Erabiltzaileen gunea

IKASLEENTZAKO AZTERKETEN ARAUDIA:

  • Proba idatzia eta ahozkoa egitera etortzen denak NAN, AIZ edo Pasaportea ekarri beharko du.
  • Azterketak iragarritako orduan hasiko dira. Proba hasita badago, ezin izango da inor sartu. Komeni da 15 minutu lehenago egotea azterketa eginen den lekuan.
  • Azterketa egiteko argibideei behar den bezala kasu ez egiteagatik,  erantzuna behar den tokian markatu  ez bada ez da azterketa zuzenduko. Erantzun bakarra eskatzen den proban bi edo gehiago markatu baldin badira, erantzun hori balio gabe utziko da. Kasu! Zuzenketa optikoa duten orriak izanez gero, arkatzez betetzen dira.
  • Ez da arkatzez egindako idazlanik zuzenduko. Idazkerak argia eta irakurgarria izan beharko du, ez dagozkion hizki larririk gabea, baita nahasmena sortuko duen zirriborrorik gabea ere.
  • Gelatik atera baino lehen, emandako dokumentu guztiak, zirriborro-orria barne, itzuli egin beharko dira.
  • Ikasleak ezin izango du sartu azterketa egingo duen tokira eskuko telefono, ordenagailu pertsonal, tablet edo erloju admimendun gisako komunikazioarako eta datu biltegiratzeko gailu elektronikorik. Behin azterketa hasitakoan ikasleak aipatutako gailu elektroniko hauetako bat eskura badu (piztuta eo itzalita), kopiatzen ari dela joko da.
  • Proba bukatutakoan egiten diren eskaera edota galderei ez zaie erantzunik emanen.
  • Ahozko proba aldatzeko araudia zein azterketa berrikustekoa web orrian jarrita daude, baita epeak ere.
  • Ekainean “gai” izan den azterketaren zatia ez da irailean egin beharko.
  • Ahozko probak grabatuko dira.
  • Azterketa egiteko premia bereziak behar dituenak, egokitze berezia eskatzeko instantzia bete beharko du, eta instantzia horri mediku espezialistak sinatutako txostena erantsi beharko dio. Ekainerako eskaera bidaltzeko epea maiatzaren 1ean bukatzen da eta Irailerako eskatzeko abuztuaren 1ean.
  • Proba idatzia eta ahozko proba egitera etorri dela ziurtatzen duten egiaztagiriak proba bukatutakoan BAKARRIK emango dira.