Erabiltzaileen gunea

Taldeak

PORTUGESA- OSATUTAKO TALDEA – 2021-2022 IKASTURTEA

2021/10/15 8:00etan: IKASPOSTU LIBREAK

MAILA TALDEA ORDUA LEKUA* EGUNAK IRAKASLEA IKASPOSTUAK
I A 17:30 – 19:00 IHEO-17 Astelehena eta asteazkena Márcia França 12

* LEKUA:

  • IHEO: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala

MATRIKULA


Deskripzioa

PORTUGESA – DESKRIPZIOA. 2021-2022 IKASTURTEA

Nori zuzendua:

Portugesa ikasten hasi edo bere idatziaren eta ahozkoaren ezaguera hobetu nahi duenari.

Iraupena:

Urritik maiatza arte, guztira 75 ikastordu. Astean ordu bat eta 30 minutuko 2 saio izanen dira.

Ikasle kopurua:

Taldeak gutxienez 10 ikasle izanen ditu. Gutxienezko kopurua lortzen ez bada, taldea bertan behera geldi daiteke.

Matrikula:

Consultar.

Helburuak:

Portuges hizkuntzan, oinarrizko mailako 4 trebetasunak garatzea.

Portugeseko A1 maila bukatzerakoan, ikaslea gai izanen da orainaldiko, lehenaldiko eta geroaldiko denborak erabiltzeko. Eguneroko bizitzaz, ohiko jardueraz eta familiari buruz hitz egiteko gai izanen da bai orainaldian, bai lehenaldian eta baita ere geroaldian. Gonbidapenak, gutunak eta mezu elektroniko sinpleak idazteko, pertsonak eta tokiak deskribatzeko eta informazio sinplea emateko eta eskatzeko gai izanen da.

Metodologia:

  • Ikuspegi komunikatiboa, klase entretenigarriak eta parte hartzaileak.
    • Ondorengo jatorria izanen dutenen benetako materialarekin lan eginen da:
    • Ikus-entzunezko baliabideak
    • Jokuak etab.
    • Egunkariak
    • Aldizkariak
    • Testuak

Ebaluazioa:

Etengabeko ebaluazioa eginen da ikastaroan zehar, ikaslearen ikaskuntza  eta aprobetxamendu prozesuan modu egokian esku hartzeko eta behar bada, aldatzeko. Ikasturtea bukatzerakoan, lau trebetasunak baloratuko dituen azken proba bat eginen da. (ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena),

Ziurtagiriak:

  • Aurreikusitako ebaluazioa gainditzen duenari ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria emanen zaio.
  • Ebaluazioa gainditu ez bainan %80tara etorri diren ikasleei etortze-ziurtagiria emanen zaio.

Bibliografia:

  • Portugués XXI Nivel A1, Ana Tavares, Editora Lidel
  • Novo Avenida Brasil 1, Emma Eberlein O. F. Lima, Cristián González Bergweiler, Editora U.P.U
  • Gramatica Ativa 1, Isabel Coimbra, Olga Maria Coimbra, Editora Lidel