKASLEA OHARRAK

IKASPUSTU LIBREAK
2023-08-04 (09:30h.)

ALEMANA
 
A1 A   Ilka Seiler Hasiberrientzako ikastaroa BERTAN BEHERA
B1-B2 B1 A   Sonja Seeburger B1 errepasatzeko eta B2 prestatzeko ikastaroa BERTAN BEHERA
B2-C1 B2 A   Ilka Seiler B2 errepasatzeko eta C1 prestatzeko ikastaroa BERTAN BEHERA
EUSKARA A1 A 11 Saioa Otxandorena Hasiberrientzako ikastaroa 10
FRANTSESA B1 B1 A 22 Mercedes Segura B1 errepasatzeko edo azterketa prestatzeko ikastaroa 9
B2-C1 B2 A 12 Marc Monreal B2 errepasatzeko eta C1 prestazeko ikastaroa 9
C1  C1 A 26 Amaya Goñi C1 errepasatzeko edo azterketa prestatzeko ikastaroa 10
INGELESA

A2-B1 A2 A 21 María Chege

A2 errepasatzeko eta B1 prestatzeko ikastaroa

9
B1 B1 A   Lindy Logan B1eko azterketa prestatzeko ikastaroa (speaking, listening and Reading comprehension) BERTAN BEHERA
B1-B2.1 B1 A 29 Ece Ozturk B1 errepasatzeko eta B2.1 prestatzeko ikastaroa 7
B2 B2 A 18 John Harold B2ko azterketa prestatzeko ikastaroa EZER EZ
B2-C1 (ADOLESCENTES) B2 (adolescentes) A 17 Al Macaulay B2 errepasatzeko eta C1 prestatzeko ikastaroa EZER EZ
B2-C1 B2 A 16 Charles Esteve B2 errepasatzeko eta C1 prestatzeko ikastaroa EZER EZ
C1 C1 A 19 Bob Adamson C1eko ahozko azterketa prestatzeko ikastaroa EZER EZ
ITALIERA
A1
A   Angelo Carra Hasiberrientzako ikastaroa BERTAN BEHERA

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 26ko 9:00etatik uztailaren 30eko 23:59ak arte.
  • Salbuespen gisa, matrikula irekita egon daiteke matrikulatutako gutxieneko ikasleetara iristen ez diren talde batzuetan.
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Eskolak bertan behera utzi ditzake gutxienez 9 matrikulatutako ikasle kopurua ez dituzten ikastaroak.

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da banku txartelaren bidez, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa deuseztatzea edo atzeratzea erabakitzen badu, edo ondorengo kasu hauetan:
    • Norberaren edo lehen mailako ahaideren baten eritasun larria denean.
    • Ordutegi-bateraezintasuna, lan-kontraturen bat sinatu denean.

Kasu guztietan, egoera horiek ofizialki dokumentatu beharko dira, kontratu berria edo frogagiri medikoak aurkeztuz.

Eskolak tasak ez itzultzeko eskubidea izanen du uko egitea justifikatuta ez dagoela uste duenean.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.