Gure eskolako irratia, RAIBABEL izena duena, dagoeneko hizkuntzak aktiboki mintzatzeko erabiltzen dugun eguneroko tresna bihurtu da. Ikasle-taldeek bakarrik edota irakasleen laguntzarekin gero eta gehiago erabiltzen dute gure IHEOn.
Milaka aukera eskaintzen baititu gure irratiak eskolan ikasleek ikasten duten hizkuntza modu sortzailean erabil dezaten. Erabilera hori lehen mailetatik egiten ahal da, gainera. Hasieran abestiak, kantak, elkarrizketa errazak, aho-korapiloak, koplak, bertsoak eta abar izaten ahal dira. Goiko mailetan, ordea, ariketak eta eginkizunak zailtzen eta osatzen joanen dira.
Kontua lehenbailehen komunikatzen hastea baita: zuzen ahoskatzen, zuzen adierazten esan nahi duguna. Eta horretarako, hau da, esan nahi duguna ahalik eta garbi eta txukunen adierazteko RAIBABEL laborategi paregabea da. Bertan grabatu, entzun, zuzendu, gehitu, kendu, erantsi eta abar egin baitezakegu.
Ikasleak irratian praktikatu egiten du ikasi nahi duen hizkuntzan, bere burua aditzen du eta, konturatu gabe, ohitu egiten da bere burua beste hizkuntzan aditzera, eta bereganatu egiten du hizkuntza ikasi berria. Irratiak hamaika aukera didaktiko eskaintzen ditu: hizkuntzen soinuekin jolas egin, hitz-jokoak, ahorapiloak, ataza didaktiko baten amaiera izan daiteke, testu ezberdinak lantzen ahal dira, ikasleen gustuen inguruko lanketa egin liteke, ataza berezi bat ikastalde osoa zuzenduz, eta abar.
RAIBABELeko saio guztiak eskolak kudeatzen duen blog honetan ikusten ahal dira: