Erabiltzaileen gunea

ALEMAN, EUSKARA, FRANTSES, INGELES, ITALIERA, TXINERA ETA JAPONIERA – 2021eko ABUZTUA

DESKRIBAPENA:

Ikastaroak ikuspegi komunikatiboa izanen dute. Ikasleek bitarteko guztiak eskura izanen dituzte zenbait baliabide komunikatibo lortu ahal izateko eta egiazko bizitzan zuzen erabiltzen ikasteko. Lau trebetasun komunikatiboak landuko dira (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena). Ikastaroa ziurtapen probak gainditzeko bideratuta baldin badago, bitartekotza hizkuntza jarduera gisa landuko da.

Ikastaroaren programa ez dator bat ikastaro erregularrekin. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inola ere ezin da izan ikastaro erregular baten baliokidea. Hori dela eta, ez dira sartzen eduki guztiak, eta ezin izanen dira lortu programa orokorraren helburuak.

Ikastaro bakoitzaren ezaugarriak eta bereziki lantzen diren trebetasunak zehatz-mehatz ezagutzeko, haien deskribapena kontsultatzea gomendatzen da.

IRAUPENA:

Abuztuaren 16tik 27ra, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte, 9:00etatik 13:30ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne)

MATRIKULA PREZIOA:

201,60€

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 9 eta gehienez 15.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2021an. Ingeleseko B2/C1eko talde batzuetan izan ezik (2021ean 16-18 urte beteak izan edo beteko dituztenentzako bakarrik)
  • Maila: Norberaren maila jakin nahi duenak, Eskolako Web orrian dagoen AUTOEBALUAZIO proba egin beharko du.

OSATUTAKO TALDEAK: HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZA MAILA TALDEA GELA IRAKASLEA OHARRAK IKASPOSTU LIBREAK*)
2021-07-30
12:00etan
ALEMANA
 
 
A1 A Ilka Seiler Hasiberrientzako BERTAN BEHERA GELDITU DA
B1 A Sonja Seeburger Somerskurs Deutsch B1 BERTAN BEHERA GELDITU DA
B2/C1 A Ilka Seiler Eine Reise durch Deutschland BERTAN BEHERA GELDITU DA
EUSKARA A1
Hasiberriak
A Saioa Otxandorena Hasteko prest? BERTAN BEHERA GELDITU DA
B2/C1 A 15 Alejandro Pulido Euskaraz mintza 3
FRANTSESA
A2 A Amaya Goñi Prêt pour le B1 BERTAN BEHERA GELDITU DA
B1 A 13 Karine Semai Eguneratu uda honetan zure frantsesa 10 egunetan (B1 maila) 6
B2/C1 (*) A 11 Marc Monreal Avancé 8
INGELESA A2 A 27 María Chege Ready for B1 1
B1 A 21 Lindy Logan Practical  English Course 5
B2 A 25 John Harold Boost your B2 0
B2/C1 (nerabeak) A 17 Al Macaulay

Nerabeentzako ingeleseko ikastaroa
(16-18 urteko ikasleak bakarrik)

4
C1

A 28 Bob Adamson C1 Speaking Exam Preparation 0
B Charles Esteve Intensive Speaking C1 BERTAN BEHERA GELDITU DA
C2 A 16 Charles Esteve Intensive Speaking C2 3
ITALIERA
A2
A Angelo Carra Italiano sicuramente BERTAN BEHERA GELDITU DA
TXINERA
0 Maila 
I-II Maila (errepasoa)
A   Diana Chow Bidaia txinatar bat BERTAN BEHERA GELDITU DA
JAPONIERA 0-A 1 Maila A   Keiko Suzuki Japonierako trinkoa BERTAN BEHERA GELDITU DA

(*) 8:30etatik 13:00ak arte (15 minutuko atsedenaldia barne).

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 24ko 9:00etatik uztailaren 28ko 23:59ak arte.
  • OHARRA: Abuztuaren 12a arte luzatzen da bete gabe dauden taldeetan matrikulatzeko epea.
  • Salbuespen gisa, matrikula irekita egon daiteke matrikulatutako gutxieneko ikasleetara iristen ez diren talde batzuetan.
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • Eskolak bertan behera utzi ditzake gutxienez 9 matrikulatutako ikasle kopurua ez dituzten ikastaroak.

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da banku txartelaren bidez, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan,. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa deuseztatzea edo atzeratzea erabakitzen badu, edo ondorengo kasu hauetan:
    • Ikastaroak irauten duen bitartean ikaslea konfinatuta dagoenean.
    • Norberaren edo lehen mailako ahaideren baten eritasun larria denean.
    • Ordutegi-bateraezintasuna, lan-kontraturen bat sinatu denean.

Kasu guztietan, egoera horiek ofizialki dokumentatu beharko dira, kontratu berria edo frogagiri medikoak aurkeztuz.

Eskolak tasak ez itzultzeko eskubidea izanen du uko egitea justifikatuta ez dagoela uste duenean.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.

PROTOKOLOA:

Ikastaroak egiten diren unean, COVID-19a dela eta osasun agintariek ezarri eta indarrean dagoen segurtasun protokoloa jarraituko da. Matrikulatzen diren ikasleei jarraibide zehatzak emanen zaizkie ikasturtea hasi aurretik.